2009-12-03

Slumdog millonaire film "hunkigarria"

Norbaitek utziko, bikarbonato pixkat?

Pobreziaren eta mixeriaren erretrato bikaina eskeiniz hasten da slumdog millonaire pelikula. Munduan holako gauza negargarriak badirela gogorarazten dizun lehenengo zati zirraragarri bat…

Eta hau da hau, noruntz amiltzen dan, zorioneko pelikula.

Hollywoodeko pelikula arrosen garapen tipikora.

Film honen kritikak bilatzen aritu naiz, eta harritu egin nau kritikari askori, eta jende askori geratu zaion hondarra:

Ez mixeria. Ez pobrezia latza. Ez umeen esplotazioa. Ez desberdintasun ikaragarria. Ez ankerkeria. Ez tortura (hori batez ere, ez tortura, pelikularen haria komisaldegi batean egindako galdeketan gauzatzen baita).

Jendea hunkitu duena, eta zinematik poz-pozik atera arazi duena, beste hau da: oh, edozein bihur daiteke multimiloidun, edozein bihur daiteke “garaile”, baita zeu ere. Zeure bihotzeko neskarekin (neska ezin ederragoarekin, jakina), destinuak (oh, destinuak), zorion betera eraman zaitzake…

Bai, beharbada zinemara munduko mixeriak ahaztera juten gera, pox pixkat aurkitzera, ondo pasatzera…

Baina mixeria, tortura eta indarkeria latza nagusi dan pelikula batean, poz hondar horrekin bakarrik ateratzen bazera zinematik, hor bazan ziri ezkuturen bat.

____


Zati bat geratu zait bereziki gogoan iltzatuta:

Umeak esplotatzen dituen mafiosoa, kale-eskean diru gehiago irabaz dezaten hauei begiak erauzten dien gizagaizto ankerra, COCA-COLAZ baliatzen da bere biktimak beregana erakartzeko, Bombayko arrabaletan.





- PFFXXXsss…..


... la chispa de la vida.


____

2 comentários:

  1. Aupa patx!!
    Neri be pilua gustau jatan pelikulia... bukaera arrosa, arrosegia... Baina oso gustora ikusi nuen.
    Zelan ipurdixa hainbeste bizikletakin?

    ResponderEliminar
  2. Matx!

    Ipurdia fenomeno, nere bizimodu ezin saturatuagoak ez baitit tarterik uzten egunotan, ezta bizikleta gainean jartzeko ere.

    Pelikula horrek gauza on asko ditu, egia da, eta nik ere oso gustora ikusi nuen, baina neri behintzat transmititu zidan mezua, bukaeran... buffa, asko amorrarazi ninduen. Hala ere, luze hitzegiteko gaia da, ta hemen badakizu nola ibiltzen geran, totelka ;-)

    Idazten dezun bakoitzean, Matx, patinetan ibiltzera juteko gogoa jartzen zait :-)

    ResponderEliminar