2009-03-12

Carminak 1,62



Carmina, Zumarragan prakak jazten lehenengoa izan zan emakumea (hortik kontuak atera zenbat urte dituen), jun omen zan medikuarengana aurrekoan eta...

- Carmina, zenbat neurtzen dezu?
- 1,62
- Bai e? - Medikuak - Zatoz hona neurtzera...

Pixkabat beranduago:

- Ba hemen 1,51 dituzula esaten du!
- Bai zera, nik beti 1,62 neurtu det eta!

....

Carminari honek ez dio irriparra pittin bat ere mazpiltzen. Grazia egin zion, horregatik kontatu zuen. Ni majo harritu bai ordea, aldearen koska haundiarekin. Alajaina. Nun galdu dira 11 zentimetro hoiek??

____

2009-03-11

Gurasoen jakituria



Gaur aitak (80 urte), etxean duen ordenagailu zahar bat martxan jartzeko eskatu dit. "Praktikatzeko". Ez du meritu makala nere aitak.

Amak (beste hainbeste + 1) segi dio, zera esanez aitari: kontuz ibiltzeko ordenagailuarekin. Denbora asko kentzen dizula makina honek...

- "tira, zer esango diogu honi berak ez dakienik" Erantsi du amak erdi-parrez.

____

2009-03-10

Jehovarengan baino...



Lehen Jehovako lekukoak etorri zaizkit ate joka.

- Bai, begira... Panfleto bat hartuko diguzu...

- Ez! - nik, haizkoraz - Ez daukat federik. Jaungoiko batekin akaso euki nezake fede pixkat, baina barkatuko didazue, gizakiarekin fedea zeharo galduta nabil.


____

2009-03-02

Baikortasun pixkat



Euskaldun burumakurrez betetako egun honetan, horra beste Iraeta batek, Josu Iraetak aurrekoan Berrian plazaratu zuen artikulua. Baztango lore politena. Estilo aldetik eredugarri ere badana (nere uste apalean. Gutxitan irakurtzen da hain aise artikulu luze bat egunkari batean).

2009-03-01

Temati temati



Burugogorra izateak bizitza honetan gauza asko lortzeko aukera eskeintzen dizu. Badu bere ifrentzua ordea burugogorra izateak: gaurkoan bezela: bi ordu daramatzat txikikeria garrantzigabeko bat zuzendu nahian eta ezinean. Ez du txikikeria horrek nere bizitzako bi ordu balio, baina senak agintzen du.