2009-12-27

Olentzerok bertsotan badaki

Larri ibili da Olentzero aurten. Nere aspaldiko ezaguna, tximinian behera burua erakutsita, mesedetxo bat eskatu zidan, gabon gauean. Legazpiko nere ilobei, ea emango al nizkien bi gauza: zakutxo bana, eta kartatxo bat, bi bertso hauek idatzita zituena:


“Haizeak txapela ta pipa muturtxoa
Eraman dizkit, hauxe fundamentoa
Astoa mozkortu zait, edanaz ardoa
Mari Domingi dabil eztulka gaixoa
Hau da txandrioa!
Desastre mordoa!
Nun kristo utzi det
Zaku potoloa?
Lana bukatu gabe mendira noa
Lan bukatu gabe mendira noa…


Erregalurik gabe, Mikel eta Antton
Ez diet utzi ezta kaja bat bonbon
Baina ezin naizenez hola lasai egon
Lagun baten atea jo det din-don din-don
Aspaldiko Patxi!
Zer moduz? Egunon!
Mesede txiki bat
Egingo kanpeon?
Nere partez eman zakubete txanpon
Nere partez eman zakubete txanpon.”


(Jostailu dendan zer erosi asmatu ezinda, bertsotarako abilezia izuuuugarri zorrozten zaiola “Olentzerori”, aizue!)






1 comentário:

  1. jarri haskoz gehiago!! eske gure eskolan jarri behar ditugu 4 horrialde terdiko ipuin bat eta 3 bertso kopla egin edo(hasmatu egin behar ditugu eta ez da erraza!

    ResponderEliminar