Atzokoan 2008an idatzitako guztiari errepaso bat eman nion. Dakizuen bezela, bloga oroimen gordailu aparta izan daiteke, eta horretanxe ibili nintzen. Hamaika gauza gogoratzen.
Haizea alde izan det aurten. Gauza ikaragarri onak ekarri dizkit oraintxe jundako urte honek. Ez dute betirako iraungo, noski, baina dirauten bitartean, aprobetxa gaitezen.
Haizearekin baino, grabitatearekin zerikusi haundiagoa dutenez berriz, hau da, neure baitakoez, hoietan ere ederki ibili naiz. Urteak ez direla alperrik pasatzen, zorionez. Ile zuria ugaltzen zaizu, baina ai, mundu honetan pauso seguruagoz ibiltzen laguntzen dizuten ile zuri hoiek!
Irrist gutxi egin det aurten.
Eta alde txarrak ere izan dira, nola ez ba. Biziak berak dakarzkigunak, saihestu ezin daitezkeenak. Tristeak, amorragarriak… Asko ere ez, zorionez.
Eta faltan izan ditudan hoiek:
Emozio gutxi, aurten. Poesia ere, gehiegi ez. Erokeria gutxi, gutxiegi. Eta lasaitasun bila hasi banintzen... lortu nuen. Lortu bakarrik ez…

Eta beste horri buruz…
Bai bai,
horri buruz
ari naiz… Ba zer esango dizuet. Danok bat gatozela uste det.
____
Blogari buruz:
Buffa…
Etxe honek errepaso on baten premia du! Ez da harritzekoa trapero batenean. Hau da nahaste-borrastea. Hau narraskeria!
Ea buruan ditudanen hamarrena behintzat egiteko gauza naizen.
____
Nere alde, errepidea ia hutsik zegoela: Euskal-Herri erdia sofaren besoen artean murgilduta baitzegoen, hamaika aldiz ikusitako pelikula bat ikusten; beste erdia, merkatal zentruetan: "aizu, zartagin honi kirtena falta zaio, ea zer saldu zenidaten" / "amak kolonia bat oparitu zidan, baina nik ultrarangeplusrouter batekin aldatu nahiko nuke inporta ez bazaizue…."
Nere kontra berriz, nere belarriak. Urtarrileko frexkotasunera nik uste nuena baino okerrago prestatuak. Behatzek berriz, Pescanova barrakodea nunbait behar zuten, hain zeuden zurrunduta.
Brinkolaraino iritsi naiz…
Eta Jack Nicholson
Lejos del mundanal ruido. Bai hoixe. Hura pakea. Dana elurrez. Dana zuri-zuri. Entzuten zan zarata bakarra, elur gogortuarena, zuhaitzen adarretatik erortzen…
Eta... Bihurgune batera hurbildu naizenean…
(Egin klik hemen.)
Han azaldu zaizkit
Gauza magikoa izan da. Ez dira nere jazkera txirrindulari-globeroarekin bildurtu. Bik ezikusiarena egin didate, baina hirugarrenak ez. Hurbildu naiz harengana, eta alkarri begira egon gera, luzaz. Bakoitza bere pentsakizunekin. “aizu, zer moduz bizi zerate hemen, Euskitzeren pilotapartidurik gabe?” Nik. “Aizu, ni maitemintzen saiatu beharrean, legatz begirada horrekin, hurrengoan zeozer pikatzeko ekarri, moxoloa” Berak.
...
Gozagarria benetan, eskua harengana luzatu dedanean. Lurrun bero hori, bere sudurzuloetatik kanpora, nere behatz gogortuak berotzera…