
Ikusi degu noruntz lerratu dan interes informatiboa Sarkozyren bisita dala ta. Aipagarria da, izango ez da ba. Ezta Marijo?
Neri, aparte, azkenaldi honetako obsesio bat elikatzeko balio izan dit argazkiak.
____
Supermerkatuan nengoen aurrekoan, neregan hain ohizkoa dan bezela, kilometroak egiten, auskalo zeren bila. Bapatean, Marcelo Mastroiani sentitu nintzen, Felliniren filme baten barruan. Nerekin batera, beste dozenaerdi emakume zegoen, bakoitza bere buruhaustetxoaren baitan.
Huh, pittin bat inguratuta sentitu nintzen. Aterabidea baneukan ere, mehatxatuta, zehaztu ezin dedan modu batean. Zer zan? Tira, bati ez zaio ahazten, gizonok, orokorrean betiere, izaki makurrak gerala emakumeentzako. Komuneko tapa altxatzen ez degunak pixa egiterakoan; plantxatzen ikasteko batere borondaterik ez daukagunak; sofan hankak ipintzea bost ajola zaigunak; hain amorragarriki oinarrizkoak: futbola, poteoa eta sexua, hirutasun santua. Hain geurekoiak eta ahulak, berrogeiak kunplituz gero gu baino hogei urte gazteago baten besoetan erortzeko hain gutxi behar degunak…
(luze jo lezake zerrendak, baina badakizue, blogetan, mezuak labur)
Erasoa nundik etorriko zain gelditu nintzen. Banan bana begiratzen jarrita emakume haiei ordea… Ez ziruditen arriskutsuak. Denak ni baino baxuagoak ziren, kirol gutxi egindakoak itxuraz, eta ez zuten armarik agerian…
Agerian ez baina…
Denek zeramaten poltsa!
Zertarako daramate emakume guztiek poltsa?
Estralurtarrak bisitan etortzen bazaizkigu inoiz (Basagoiti eta honen koadrilakoak ez ote diren kolonia bat ez nago ziur ehuneko ehunean), lehen sailkapen bat egingo dute. Ez arrak eta emeak, baizik eta poltsadunak eta poltsarik gabeak.
Leticiari poltsa falta zaio. Horra jun zitzaidan lehendabizi begia.
Eguneko irudien bila nenbilela gainera, honekin egin nuen topo: ez daukat gogoan zein zan moda sortzen ari omen dana, Leti ala Carla.

Edonola ere, adi gero, Europar Batasuneko emakumeak.
____





