2009-05-29

Maria ez dago begira

(jarraituko du)

Y quién maneja mi barca quién...

Atzo kantu hori itsatsi zitzaidan, eta hor ibili nintzen egun guztian...

"y quién maneja mi barca, quiéeeeen... que a la deriva me lleva quiéeeeeeen....."

Nere azpikontzienteak, kutsu esistentzialistadun kanta bat erreskatatu zuen, eta hortxe txertatu zidan egun guztirako. Zergaitik baina?

Bart gauean, bapatean argia ikusi nuen:

- Klaro, bezperako ospitaleko amona!

78 urteko amona bat, aldamenean eseri zitzaidana oftalmologoarenean, berriketari.

Hark gosea, eta neuk apetitoa. Hura gustora hau eta beste kontatzen, eta ni gustorago amonarenak aditzen.

Nahikoa parre egin nuen. Eta gogoan bat geratu zitzaidan, aldi baterako. Beste berrogei bat urterako edo.

- Sinistu? Nik ez det behinere sinistu e? Ezta txikitan ere!
- Bai zera - erantzun nion nik, sinisgogor - Ez zenuela sinisten? Dotriña besterik ez zenuten aditzen eta garai hartan.
- Bueno... zeozer zeozer akaso bai sinistuko nuen... Bueno... Keba! Batez!

Kontxo...

Pentsatu nuen nere kolkorako, fedegabetasuna, isilean gorde behar izan duela urtetan askok eta askok beharbada. Horregatik erakusten zidala amona honek neri hain harro...

Beste hau ere kontatu zidan:

- Behin jaunartzera jun nintzan, eskote zabal xamar batekin, eta apaizak ez zidan eman nahi izan. Eskote harekin ezetz! Bueltan etxera jun nintzenean, ba al dakizu zer esan zidan aitak?

(nere artean: errieta galanta eman zizun.)

- Eta ez al dizu eskeini gizonak, bere bata luze zaharraren pusketa bat, eskotea tapatzeko??

Parrez emakumea.

78 urte. Amona xaharraren itxura konpletoa... Baina...




(jarri xagua amonaren gainean)

_____

2009-05-28

Zaldieroaren lorratzari jarraituz



(xaguarekin sudurrari eragiozue...)





____

Oier's championship

Irakurri nuenean esan nuen: bai arrazoia duela. Lau haizetara zabaldu beharko litzateke ba mezu hau. Eta hementxe azaldu zait aukera.

Foto!

Gaizki lo egiten dezu? Arrastaka zabiltza ez dezulako beharbezela deskantsatzen?

Zeren zain zaude Oierren alineazioan sartzeko?

Eman lehenbailehen izena.

____

2009-05-18

Moda berria

Azken albisteek diotenez, hau izango omen da udaberri honetan eramango dan tendentzia. Modaren musikaren dantzan zabiltzatenok, ez egon lotan.

Nola eraman sonbreroa, hemen argibide bat.

____

Urederra, zu bai ederra!

Gaur goizean bista hauek nituen ohetik jaiki naizenean:




Arin ibili naiz alperrontziren bati edo besteri nagiak ateratzeko...




Eta bapo gosaldu ondoren, (Aialusa etxean fenomeno gosaltzen da), aspaldiko zor bat kitatzera abiatu naiz, familia bizkarrean hartuta.

Delitua da gero Brasilera, Vietnamera edo auskalo noraino jutea, Urederra ezagutu gabe.

(astelehena leundu nahi duenak, egin beza klik hodeiaren gainean)





____

2009-05-16

Patinetan

Pereza. Horixe sentitu nuen izotz-jauregira gindoazela jakinerazi zidatenean, jun dan hilean.

Saiatu nintzen aginduaren derrigorrezkotasuna saihesten, baina alperrik, beste askotan bezela. Nere etxean gutxiengo xinplea naiz, eta intsumiso izateko konbentzimentua, hain det ahula.... 

Inoiz probatuta nengoen zer zan patinetan ibiltzea, bi aldiz, txikitan eta gaztetan, baina oso kontu zaila, eta oso motela iruditu zitzaidan. Asfaltoan txiklea bezela itsasten diren gurpilak, kra-kra-kra, zoru gogorrean kra-kra-kra...

Baina tira, sarrera zortzi euro ordaindu dituk eta, nola geratuko haiz ba kontuari ahal dan zuku gehiena atera gabe?. Gainera, izotza ez dek asfaltua. Ala?

Ez hoixe! Labainkorragoa dek!!

Izakera kontua 

Ze jarrera hartu izotzean patinen gainean lehenengo aldiz ibiltzen zeran egunean, hortxe aldea, hasiberri batetik bestera: 

Ikusi nituen hesiari olagarroa arrokari bezela itsasten zirenak, bildurrak airean zebiltzanak. 

Ikusi nituen arriskuzaleak, mantso, tentuz, ia apenas erori gabe ere, erortzeko mugan etengabe jarritakoak...

Eta ikusi nituen - neu barne nintzala - suizida burugabeak. 

Neska morena irripartsu bat zegoen nerekin batera, espektakulua ematen, - Ni ez noa hemendik ikasi arte! - Esaten zuena. Aurrera egin bai, baina frenatzen hain baldarki moldatzen zana. 

Eta neu haren showkide fina.

Pistan sartu orduko, begiak nun jarriko eta, nola ez ba... Patinatzaile bizkor eta abilenen ibileran. Nola ikasi bestela?

- Honek dantzan dabilenari imitatzea bezelakoa izan behar dik. Aupa Patxi!

Imitatzaile bikaina ni, baita asmatu ere haien mugimenduak berdintzen... Baita abiada bizia hartu ere... Ezin ordea orduantxe ikasitakoari hamar segundu baino gehiago eutsi!

Danba! lurrera (tira, izotzera). Danba berrize! Danba beste behin! Danba olerolerojiji! Danba olerojaja! Gora berrize!

Bi irudi dauzkat gogoan: hango arduradun batena bata, larri, buruarekin jo al nuen galdezka (parrez hala eta guztiz ere, artaburua). Eta neska ezin jatorrago batena bestea, lurretik altxatzen lagundu zidana, erruki begirada batez! Ze maja! 

Ni bien bitartean, min guztiak ahaztuta, behin eta berriz altxatzen: txoratzen, pozarren, beteta, gainezka...

Arraioa. Ez nuen berehala esango! Ze gauza mundiala dan patinetan ibiltzea!

(jarraituko du...)

____

 

2009-05-13

Ezustekoaren xarma

Lehorreta xamarra naiz telefono bat tartean danean. Ez naiz telefonoz hitzegin zalea. Telefonoa mezuak bidaltzeko erabili zalea ere ez naiz. Urtean dozena bat mezu bidaliko ditut, eta hauetatik dozenaerdi edo, neri bidalitako mezuen erantzun gisa.

Horregatik, gaur arratsaldean, nere sakelekoaren sarrera-erretilu atsekabetu, hautseztatu eta letargikoan mezu bat sartzen somatu dedanean...

PI-PI!    PI-PI!

Lehenengo aluzinatu egin det (bakarren batek hanka sartu du).

Gero, neretzako zala egiaztatu det. Eta nola ez ba, jakinminak xurgatu nau.

Eta irudia (mezua multimedia baitzan) nere begietan barrura... Xxxxxuuuuup! Irristatu danean...

Athletik zaleak biharko partida irabazi ondoren bezelaxe jarri naiz ( hor nunbait.) 

Ez dakit Athletikek finala irabaziko duen, baina nere bidaltzaile jator bizkaitarrari,  horri bai, gabarra bat oparitu behar diot hauetako batean, eskerronez!

Iapadapaduuuuuuuuuu!

....

(zertan ari nintzen mezua jaso dedanean, hurrengoan kontatuko dizuet)

____

2009-05-12

Atheeeeeetik...?



Oroimenetik gaur arratsaldean erauzitako bat: txikitan, athletikzale amorratua nintzen. Arrazoia? Nere bosgarren abizena, Iribar. Burrukan ibiltzen nintzen gehiengo absolutua ziren errealzaleekin.

Haunditan, konbentzimenturik gabe, eta urrutitik, baina tira… Athletik zale.

Eneeeeeee, ze oportunista naizen…

Aaaaajjjjjjjjjj…..


_____

2009-05-07

Sabino bizi da



Gaur alaba parrez lehertzen euki det, txikitan hain sarri erabiltzen genituen hitz batzuk gogoratzen hasi naizenean.

- Orlegia? zer da orlegia? - Galdetu dit, muturra ximurtuta.

Atzetik etorri dira, berebila, izparringia, urrutizkina...

Ahozabalik geratu da berriz, hauen familiako batzuk ere aipatu dizkiodanean:

Antzokia!

Zenbakia!

____

2009-05-05

Plazer txikiak, plazer haundiak



Plazer haundia da ontziak eskuz garbitzea. Ur beroaren laztana… Xaboiaren usai sarkorra… Garbitzeko denboran gogoak darabilen noraeza gozoa…. Eta hala ere, ontzi-garbigailua bera bakarrik, bere kasa lanean ikustearen plazer IZUGARRIAREN aldean… 

Ontzi-garbigailua hondatu zait. 

Noiz dator teknikoa??

____

2009-05-04

Mesanotxeko lanpara, oihaneko deia



Nere sakelekoaren pantailako irudia da, ikusten ari zeraten hau.

Ez naiz lehenengo irudi edo melodiarekin konformatzen dan hoietakoa. Aukera bakoitzak bere esanahia du neretzako.

Ez det aldatu sakelekoa estrenatu nuenetik. Nunbait, irudi honek asetu egiten nau, ez det orain arte aldatzeko premiarik sentitu.

Pentsaizue zenbat aukera har nintzakeen, baina nere barneko mintzoak hau agintzen du: nere mesanotxeko lanpara.

Seguruasko, loak hartu aurretiko momentu gozatsua, eguneko momenturik onena dana ekarri nahi dedalako gogora, ikusten dedan aldioro.

----

Oihaneko deia

Sakelekoaren melodiarekin, beste hainbeste gertatzen zait. Aukeratu nuenetik, ez det aldatu.

Melodia honek, aldi berean prestatzen nau “gerrarako” (oihanetik datorren irrintzi basatia), eta ipintzen nau dantzan.

Big Bang from Eli Laztanguren on Vimeo.


Sakelekoek asko esan dezakete gutaz, baita lehenetsitako irudi eta melodiak ontzat ematen ditugunean ere.

Ni asko fijatzen naiz. Ondo pasatzen det jendearenak deskubritzen, eta jakin-mina pizten du, haundia gainera, segun zeinek izan ditzakeenak.

Hoiexek nereak.

______

2009-05-02

Publizitaterako tartea



Xabierrek liburu bat argitaratu berri du haurrentzat eta haur ez direnentzat. Loti ederra klasikoa hartu, eta bere kasa moldatu du.

Ederki pasa du gizonak aldaketak eginez. Hau kendu eta bestea jarri, hau erantsi eta hau erantzi, hau piztu eta hau itzali…

Eta pertsonaia batzuk, ofizioa aldatuta datoz.

Han! Trapero bat dago ta, zaldun bihurtuta!

Eta izena du…

Patxi!

Hau ohorea. Trapero bat, Patxi izenekoa, Xabierren liburu baten erdian, zeregin erromantikoetan murgilduta...


_____

2009-05-01

1947ko maiatzaren lehenetik garestitu ez dan gauza bakarra.

Bada jakintsu talde bat Zumarragan. Jakintsua izan behar da 80 urteko marra pasa ondoren umoreari eusteko.

Aitona-amona seinalatu hauen artean, bada bat, kalean berarekin topo egin eta beti saludatzen dedana. Eskopeta beti eukitzen du pronto, eta beti botatzen du perdigoi bixiren bat.

- Otaegi, eguraldi ederra!

- Bai… Argi ibili baina, oraindik ederra bota dezake ta.

- Honezkero…

- Bai bai. Bota izan ditu garai honetan, izugarrizkoak. Gogoan daukat 1947ko maiatzaren lehenean bota zuena. Metro batekoa...

- Bai e? 1947… Hauek gordetzeko modukoak izaten dira ba, holako fetxak, polita izaten da holakoak gogoratzea. Nere buruarekin ordea, ez dakit ba…

- A, ba… Errexa daukazu. Ez al dakizu zein dan ordutik hona garestitu ez dan gauza bakarra?

- Ez, zein da ba?

- Preguntatzia!


_____


Gogora ekarri zidan beste bat, orain dala ez denbora asko pasatakoa. Samiño mendiaren atzekaldetik nenbilen galduta, Azpeitiko Oñatz auzoan, eta bi elementu autoktonorekin topo eginda, banoa galdetzera:

- Azpeitira juteko, ondo noa?

Nik bota banuen, bota nuen. Haietako bat, han hasi zitzaidan:

- Eta zu nungoa zera? Eta ze familitakoa? Eta nun lan egiten dezu? Eta…

Parrezka ni. Galderek ez zuten aparteko misteriorik, eta hor aritu nintzen erantzuten, fin-fin, aitonaren interrogatorioari.

- Etzazula gaizki hartu. Neri gauzak galdetzea gustatzen zait eta.


_______

Mania digu



Batek pentsatzen zuen honez gero dana entzunda zeukala, baina bai zera.

Gaur arratsaldean, lanetik irtendakoan, bagoaz Mikel eta biok etxeruntz. Azken hitza nor bere etxera bildu aurretik:

- Ze Mikel, ze eguraldi eman dute biharko?

Etsipenez, Mikelek:

- Ze eguraldi egingo duen? Hah... Ze espero dezu ba? Gaur bezela, txarra. Aspaldiko kontua da. Jaungokoak ezinikusia digu euskaldunoi...

(hor sartu naiz paaaaarrez igogailuan...)

____