2009-12-30

Juan Inazio Hartsuaga, eskerrikasko

Juan Inazio Hartsuaga, antropologo eta asmatzailea, eskerrikasko.





Motibu askorengatik.


1.- Txikienetik hasita: bizikletak gordetzeko sistema asmatu eta aurrera egin dezan saiatzeagatik. Inoiz bizikleta bat lapurtu digutenok, zurekin gaude. Bizikleta lapurtuko dioten bildurrez bizi direnak ere bai.

2.- Metafora bikain eta hezigarri hau zabaltzeagatik. Minutu bateko audioa da. Entzuten duena, egon dadila ziur, ez zaiola inoiz ahaztuko, gogora etorriko zaiola sarri, eta erabili egingo duela, behin baino gehiagotan.
















3.- Bizitza luzea dala esateagatik. Hau esateagatik hain zuzen: “bizitzak bi bizitza bizitzeko lain ematen du”. (Bizitza motza dala esaten dutenekin aspertuta aspalditik)

4.- Baikorra izateagatik ez ezik, esaldi borobil hau erditzeagatik:

"- Baikorra naiz bizitzan. Etsipenaren arbolak ez du fruiturik ematen; arbola antzua da."

5.- Euskeraren inguruan, inoiz entzun ditudan analisirik borobilenak egiteagatik. Esaterako:

(- “ Aukeran zuk bi hizkuntza dituzunean, zaletasunaran eraberako aukera egiten dezu, eta testuinguruaren arabera. Testuingurua beti kontrakoa izango dugu: beti izango gara txikiago, beti izango dugu irrati gutxiago, telebista gutxiago, prentsa gutxiago, aukera gutxiago euskeraz aritzeko… Orduan, hori berdindu dezakeen gauza bakarra: zaletasuna


- “ Lortu behar duguna da, euskerara zaletzea, eta denek sentitzea euskera berea bezela. Enpresa munduan egiten dan bezela, ekimen arrakastatsuen azterketa egin dezakegu: egon badaude esperientzia arrakastatsuak. Hoiek aztertu behar dira, mitoek itsutu gabe”


- Edozein hizkuntza inposatzen zaio aldameneko hizkuntzari, beti. Inposaketa indarra dute hizkuntza batzuek. Hizketan ari zaren momentutik hizkuntza hori inposatzen ari zara. Beste gauza bat da politikoki zuzena dela esatea euskara ez dela inposatu behar.


- Hasteko, iruditzen zait ez daukagula hiztegi egokia gertatzen ari denaz hitz egiteko. Gaur egun "euskaldunak" eta "erdaldunak" bezalako kategoriak erabiltzen segitzea diskurtso soziolinguistikoa egitean iruditzen zait disparate izugarria.)


6.- Gaur egungo gizakia, dagokion tokian kokatzeagatik:

“Esate baterako, askoz indartsuagoak dira talde dinamikan sartzen direnak. Leial jokatzen dute taldearekiko, benda jartzen dute begietan eta ez dute juzkatzen taldea ondo ari den ala ez. Balio horiek txinapantzeekin konpartitzen ditugu. Orain dela 100.000 urte bezala gaude.


----


Juan Inazio Hartsuagak, bi liburu plazaratu berri ditu, biak artikulu-bildumak: 'Euskararen egoerari irizten' eta 'Gainontzeko kezkak'

Elkarrizketa hau egin zioten Mezularian atzo:



Eta hari egindako bi elkarrizketa ere, hemen dituzue: bat, eta bi.

A! ta Eli Laztangurenek ere alkarrizketatu zuen, Kixmi mitoaren inguruan. Hari kendu diot argazkia, eskerrikasko, Eli.)

____

3 comentários:

  1. Eskerrik asko Patxi
    Zelako interesantia!!!
    Urte barri on!

    ResponderEliminar
  2. Hartsuagaren hitzak beti esanguratsuak, lastotik ezer ez dutenak.
    Ongi ekarria!

    ResponderEliminar