2009-12-10

El secreto de sus ojos (II)




Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, ez zaizu komeni mezu hau irakurtzea.

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, baina tentazioari ezingo diozula eutsi baldinbadakizu… Zeren zain zaude ba?

Benetako maitasun bat, eta erdipurdizko bat

derecha


Y si fue así, ¿Porqué no me llevaste con vos?


Orain ez dala denbora asko, lagun bat aritu zitzaidan kontatzen, nola oso gogoko duen neska bat. Nahi duela harekin, eta berak ere somatzen duela haren aldetik ere badala zeozer:

- Eta ez al dek ezer egin behar hiregana ekartzeko?
- Egin diat
- A bai?
- Bai, nere telefonoa eman nioan, nahi bazian, deitzeko.

Parrezka hasi nintzan. Ez dakit neska honek nere laguna gogoko izango duen, baina hark noiz deituko duen zain badago nere laguna, jai dauka. Holaxe esan nion.

Esaten zidan lagunak, gauzak asko aldatu direla, eta orain neskak ez direla zain egoten... Ez dakit ba. Nik esaten nion emakumeek beren rola betetzen segitzen dutela, hor egoten direla, zutik, bizkarra paretaren kontra, gizona noiz etorri zain. Alkarrekiko sentimentua begibistakoa bada ere, zain.

Film honetan behintzat, halaxe gertatzen da.

¿Por qué no me llevaste con vos?

Arraiua. ¿Por qué no lo dejaste todo y te marchaste con él??

Bizi guztian alkarrekin maiteminduta, bizi guztian bananduta… Azkenean, atzera begiratu Benjaminek, bizitza hutsalaren pisua haundiegia nunbait bere barruan, eta aurrera egitea erabakitzen duen arte. (Zergaitik ez da orain arte ausartu? Pánfilo! Esaten dio Irenek, xamurki. Aiii… Bera ez al da ba, bizi guztian horixe izan, panfila erabatekoa!)

Irene ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu, ez da erreza izango, baina berdin da. “Benetako” maitasuna garaile.

Alkartu egingo dira, ze ondo. Baina, zerbait itzaliko zaie, inolako zalantzarik gabe: bizi guztian alkarrekin egoteko izan duten nahi haundi hori, ilusio zoragarri hori. Bai, orain beste ilusio hori gozatuko dute, baina, aurrekoa baino indartsuagoa izango al da?



Eta beste galdera bat, orain burura datorkidana:

Bizi guztian aparte egon badira… Hain haundia al zan ba maitasun hori?

Benetako maitasun batek ez baitu mugarik ezagutzen. Zertan ibili dira?

Erdipurdizko maitasuna.


Benetako maitasuna


Hau bai, benetakoa. Benjaminek ta Pablo bere lagunak gozatu dutena. Pablok, Benjamin salbatzeko asmotan, bere bizia eskeintzen duen arte…

Bai, adiskidetasuna gauza bat da, eta bikote-harremana, beste bat. Baina adiskideak eskeintzen dizuna, zure senar-emazteak-edo danadalakoak eskein diezazukeena baino ederragoa izan daiteke, askoz gehiago bete zaitzake, zorion gehiago ekar diezazuke…

Zuk maiterik ba al daukazu?

Eta lagun maiterik…? Zenbat?

Bat? Zorionekoa!

____

2 comentários:

  1. Nire ustez, sentitzen den hori da benetazkoa dena. Indar handiago edo txikiagoarekin, ausardia gehiago edo guxtiagoarekin. Instant batean maitasuna sentitzen bada, benetazko maitasuna dela esango nuke nik. Gau batez mutil edo neska bat ezagutu, berarekin lotura berezi bat sentitu, oheratu (bai , bai edo ez), eta instant batez sentitzen duzun maitasuna ez al da benetazkoa? Nik baietz esango nuke. Beste gauza bat zera da, maitasun hori maitatzea edo ez. Hori bakoitzaren esku dago.

    Benjamin eta Ireneren artekoa hala suertatu behar zuen (gidoiak esana). Ez zen beraien arteko momentua, tartean zerbait gehiago bizi behar zuten, eta sentimenduak sentimendu hala erabaki zuten. -Postrea beranduago, mesedez, orain beteta nago eta ez nuke txokolate goxo hori behar bezala daztatuko. Taper batean jarri eta etxera eramango dut, milesker.- Batzuk postrea etxera eraman eta gero zakarretara botatzen dute, baina beraiek ez. Ez dakit zer gertatuko litzateken hasieratik elkarrekin egon izan balira... akaso oso zoriontsuak izango ziren, edo ez. Again orain zoriontsuak izango dira, edo ez.
    Batzuetan maitasunaren arerio krudela izaten da denbora, baina beraientzat ez. Maitasun hura denborari eta urrutasunari gailendu eta orain parez pare daude, begiak dir-dir eta bihotza dar-dar dutela.
    Beraien arteko maitasunak ez du aurrekoaren forma bera izango, baina berotasunik galdu gabe ziur pausatuagoa dela. Bestelako tenpo honek eta damuaren mamua buruan bueltaka eduki gabe, modu erlajatuago batean biziko dute beraien artekoa. Gelaturik zegoena urtu egin da, txokolatea “al dente” daukate orain.

    Pablo eta Benjaminen arteko erlazioa mundiala iruditu zitzaidan. Eta hau ulertzeko pelikula ikusi behar da, bai edo bai. Benetazko maitasuna, dudarik gabe, baina aurrekoaren oso desberdina. Beraien maitasuna ere alegerak eta tristuraz inguratua, goikoa bezalakoa. Adiskide onek ematen duten maitasuna kristona suertatu daiteke. Eta lagun maiterik...? bat gutxienez badudala uste dut, hala esaten dit bihotzak behintzat. Zorionekoa ni.

    Mxk bat


    pd: Irene eta Benjaminen artekoa beste modu batera suertatu balitz (hasieratik elkarrekin egon izan balira, etabar) beraien istoria ere indar berdinarekin defendatuko nuke. Agian argudio desberdinekin, baina irmotasun berberarekin. Eta zergaitik? Beraien artekoaren oinarrian maitasuna bizi delako, eta norberak, inguruarekin maitasuna bizitzeko bere bideak aurkitu behar dituelako. Bakarrik bada ba bakarrik eta bidelagun batekin bada ba binaka, edo taldeka; batzuetan korrontea jarraituz eta besteetan ur-jausietan murgilduz. Zaila da ordea maitasuna existitzen denean minik ez sentitzea. Hori da bada sei aldeetako dadoaren aldeetako bat, zazpi zenbakia duena, ezinezkoa imaginatzen baina askotan tokatzen dena. Muxu maiteño bat, bai bai, zuretzat...

    ResponderEliminar
  2. Nora, hirugarren zati bat ere idatzi nahi det film honi buruz, eta bertan jasoko det zuk esandakoaren zati bat. Ea hura zer iruditzen zaizun! Muxu bat :-)

    ResponderEliminar