2009-12-29

Wii fit gezurti Plus

Aurreko asteleheneko Euskadi Irratiko Faktorian, Jone Larrañagak dexente harritu ninduen albiste bat ipini zuen uhinen gainean:

Itxura danez, etxean kirol-ariketak egiteko sistema aitzindari eta iraultzailea, nik atera zanetik gogoan neukan hura berbera, Wii fit dalakoa…





Ez omen da oso eraginkorra. Arrakastatsua izaten omen da hasieran, bai, baina denborarekin, gehiengo haundi batek ohe azpian egotera kondenatzen omen du, hautsa artean deskantsatzera.

Neuk Olentzerori eskatzeko asmoa baineukan Wii hau, eta enkargatuta ere, bai baineukan, artegatuta geratu nintzan. Ene bada.

Olentzerok ere ez zidan kalerik egin, eta ekarri ere, ekarri zidan, jatorra gizona, azken bertsioa, "Wii fit plus" zorionekoa.

Atera nuen kajatik. Entxufatu nuen. Jarri nintzen gainean… Eta zenbait galdera egin zizkidan, ahots errobotiko batek. Ea zenbat neurtzen nuen. Hainbeste. Ea zenbat pisatzen nuen, hainbeste. Eta hara nun, hasi orduko, gastatu nituen bapatean 700 kaloria!! Batere kirolik egin gabe!

Neri piztu zitzaidan amorrrrrrrrruarekin!

32 kilo soberan dauzkadala esan ez zidan ba!!!!

Baina baina... Ze anorexikok diseinatu du katxarro hori???

Parean ez daukadalako, bestelaaaaa….

Bere gainean etzango ginateke; ni, eta sobratzen zaizkidan 32 kiloak.

(banua saiotxo bat egitera...)


_____


4 comentários:

  1. Patxi, badakizu soziologuak inkestak egitten dittuenian badakela holako indize korrektoria. Biharbada, tramankuluak hori diñotsu konstantiago izate aldera....Diñot nik, ze bestela, ez dot nahi jakin zer esan go lestaken neri!!
    Nik zin dagit ez dittuzula 32 kilo sobran, uztailletik hona ez badittuzu hartu, behintzat!
    Urte barrigon, Patxi! ;-)
    laztan bat!

    ResponderEliminar
  2. iep!!
    32 kilo sobran zuk?...uf! banun kuriositateta "katxibatxe" berri hori probatzeko baina joan zaizkit gogo guziak!jeje! zuri 32 kilo sobran dituzula erran badizu, nik uste neri erranen didanarekin enaizela ongi moldatuko tramankuluarekin...

    hala ere, animo eta aber zureak eztun ohe azpian bukatzen!!

    ongi segi!!!

    ResponderEliminar
  3. Probatu nuen nik behin lagun batzuen etxean. Pantailan atezain bat zegoen eta hark baloia botazen zidan burura; ordurarte uzte nuen futbolean ez nintzela hain txarra. Ongi pasa gailuarekin!!

    ResponderEliminar
  4. Ahaztu egin zitzaidan atzo mezuan idaztea: jendeak ohe azpian ezkutatzen bukatzen duela? Jakina! Lehenengoz, inbertitutako dirua nolabait amortizatzen saiatuko da, eta pake pixkat hartutakoan, holako disgustoa eman zion traste madarikatua begi-bistatik kendu nahiko du!

    Ez dakit nundik hartu dute IMC (indice de masa corporal delakoa), baina nere iritzirako behintzat, disparate izugarria da.

    Nik hamar bat bai, hamabost bat? tira... Baina 35?? Nolako sudurra ikusiko zait pisu horrekin?

    Laztan bat zuri ere, Leire, ta urte barrigon!

    Julen, ondo probatutakoan gomendatuko dizut, baietz edo ezetz, egingo dizut fundamentuzko analisi bat. Momentuz, ez dago gaizki, entretenigarria da.

    Arantza, baloiena probatu det, ta uste det neri behintzat irabaziko zenidala, errez!

    Urte berri on denoi!

    ____

    ResponderEliminar