2009-12-21

Gabonetako postala

Aurten ere egin det ba, ahalegintxo bat.

Irudimena suelto utzi det, eta hauxe ekarri dit bueltan. Gabonetako postal batekin, egia esan, zerikusi gutxi duena (Protagonistaren izena alde batera uzten badegu behintzat).

Ordenagailua lanean eta alperkerian aritzeko bakarrik pizten dezuenok, gabon onak pasa, eta bueltara arte.

Besteok, hemen ikusiko degu alkar. Hala ere, zuek ere gabon onak pasa, senideekin hasarratu gabe, txorakeritan dirua gastatu gabe, eta hamar kilo gizendu gabe.

_________


GABONETAKO POSTALA (gabonen atarian egindako postala, alegia)

(irudia haunditzeko, gainean egin klik)








AZKEN ORDUKO ALBISTEA

Fikzioak errealitatea gainditu egiten duela aipatzen da sarritan, bada, esaera honek inoiz baino indar haundiagoa hartu du gaurkoan.

BAHIKETA BERMEON

Urrian bahitua izateagatik famatu zen Alakrana untzia, bahitua izan da berriro, gaur goizeko zazpietan, Bermeoko portuan. Edonola ere, bahiketaren jomuga ez da Alakrana bera izan (sona irabazteko helburu hutsarekin aukeratua izan dena, bistan denez) baizik eta Bilboko diskoteka batean gala batean parte hartzetik zetorren Belen Esteban, Espainiar telebistako izar mediatikoa. Atzeman orduko, Alakranara eraman dute.

BAHITZAILEEN KOMUNIKATUA

Untzia itsasoratu orduko, mezu hau helerazi dute bahitzaileek komunikabide guztietara.

“Komunikatu honen bidez, Belen Estebanen bahiketa hartzen dugu gure gain. Bizkaiko Blogarien Biltzar Selektoa gara. Azken Blogs & Beers bilkuran, autoeraketa prozesu bat abiatu genuen, zazpigarren zerbezaren ondoren, eta hementxe gaude. Blogek mundua aldatuko zutela iragarri genuen duela bost urte, eta horren ildotik, etxetik hastea erabaki dugu. Euskal Herriko arazoak behingoz eta betirako konpontzeko erabaki irmoa hartu dugu, gainerantzeko herrialdeetako euskaldunen inoperantziaz apur bat nekatuta (Nafarrekin eta Giputxiekin nekatuta baitpat).

Belen Esteban atxiki dugu, eta ez dugu askatuko gure eskariak bete daitezen arte.

Bahituari ez diogu kalterik egingo (berak guri egin diezazkigukeenak asumitzen ditugu). Besterik gabe: badakigu Belen Esteban gabe zuon Espainiarron biziak ez duela zentzurik, eta ea ba, bera gabe zenbat egun bizitzeko gai zareten!”

ESPAINIA, JOTA

Albistea jakin bezain pronto, Espainiako hainbat tokitan, herritarrak kalera irten dira espontaneoki. Inoizko manifestaziorik jendetsuenak burutzen ari dira Espainiako geografian zehar. Hona hemen Madrilekoaren irudi esanguratsu bat:



Beste hainbat gatazkatan ez bezela, oposizioak bat egin du gobernuarekin, lehenengo momentutik. Bahitzaileek min gehien egin zezaketen tokian asmatu dutela aitortu du Zapaterok, eta honek ez ezik, baita klase politiko guztiak ere.

Herritarrek garbi dute:

- Pues si quieren la independencia, que se la den! Una cosa es la unidad de España, y otra cosa es otra cosa! Bandidos! Piratas! Liberad a Belén!

KEZKA MUNDUAN ZEHAR

Beste faktore bat asko laguntzen ari da bahiketak bukaera azkar eta on bat izan dezan: bahitzaileak hainbat herritako gobernubururekin harremanetan ipini dira, eta Belen Esteban edozein tokitan uzteko gai direla mehatxatu dute. Diplomazia guztiak jo eta su dabiltza holako hipotesi bat baztertzeko, atzerriko gobernuek izuturik begiratzen baitiote aukera honi:

“A gripea xamurragoa da. Belen Estebanek gure lurra zapaltzen badu, horrek ez du atzerabueltarik”

Hainbat herrialdetako diplomazia, Sarkozy eta Obama buru direla, Espainiako gobernua presionatzen ari dira bahitzaileen eskakizunak lehenbailehen onar ditzaten. Beharrezko laguntza guztia eskeini diete.

Espainiako diplomaziak, Moratinos buru dela, ez du ulertzen munduaren jarrera Belen Estebanekiko, baina tira, laguntza jasotzeko prest dago. Alakrana bi aldiz urte berean, gehiegitxo diplomatiko batentzako.

BAHITZAILEAK ERE ARRISKUAN

Bitartean, misterio hutsa izaten segitzen du, Belen Estebanen oihu suntsitzaileak neutralizatzeko zein metodo erabiltzen ari diren bahitzaileak, denok ondo baitakigu Belen Estebanek hartzen duen izaera demoniakoa hasarratzen danean. Lekuko batzuk diotenez, Ruper Ordorikaren musika entzun zitekeen ozen-ozen itsasontziak Bermioko portua utzi zuenean. Ruperri berari galdetu zaio zer dakien kontu honen inguruan, eta hauxe erantzun du:

- Momentu txarrean harrapatzen nauzue. Durangoko salmenta datuak eman berri dizkidate, eta nahikoa abailduta nago, barkatuko didazue…

Bahiketa honen berri zehatza, hurrengo albistegian, edo programazioan zehar egingo ditugun etenaldietan. Ondo izan eta gero arte.

11 comentários:

  1. bizkaieraz berba egiten dotelako, ta gaur egun Bizkaian bizi naizelako, baina gipuzkoarra naizzz!!!!

    ResponderEliminar
  2. Julen Aseginolaza12/21/2009 2:02 da tarde

    Ideia bikaina, Patxi! Honezkero katalanak hasiak dira guk gurea lortu eta gero berak zein bahitu dezaketen pentsatzen. Beti gu baino aurreratuagoak zeudelakoan, eta hara! Ormaiztegiko txakurrarena egin zieagu: harrapatu eta pasatu, kolpe bakarrean.

    ResponderEliminar
  3. Orain blogari giputzoi Albako Dukesa bahitzea bakarrik falta zaizue. Independentzia gutxi izango huke...
    Gora euskal blopiratak!
    jaio

    ResponderEliminar
  4. Joe! Uste dut Estokolmoko sindromeak harrapatu nauela...

    ResponderEliminar
  5. Pos amí lo baco eto m'an tratao mu bien i m'an dao de comé de p*ta madre.

    Aorabien, fueraparte de alubiah y shuletah no me comío un rojco entoavía!

    Yademá etoy aprendiendo bahco y disen que va avení el leshero atraé regalo. Y digoyo: El leshero?

    Po iguá no me quiero í de aqí y mequedo con ehto bahco... A vé zi le enzeño a f*shá, polomeno.

    Goraukadi astakatuta!

    ResponderEliminar
  6. Poeta parafraseatuz, "eskifaia eroek gidatu ontzi urdinak"...
    Hori bai, eskifaia ero honekin -zeu falta zara baina- edonora.

    1000 esker, artista!

    ResponderEliminar
  7. Marijo, zenbait nafar euskaldun ekartzen didazu gogora: abizen guztiak euskaldunak, euskaradun peto-petoak, pero no son Vascos, son Navarros! ;-)

    Nahikoa lan izango diagu, Julen, katalanak baino azeriagoak izaten. Gu arloteagoak gaituk zoritxarrez (eta zorionez)

    Albako Dukesa igual, Belen Esteban baino botere faktikoago? Jummmm, etzekinat ba, Jaio!

    Bontxi, argi ibili, Belenena gehiegi arrimatu gabe. Jozulinek lagunduko dizu ;-)

    Velén, lo del leshero me ha causau un ataque de risa que no sé si le daré la vuelta hasta semana santa

    ResponderEliminar
  8. Ez saretik jaitsi ezta Olentzerok ekarri be. Aurton neure buruari oparitu deutsat Ruperrena! (Disko bikaina, by the way).

    Urte barri on!

    ResponderEliminar
  9. Oso ederra bai. Neuk oraindik ez daukat, baina erregeak oraindik ez baitira pasa etxetik...

    Urte barri on Patxi!

    ResponderEliminar
  10. Eskerrikasko barriro Patxi, postal polittangaittik (halan be, berau guztiz ulertzeko egunian egon biharko nintzake, internet munduan eta telebistan, eta ez nago ez bata ez bestian; beittu noiz irakorri doten zure mezua, egin eta astebetera).

    Traperua noiz etorriko da kobazulo batera nerekin?

    ResponderEliminar
  11. Oier! Kobazulo batera zurekin? Oraindik ez naiz errekuperatu estu eta larri ibili zinan horren kronikaz! Uste det berau irakurriz zuk bertan pasa zenuena baino okerrago pasa nuela.

    Azalean bada, Australiaraino bai, zurekin.

    Egunian egoteaz, zer dagoen ikusita, presarik ez izan Oier! ;-)

    ResponderEliminar