2009-12-17

Im from Baliarrain

Amari ingelesa erakusten aritu nintzen bolara batean. Emakumeak ez zuen interes berezirik ingelesarekin, baina grazia egiten zion. Parrez lehertzen egoten zan, bere ahotik “Ai am from Baliarrain” ateratzen zanean.

- Aim fain
- Pi txu (me too, bai, me too)

Nahikoa parre egin genuen danok etxean bolara hartan.

Orduan parre, eta orain negar. Tira, negar ez, baina negargurea bai. Orain alabak dira, berea ez beste hizkuntza batekin txoratuta daudenak.

Ingelesarekin bai, noski.



(Bi orduz Donostian, dendaz denda, ditxosozko kamisetaren bila…)

Baina gaztelerarekin erabat. Egunero, orduro, hizketan hasi aldiro.

Hori mierda bat da.
Ohitura pegatu zidan
Zure belauna klabatu zait tripan.
Pringao bat da.

Kuernoak jarri zizkion.

Hau bota zuenean, nere belarriak dardarez hasi ziren, eta agindua bidali zioten mingainari, lehenbailehen tripan nuen su hura itzaltzeko:

- Kuernoak? Nola kuernoak? Adarrak izango dira ba?!

- Aita! Adarrak gaizki sonatzen du. Kuernoak hobeto geratzen da.

Cool sukar honek zeharo artegatuta nauka. Zergaitik du nere alabentzako Cuernok Adarrak baino indar gehiago? Kaka, gixajo, itsatsi… Mierda, Pringao eta Pegar baino gezagoak dira? Zergaitik?

Esanahi bera badute, zertan bereizten dira?

(mami pittin bat duen zerbait bururatzen bazait, jarraituko du. Inork argi pixkat eskeiniko balit, estimatuta dago.)

4 comentários:

  1. Gure alaba zaharrenak "gordoa da" esaten du batzuetan, "mierda" eta antzekoak ahaztu gabe, jakina, eta ezin dut ulertu zergatik. Gordo dagoena gizena baino gizenagoa al da? Ez dakit zergatik, baina zoritxarrez hitz batzuek gazteleraz indar gehiago dutela dirudi. Tristea da, beno, penagarria esan beharko nuke, ezta? :)

    ResponderEliminar
  2. Orduan eibarkoa ez da kasu bakarra...Ez dakat aholkurik... Baina my boy zein da?

    ResponderEliminar
  3. Aupa, Patxi!
    Kezkagarrixa da? Bai, baiña igual, ez hainbeste. Zenbat berba dakaguz euskeraz erderatik hartuta? Mordo bat. Penia ordezkapenak emoten dau.Baiña kontuan izan, euskerian berezitasuna, "esentziaxia" zelabaitt esateko ez dala hzitegixa, egituria baiño! Neri hori esan deste, eta nik hamen bota!
    Beste alde batetik zure alabak defendidu bihar dittut; neuk be "Hau mierda bat da" esaten dot, aitortzen dot! "Kaka" infantillegixa dala emoten desta. "Kaka", eta "Kaka morralian", "kaka zaharra", be esaten dot, baiña ordenadoriari, adibidez, "mierda"!
    Ez da super-guai?

    ResponderEliminar
  4. Ba hain zuzen, Zu, "gordo" da gure etxeko zaharrenaren hitz izarra. Ta horixe ahaztu, adibideak ipintzerakoan!

    Matx, ez dakit zure galdera erretorikoa dan: Who's your boy? ;-)

    Leire, hauxe idatzi nuenetik, buruari bueltak ematen nabil, eta ondorio batzuk atera ditut. Ea 2010.eko gabonak baino lehen pausatzen ditudan hemen!

    Egiturarena, hori ez zait burutik pasa, baina badu zentzua bai.

    Ordenadoria zaindu egin behar da Leire, mimatu! Zuk badakizu berak ze ahalmena duen gure bizimodua hankazgoratzeko? ;-)

    ResponderEliminar