Pako Aristi aurreratu egin zait.
“Hitzak mingarriak dira, izan ere; gauzarik gogorrenak idatzita ere, irakurleak ez baitu ikusten nik oraintxe daukadan herra gabezia, eta jasotzen baitu hitzen zama kategoriko guztia. Ziur nago aurrez aurre gauza berberak esan eta nirekin moskeatzen direnak erdia ere ez liratekeela moskeatuko!"
Beti buruan hau esatea, eta aurreratu egin zait.
Edo esanda neukan? Itxoin…
Irudipena daukat antzeko zeozer esan nuela halako batean (hainbeste gauza esan det izan ere, blog honetan edo beste batzurenean). Alegia, idatzitakoa ez duela haizeak eramaten. Edo ez dala geratzen inoren oroimenaren baitan, baizik eta zizelkatuta geratzen dala harrian bezelaxe, nolabaiteko betirakotasunean.
Edonola ere, alderantziz ere gertatzen da. Inori zuzendutako hitz eder guztiak ere, hortxe geratzen dira, “paperean” josita. Eta jasotzaileak irakurri egiten ditu noizean behin, eta labur bada ere, berritu egiten du lehenbiziko aldiz irakurri zituenean sentitu zuen emozioa.
_____
2009-08-31
2009-08-30
Mobiola
Futbol denboraldia hasi dan honetan, mobiola ariketa bat egitera noa. Ez futbol jokaldi batena hain zuzen, gaurko lagunarteko terraza-eserialdiaren pasarte batena baizik.

Kometa eder bat
Neska bat pasa da bapatean, izugarri ederra; kometaren ezaugarri batzuk behintzat, bazituena: ile luzea du (“kometa” hitza greziera klasikotik omen dator: ile luzedun astroa); urte askoan behin baino ez dezu haren adinako edertasuna duenik pasatzen ikusten; eta diz-diz egiten du: ilun zegoen, baina beraren inguruan biltzen zan inguruko argi guztia (nere begietara behintzat).
Naturaren ikuskizunak ez baitira norberarentzako gorde behar, benetako kometa bailitzan, abisatu egin diet haiei ere, nere tertuliakideei, ikus zezaten, behin nere paretik pasa danean.
Begira geratu zaizkio, baina aurrez ikusi ez dutenez (aurpegia zuen atalik miragarriena neskak), ez dute aparteko festarik egin.
Kometaren orbita, nolakoa ote
- Honek ere izango du zeozer faltan… - Esan det ondoren, begirada lainotuz batera ikutu filosofiko bat emanez nere esaldiari…
(Kometak eguzkitik urruntzen direnean, izotz hutsa bihurtzen baitira. “Eta, zeinek ez du zeozer faltan? “Hori esan nahi nuen…)
- Edo ez! - Entzun det mahaiaren beste aldetik, hasarreantxean.
- Edo ez, egia da. – erantzun diot irriparrez.
Bizitzaren instrukzioetan baitator: “dana ezin da izan”. Baina aldi baterako behintzat, opa diezaiogun betetasun osoa, hain kometa ederrari. Nola ez ba.
Oinarrizkoena falta
Itxuraz ezin ederragoa bai, baina… Nolakoa ote da?
Argitu egin diet gero nere lagunei, neri pasatzen zaidan gauza bat. Ezin ditudala bereizi emakume baten edertasun fisikoa, eta izaera. Bigarrenak erabat baldintzatzen baitu lehenengoa.
Izaera gazgabe batek, erabat ezaba dezake neska eder baten erakargarritasun guztia. Eta alderantziz, izaera eder batek, izugarri erakargarri bihurtu, arrunta edo, itsusitzat neukana. Askotan gertatu zait.
Nere aldameneko batek esan du berak ederki asko bereizten dituela. Berari ez zaiola halakorik pasatzen.
Berriketa bai, berriketa ez...
Eta beste batek, dokumental batean entzun zuena ekarri du: prostituzioa lanbide zuen emakume batek esandakoa:
Europan gizonek elkarrizketa ezinbestekoa dutela. Aurretik eta ondoren, prostitutaren konpainia bilatzen eta estimatzen dutela.
Espainian berriz, alkarrizketa guztiak soberan daudela. Zertarako denbora hizketan galdu. Zirt, zart. Eta bukatutakoan fuera.
...
Euskaldunak, nolakoak ote gera? “Europar” petoak, ala Espainiar kastakoak? Ala ez bata ez bestea?
Ea esperientziadunik badan irakurleen artean…

2009-08-29
Truman Capoteren zartailua
Gaurko Berrian, Alberto Barandiaranek, Truman Capoteri buruzkoak ekarri ditu:

“Egun batean, idazten hasi nintzen, neure burua bizitza osorako ofizio noble baina gupidagabe bati lotzen niola jakin gabe. Jainkoak dohain bat ematen dizunean, zartailu bat ematen dizu; eta zartailu hori autoflagelaziorako besterik ez da”.
Hala zioen Trumanek.
Tira, esango nuke dohai bati zukua ateratzeko modu atseginagoak badaudela… Baina zorigaiztoko haurtzaroa bizi izan duen batek, zer esango du ba. Kontrakoren bat, gauza alairen bat esatea litzateke harrigarriago.
Dalirekin ondo konponduko zan Truman Capote. Hura ekarri dit gogora.
Eta baita Picasso ere:
Konparaketak min ematen du:
Truman Capote:
“Answered Prayers: erabat amaitu gabe argitaratu zen, egilea hil eta hiru urtera, 1987an. Gertatzen ohi den bezala, idazlearen azken liburua, haren libururik txarrena gertatu zen.”
Picasso:
"Han zendu zan, 1973ko apirilaren 1ean, 91 urte zituela, baina azken momenturarte eutsi zion bere sena sortzaile grinatsuari, eta hain zuzen, azken bolara horretakoak dira bizipozaren adierazle diren obrak, erotismorik politena darienak, bere baitako unibertso xalo eta zoriontsuaren ispilu huts direnak."
____

2009-08-28
Titulurik gabe, ez naiz ezer
Nik nota onak ateratzen nituen, baina matematikak kontrako eztarritik juten hasi zitzaizkidan halako batez.
Eta, elur-bola bat mendi malda batean nola, halaxe, haundituz haundituz jun zan nere matematikaren korapiloa, elur-luizia eragin zuen arte, beste materia guztiak berarekin eramanez, “insuficiente”en potzu ilunera.
Matematikengatik izan ez balitz, gustoko haiek baino eskatu ez balizkidate, historia, gizarte, literatura, filosofia… Nun ibiliko nintzateke orain? Ze karrera aterako nuen?
Zenbat titulu ote leudeke gaur nere paretan txintxilik?
Atzo, ni bila jun gabe, etorri egin zitzaidan holako bat, tituluz betetako pareta bat: Pilar Legarra psikologoa aritu zan dibortzioen gainean hitzegiten, eta hara zer bota zuen:
Zalantzarik gabe, gure bizitzaren pareta tituluz betetzea, beste edozein pareta titulu akademikoz betetzea baina gauza zailagoa da.

2009-08-27
Bidaiatzeko moduak
Hau gaur goizean kontatu didate. Imajinatuta bakarrik, zenbat parre egin dedan.
Badijoa emakume baserritarra bere Land-Roverrean, eta halako batean, semaforoa gorri.
Gelditzen da semaforoan…
Han nun ikusten duen kopilotoaren atea zabaltzen. Akordatzerako gizaseme beltz luze bat dago bere aldamenean eserita.
Ez begiratu zein dijoan Land-Rover barruan… Ez baimenik eskatzeko imintziorik egin… Atea zabaldu, eta ale, barrura!
- ¿ A dónde va?
- A… A Beasain…
- Pues yo también.
Jarri du primera eta, brum-brum-brum-brum, aurrera! Bidean, emakume baserritarrak begiratu ere ez dio egin gizaseme beltzari. Gizaseme beltzak, auskalo nora begira egin duen bidea - ez daukagu haren bertsiorik -.
Denbora guztian, biak isil-isilik.
Iritsi dira Beasainera, han zabaldu du atea gizaseme beltzak. Han aldegin du kanpora.
¡!!!
Emakume baserritarrak garbi dauka:
- Nik orain, kotxera sartu orduko, seguroa ematea, lehenengo lana. Lau ateak itxita. Neri ez zait holakorik berriz pasatzen, eztaaaaaaaa….!
:-)

Nolakoak ote geran benetan
Atzo, txikitako debeku urraketa batzuk txintxilikatu nituen Faktoriako uhinetan, Nagore Telleriaren konpainian:
Esandako gauza burutsu-burugabe guztien artean, bat bota nuen, gero hausnarrean ibili dedana:
“Ze pena, ez garatzea bizitzan zehar, txikitako ahalmen hori, nork bere gezurrak sinistearena: zuk badakizu ze txoiloa izan behar duen, kalera ateratzea pentsatuz munduko tiporik mundialena zerala? Horrek eman behar duen lasaitasuna eta poza? Baina klaro, guk gure burua ezagutzen degu, gure akats guztiak ezagutzen ditugu… Eta beste kontu bat da”
Gezurretan ariko ginateke, noski, munduko izakirik xarmangarri eta maitagarrienak gerala sinistuta biziko bagina. Baina...
Kalean erakusten degun itxuraren azpiko hori, benetan sentitzen degun hori, ez ote dago, halabeharrez, pixkabat distortsionatuta? Ez ote da hori ere, gure uste sendoaren kontra, gezur galanta?
Nola ikusten gaituzten- nola ikusten degun gure burua- nolakoak geran benetan.
…
Esango nuke, egia, onerako zein txarrerako, guk uste deguna baino aingira irristagarriagoa dala.
Eta total, guk benetakoa uste degun hori ere, ez bada benetakoa… Ba…
Hurrengo egunetan, nere buruari munduko tiporik xarmangarriena naizela sinistaraztera noa. Ea zorte pixkabatekin despistatuta harrapatzen dedan, eta poz extra pixkabat itsasten zaidan.
______

2009-08-25
Xabi, eraman nazazu maletan
Aurrekoan hitzegin nuen ba, fantasia ezinezkoez…
Ba bada halakoak betetzen dituenik.
Orduan ere sukaldean harrapatu ninduen, zartagin bat lehortzen. Ez dakit nik zenbat denbora emango ote nuen trapuarekin hura igurzten, baina puska on bat bai. Geldi hantxe, ozeano barearen kolore bera duten baldosekin bat eginik…
Kepa Urbietak ekarri zuen nere sukaldera, eta hasiera ezin hobea eman zion elkarrizketari:
“…Tasmaniaz ari gera, eta bertatik, deabru batek alde egin du”
Deabrua, Xabi Aranbarri izeneko bat.
Elkarrizketa osoa hemen daukazue. Bai, tira, badakit hogei minutu asko izan daitezkeela, hain lanpetuta zabiltzate, eta akaso bidaiazale porrokatuak ez zerate, edo Tasmaniara jutea burutik pasa ere ez zaizue egiten, hain dago urruti eta marrazoz beteta…
Baina paradisuaren definizioa baitator elkarrizketa honen baitan…
A, esajeratzen ari naizela. Ezin dala hainbesterako izan…
Ba entzun azken pusketa "Bi astetxo frantzes neska honekin, kala batian". Baietz bata bestearen atzetik, beste guztiak entzuteko gogoa piztu segidan.
Euri zaparrada haundi baten onduan
Tasmanian gehien ikutu ditena
Bi eguntxo harekin pasa nitxian
Budista xelebrie
Surfeko taulak kapotien
Rock festibalian pizzak eginez
Bi astetxo frantzes neska honekin, kala batian

2009-08-24
Baikor asko, eta ezkorren bat ere bai
Herenegun monoziklo-motxiladunak… Eta gaur, oraindik gauza harrigarriagoa, askoz harrigarriagoa:
Zikoinak!
Zikoinak nere herrian! Neretzako behintzat, lehenengo aldiz. Inoiz ikusi gabe nengoen halakorik. Kaioak bai, putreak, kurriloak... Hoiek bai, baina zikoinik, sekula ez.
Aiiii, ze kotxe estrenatu berriren gainera erori ote da harri hori... ;-)
Gertakizuna oso harrigarria izan da Urretxu-Zumarragarrontzat, eta ondorioz, gaur jendea oso baikor ibili da.
Danak gora begira.
Estropezu egin eta muturrez jun danik ere izango zan batenbat, hainbeste denbora gora begira jutearen ondorioz: gaizki jositako baldosei, espaloi ertzei, zuloei eta abarrekoei, bost ajola baitzaizkie zikoinen kapritxo migratzaileak.
Eta baxoerdia edan ondoren balkoira zigarroa erretzera irten eta sustoaren ondorioz gutxiago edateko asmo sendoa hartu duenik ere izango zan.

Eta gutxi fiau, zikoinen espektakulua oso bekozko beltzarekin ikusi duenik ere, ez ote dan bakarren bat izan…
“Zikoin hauek… Ezin zuten beste egun bat aukeratu? Gaur azaldu behar?? Gaur??
____
Zikoin turisten erretrato batzuk hemen (klikatu irudiaren gainean):

Marijaiaren ordezko paregabea
Barkatuko al didazue Bilbotarrok sakrilegioa... Marijaiari ointxe-ointxe agurra eman diozuen honetan gainera...
Baina neri esan didatenean, kristoren grazia egin baitit!
Uste det berandu natorrela, zabalduta dagoela gaia, baina ni bezela txisterik onenak entzuten azkenak izaten zeraten hoientzako:
Datorren urterako, demagun erori egiten dala Marijaia, eta gaixoak musua puskatzen duela...
"Kabenlatxota. Ta oiñ nundik aterabiou guk Marijaia laku karetu bet, haren iguala?"
Ba hortxe, soluzio mundiala!
Sartu xagua argazkian, eta ateratakoan, hortxe, karetua, Marijaian iguala!

2009-08-23
Etxe paretik monoziklo bi
Dana ikusita daukagula iruditzen zaigu. Uste sendoa gurea...
Ba ze poza hartzen degun erratuta gaudela egiaztatzen degunean, zerbaitek harri eta zur uzten gaituenean...
Gaur goizean, leihoan nengoen beste askotan bezela, kalera begira, bidegorrian ikusi ditudanean:
Bi gizaseme, bakoitza bere monozikloaren gainean.
Hori ez da nobedade potoloa izan ordea, beste xehetasun txiki hau baizik: ez ziren besterik gabe monoziklo baten gainean ibiltzen ari...
Motxila haundi bana zuten bizkarrean!
Alegia, nunbaitetik zetozen, eta nunbaitera zijoazen.
Nere artean: baina monoziklo baten gainean ibilbide luzeak egin daitezke ala? Eta aldapak?
Han nun ikusten ditudan zubia zeharkatzen. Zubiaren ondoan, Galeperrako aldapa. Hogeitabost bat metro, baina % 13ko desnibela izango duena, haundiagoa ez bada.
Aldaparen hasiera baino ezin baitet ikusi erreka aldeko leihotik, kooooooorrika jun naiz nere etxeko beste muturrera, aurrekaldeko balkoi batera.
Ni baino lehenago iritsi dira!
Eta bietako bat galdezka ari zitzaion kaletar bati, ea zein zan Beasainera juteko bidea!
Halakorik!
Nola ez ba, gogeltxo egitera etorri naiz ordenagailura, eta ikasi egin det baietz, badala jendea monozikloz ibilbide luzeak egiten dituena, aldapa gora, aldapa behera.
Eta topo egin det, beste askoren artean, bideo harrigarri honekin.
Bertigoa daukazuenak, seguro badezuela zeregin hoberik!
Bideoa ikusi dezuenontzat...
Amildegiaren ertzetik badijoa ba, artista hau...

Ba... Eroriko balitz ere, salbatuta dago.
Kaskoa jantzita darama! ;-)

2009-08-21
Zenbat neurtzen du Usain Boltek?
Gaur Usain Bolten bideo bat ikusi det. Gaurko 200 metroko probarena.
Ez ninduen askorik erakartzen markak (nere organismo mesfidatiak ez ditu oraindik Ben Jhonsonen dopinaren arrastoak kanporatu), baina gizonak bi munduko marka ondu ditu eta, proba espektakularra izango zalakoan...
Ba ez. Oso urrutiko plano bat, telebistan eman dutena. Zerbait nabarmentzekotan, Usainek atera dien aldea gainerantzeko korrikalariei.
Benetako espektakulua, harrigarria, pittin bat beranduago etorri da, gizona argazkilarien aldamenean ikusi dedanean.
¡!!!
Baina zenbat neurtzen du gizon honek??
Lehenengo aldia zan begien aurrean ipintzen zitzaidana, Jamaikar morrosko luzexka hau.
Gogelera jo det arin-arin, jakin-minak jota. Zenbat neurtzen du Usain boltek?
Horra, gazteleraz egindako bilaketan, lehenengo orriko emaitzetatik ateratako neurriak:
1,96
1,95
1,93
1,98
1,92
…
Ondo!
Burura etorri zaidan lehenengo gauza:
Batere gorabeherarik izan behar ez lukeen datu xinple trinko batekin, hainbeste interpretazio badaude…
Zer espero degu aurkitzea malgutasun haundiko gaietaz ari geranean, lagunarteko eguneroko eztabaida luze, burutsu eta mamitsuetan?
(Gaur egun osoa eztabaidatzen pasa det eta, hauxe, ohera irriparrez daramadan azken orduko pentsakizun hondarra…)

2009-08-20
Zaldi baten gorabeherak
Gaur Urbasan izan naiz.
Bidean zaldi honekin topo egin det. Larri ikusi det gizarajoa, biziki kezkatuta...

Zorionez, ez zebilen oso urruti, eta atzera bere tokian ipini diodanean, eskerronez beteta, ze ondo geratzen zaion erakutsi dit.

Gogeltxo bat egitera noa
(Hemendik dator)
Ez da nik asmatutako esaera, Nagore Telleriari entzundakoa baizik. Aurrekoan entzun nion irratian, eta izugarri gustatu zitzaidan.
Eta gogeltxo egiteaz ari gerala, horretanxe ari nintzen ba ni aurrekoan, Nagore Telleriaz ea zer aurkitzen nuen bilaka, nere belarri-zuloak zentimetro bana zabaldu zirenean, audio honekin topo egin zutenean.
Hara, Pagadik ere sorpresez hitzegin zuen eta!
Hor aritu nintzen gustora, parrez, audioa entzuten. Baina harrigarriena, pusketa honetara iritsi nintzenean. Begira zer esaten duen Nagorek zati honetan:
????¿¿???
...
Kartazala bidalita zegoen. Nik ez neukan elkarrizketa hau entzunda. Zer da hau??
Fenomeno paranormal izendapenik ez diogu emango, gehiegitxo akaso; baina ez ukatu neri kasualitate bezela, delicatessen hutsa ez danik!
Ze poza. Behingoz jaso du Nagorek fundamentuzko sobresorpresa bat! Behatza berde-berde ipini baino, arrasto atseginagoak uzten dituen eraztun batekin!
Destinuak konpentsatu egiten gaituela batzuetan...
Edo historia errepikatu egiten dala bestela?
Hori, Nagorek baino ezin jakin ;-)
____
Gogeltxo bat eginez orain, irudi batez mezua beharbezela isteko... Begira mezu honi ze bukaera borobila eman behar diodan:

2009-08-19
Ni eta dardaragailua
(Hemendik dator...)
Txokolatea, ala sexua?
Hasiera batean nere aukera txokolatea zan. Debekua urratzeak plazera dakar… Eta plazeraren sinbolo, emakume batentzat? Txokolatea.
Batipat, duela gutxi egunkari batean ikerketa egin berri baten emaitza irakurri nuenetik: emakumeek, sexua eta txokolatearen artean, bigarrena nahiago.
Baina egiten duen beroarekin… Kartazal baten barruan… Nola iritsiko zan? Ze kuxidade?
Eta bestalde, zeinek sinisten du ikerketa horren emaitza? Zeinek enkargatu zuen? Zahorrek??
Ez. Txokolatea, baztertuta. Dardaragailua nahiago.
Dardaragailuaren misterioa
Kondoien makinaren aldamenean beste makina hura ikusi nuen egunean - izango da urtebete, edo gehiago -, eraztun dardaragailuak eskeintzen, zeharo harritu nintzen.
Emakumeei plazera eskeintzen dien teknologian zeharo alfabetatugabea ni.
Eta taberna hartan zorioneko makina ikusi nuenetik, emakume bakar bat ezagutu det, seguru erabili duela badakidana.
Bi alditan galdetu diot ea zermoduzkoa dan, ea atsegingarria dan: lehenbizikoan, gaiaz aldatu zuen, Fernando Alonsoren mekanikoek haren kotxearen gurpilak baino arinago. Bigarrenean, gorritu egin zan; euskal tomatearen antzirudi; mutu geratu zan; eta bere aurpegiak ni alienigena batzuk sekuestratuta eramatea erregutu zuen.
Kontua da, misterio bat dala neretzako traste horrek batere fundamenturik ba ote duen ala ez. Eta emakume batek informazio hori inoiz emango didan… Zalantzak biltzen nau, armiarma batek bere sarearekin mandeuli despistatua nola.
Nagorek akaso?
Ez ba. “Mertxi” esan dit, gustatu zaiola oparia… Baina parrez-parrez, ezetz, informazio hori ez didala emango, burutik kentzeko.
Eta funtzionatuko balu??
Jakina, kontuak asko artegatzen bainau. Zer gertatzen da, trastea harrigarria bada? Benetan atsegin ematen badu? Gero, zer?
Teknologiaren laguntzarik gabe, betiko sexu arruntarekin lorturiko plazera, lagungarri miragarririk gabea, ez al da motx geratuko??
A ze presupuestoa. Eraztunak asko jota 25 minutu irauten baitu. Hiruna euro bakoitzak!
200eko pakete bat erosiz gero, merkeagoa izango da unitatea?
Hala espero.
Nere komeriak dardaragailua lortzeko.
Nahikoa parre egin nuen.
Tabernako komunean sartu nintzen. Krisketez itxi nuen. Piztu nuen argia… Baina, makinatik urruti, argia. Betaurrekoak, etxean.
3 EURO. Hori bai letra haundiz. Baina letra txikiak zer esaten du?
...
Bi eurokoa sartu nuen…
Eta trabatuta geratu zitzaidan.
Hantxe ni, burniari eragin eta eragin, trabatutakoa ateratzeko. Zenbat denbora, ordulaurden??
Nere artean: ba onena, tabernako neskari erreklamatzea:
"- Begira aizu, eraztun dardaragailu bat ateratzera jun naiz, baina txanpona trabatuta geratu zait. Aterako didazu?
Tabernan, lau bezero. Komuna, han sakonean. Hantxe biok. Bonbila ahul haren argipean. Hura eta ni..."
Nitaz fidatuko ote zan harengana jo izan banu? Nere txintxo-aurpegia nahikoa garantia ote da?
Eskerrak halako batean atera zan.
Hurrengo hogei minutuak, euro bateko txanpona sartzen saiatzen. Txanponak ez zuen nahi. Baina ni burugogorragoa naiz…
Eta halako batean, orduerdiko lehia gogorraren ondoren, sudurra makinaren kontra jarriz egonkortasuna irabazita, begiak Supermanena egiten ipini nituen… Eta baita lortu ere letra txikia irakurtzea!
- Sartu hiru txanponak aldi batean.
Efektibamente. Hirurak alkarrekin jarrita zuloan sartu, manibelari eragin, eta hortxe erori zan Ttak! Vibrasex kajatxo potxoloa.
Hura poza nerea!
(jarraipena, hemen)
_______

2009-08-18
Ez, Nagore ez zabaldu, Ez
Uda aurrera dijoa, eta segitzen du nere asmo didaktiko burutsuak astearteetan, Euskadi Irratiko Faktorian.
Nola helerazi jendeari mezu inportante bat ahalik eta modu eraginkorrenean. Horra nere erronka.
Memoriak datu deigarriak, xelebreak, apartekoak atxikitzen ditu batipat, harrigarri zaizkionak, eta horixe da ni ahalik ondoen aplikatzen saiatzen ari naizen pedagogia modua...
Eta nere ahalegin guztiz pedagogiko honi esker, entzuleak ez dakit, misterio! Baina neu, ze ondo pasatzen ari naizen!
KARTAZAL SORPRESA NAGORERENTZAT
Bi gauza erakutsi nahi nituen gaur. Bata, nola erakartzen gaituen gauza debekatuak urratzeak, eta honen zergaitia; eta bestea, ze beharrezko eta osasungarria dan batzuetan gure gogoa libre uztea, nahi duena egin dezan… Debekuren bat, arauren bat hautsi behar badu ere.
( Gaurko irratsaioaren audioa hemen.
)
Horretarako, kartazal bat bidali nion Nagore Telleriari, mezulari baten bidez.
Barruan, zer ote?
Debeku argi batekin zetorren kartazala. NAGORE, EZ ZABALDU, EZ.
Hummm… Zer egingo zuen Nagorek? Zabaldu? Ez zabaldu?
Irratsaioa hasi orduko zabaldu baitu (ausarta gero) abisatu egin diot. Kontuz Nagore! Debekuak urratzeak plazera ematen du, baina… Bere ifrentzua izan dezake…
Besterik ez bainuen espero, zabaldu egin du Nagorek kartazala. Barruan zer?
...

Eta honen barruan…

Eta honen barruan…

...
Hiru kartazal. Hiru debeku urraketa. Hiru aldiz Nagore mingainari kosk eginez, bihotza saltoka… “sariraino” iritsi dan arte:
Saria zein?
Kartulina txiki batean idatzita:
“Debekua
haustearen
plazera…”
Eta honen atzean, pakete txiki bat. 36 zentimetro karratu. Kajatxo txiki bat. Barruan zuena…
Bideo honetan erakusten den...
Hauxe.

2009-08-16
Pablo Antoñana jakintsua

Jun egin zaigu, Pablo Antoñana.
Aspaldi izan nuen bere aditzea, baina ez nuen haren obran sakondu. Ez interes faltagatik, beste interes batzuren erratz-lanagatik baizik. Edonola ere: bera jun egin da, baina bere obra hemen geratu da.
Gaur asko goztu det, egunkarian irakurritakoekin:
Hemen Pablo Antoñanak esandako batzuk.
Beste batzuren artean, hau:
«Anarkismoa utopia da. Kristautasuna ere beste utopia bat da. Ez du funtzionatzen, eta ez du funtzionatu, baina utopia ederra da. Marxen sozialismo zientifikoa ere hor dago, eta hori ere ez da mamitu: ez du aurrera egin. Zergatik? Gizakia miserablea delako, ez zaio buelta gehiago eman behar. (...) Gizakia utopiarako egina ez dagoelako egin du porrot. Ez dago prest elkartasunerako."
Kontra egin behar diot Pablori. Nere susmoa, beste hau da:
Gizakia, berez, bada solidarioa, baina ez du oraindik aurkitu solidario izateko modu eraginkor bat.
Hari inoiz halakorik esan banio, ez dakit zer erantzungo zidan, akaso nere susmoa hankaz gora botako zuen zerbait, baina esango nuke, ez lidakeela haren arrazoia berehala botako.
Hau ere esaten baitzuen, Pablo Antoñanak:
"Baiezkorik ez diot, ezezkorik ere ez, zalantza egiten dut, nire baieztapenik trinkoena: zalantza da."
_____
Beste hau, bereziki gustatu zait:
«Existitzeak, bizitzak berak, horrek poza ematen dit. Ez dut gaixotasunik izan; 77 urte eta gaixotasunik ez. Eta niretzat existentzia ez nuke esango plazera denik, plazer gutxi izan ditudalako nik, baina eguneroko bizitzak gogobetetzen nau, erabat. Jakitea eguerdian bi baso ardo hartuko ditudala nire betiko kaleetan, eta arratsaldean beste buelta bat emango dudala, horrek betetzen nau. Ez dut zertan triste egon».
Har dezagun bada Pablok esana eredu. Geu ere ez gaitezen triste egon, eta izan gaitezen bizitzarekin, bera bezain eskerroneko.
____
Mikel oporretan izan da
Gaur nere lagun Mikel, Marokotik bueltatu da.
Hamabost bat egun pasa ditu bertan. Bi mila kilometrora.
Tentatuta egon naiz behin baino gehiagotan mezutxo bat bidaltzeko mobilera. Baina azkenean ez diot ezer bidali.
Lehorra ni…
Memoria astindu ezazu pixkat ordea. Gogoratzen, mobilik ez zegoen garaiaz? Ez dezu egin behar denboran oso atzera.
Ondo gogoan daukat, neu ere Marokotik bueltan, etxera itzuli nintzen bat, Euskal-Herriarekin batere kontakturik izan gabe hamar egunetan. Edo honen antzeko beste dozenaerdi bai, duela urtetxo batzuk.
Hura bai zan deskonexioa. Hura bai zan oporretara jutea. Etxemina sentitzea. Lagunez edo maiteaz gozatzea bueltatutakoan.
Gaur egun, berdin dio nun zauden. Ehun, larehun, edo lau mila kilometrora. Basamortuaren erdian ilunabar magiko batez gozatzen ari zeran. Mendi punta batean, siesta ederra egiten, tamarindo baten itzalean. Deitu egingo dizute egunero: eguerdian eta gauean. Deitu egingo dizute, zer eguraldi egiten duen jakiteko. Deitu egingo dizute, labadoraren repuestoko entxufea nun utzi zenuen galdetzeko.
Eta etxera bueltan, zure buruari galdetuko diozu, benetan izan ote zeran oporretan.
_______
Mikel bai. Zorionekoa, bai izan da oporretan.
________

2009-08-15
Zer esaten degun adina garrantzi du...
Aurrekoan parre lehertzen egon nintzen sukaldean.
Atentzioa eman zidana, eta lapikoa (burua) sutan jartzera (pentsatzera) eraman ninduena, zera izan zan: ez zidala gauza jakin batek grazia egin. Ez zegoen motiburik. Parrezka ari nintzen, baina ez nekien zergaitik.

Ainhara Zuazabeitia, Faktoriako esataria (oporretan, zorionekoa, brontzeatzailea ematen edo betaurreko beltz batzuen atzean momentu honetan) ustekabeko parre-aldi batek hartu zuen, Aitor Abaroa lagun zuela. Horixe izan zan dana. Hark kutsatuta aritu nintzen parrez.
Zerk egin zion grazia, momentu hartan ez nuen ulertu. Hemen dago audio zatia, gozatu nahi duenarentzako.
Beranduago eman zuen Oihane Yustosek azalpena, eta ulertu nuen azkenean gertatu zana: 169 zenbaki zozketa-zakuan, eta aurreko asteko pertsona berari, Joxe Mariri tokatu behar saria!
Joxe Mari! Utzi arrimatzen zure ondora!
____
Kontuak bere mamia du.
Haiek parrez zeudelako jarri ninduten ni parrez...
Irailean saiora bueltatzekotan dan Manu Etxezortuk aurten Urko Aristiri bota zion batekin gogoratu nintzen...
Eta sokari segika, Iñigo Fernandez Ostolazak, bere blog berrian irakurritako batekin bukatu nuen. Toni Segarra publizitarioak esandako bat:
“Importa mucho lo que se dice, sin duda, pero os aseguro que la vinculación sentimental, el amor, surge espléndido, seguro, rotundo, del cómo se dice.”
Zer esaten dan garrantzitsua da. Baina nola esaten dan, hortxe sortzen da atxikimendua, maitasuna.
Komunikazioaren baratzean gabiltzanok kontuan hartu beharrezko urrezko araua: esaten degunak adina garrantzi du, gehiago ez badu, hori esateko erabiltzen degun moduak. Esaten deguna bezain garrantzitsua da transmititzen deguna.
Eta ez naiz esatari, kazetari, idazle, edo blogarioi zuzentzen ari komunikazioaren baratzaz ari naizenean; bi hankako edozeini baizik, danok baikara komunikatzaile, eta danok, konsziente edo inkonszienteki, bilatzen baitegu gauza bera: gure ingurukoen atxikimendu eta maitasuna.
----

2009-08-14
Zezen plazakoak (II)
Errekortari 2009. Tafallan finala. Badaezbadaere egun batzuk lehenago deitu nuen, sarrerak lortzea kontu zaila izango zalakoan:
- ¿Que si hay entradas? Sí hombre sí! No va a haber!
Kontatu zidan telefonoa hartu zidanak, dagoeneko itzaldu dala pixkat errekortarien "boom"a.
- Zergaitik ote? – Galdetu nion nere buruari
Igandean ezagutu nuen arrazoi posible bat. Tira, arrazoi ZIUR bat.
Ba al dakizue zeinek jaso zuen txalo zaparradarik haundiena, txapelketan zehar?
Hirugarren zezenak!
Eta ez bere bikaintasunagatik. Ez horixe. Ordubeteren ondoren ikuilura sartzea lortu zutelako!
Zalerik porrokatuenak ere ahozabalka, erreguka, mesedez sar zedila zezen hori ikuilura!
Azkenean, soka adarretara lotu (hori ere kostata!), eta barrura. Gustora zegoela zezena zezen plazan, bistan danez.
(Bigarren zenenarekin ere, ordubete ez baina, ia orduerdi bete bai behintzat, egon ginen zai, sartzea erabaki zuen arte.)
Ikusleon erantzuna zezenen kapritxo hauen aurrean:
Oooaaaooohh (hau logurea)
Bi:

Zergaitik ez zioten gizonari herria ipini? Egitarauaren arduradunari kartera lapurtu zioten herri horretan?? Bere emazte ohia bertakoa da eta ez du herri hori aipatzerik ere nahi?
Gero jakin nuen zein zan Jose Antonioren herria. Ezetz asmatu.
Toro! (Zamora)
Hiru:
Egitarauan xelebrekeriak (II).

EITBko esatariarengana jun nintzen galdezka bukaeran – nola geratuko nintzen ba jakin-min hori ase gabe -, eta azalpena eman zidan:
6000 euroko sariarekin hasi ziren duela hiru urte, eta urtero, euro bat, bat, igotzen dute.
Krisiak bizi gaitu, zalantzarik gabe.

Egitarauan xelebrekeriak. Partehartzaileen zerrenda. Bakoitzaren izena, eta nongotasuna. Fijatu zerrendan, bosgarrena:
Jose Antonio Garcia gizarajoa! Nundik desterratu zaituzte?

Zergaitik ez zioten gizonari herria ipini? Egitarauaren arduradunari kartera lapurtu zioten herri horretan?? Bere emazte ohia bertakoa da eta ez du herri hori aipatzerik ere nahi?
Gero jakin nuen zein zan Jose Antonioren herria. Ezetz asmatu.
Toro! (Zamora)
Hiru:
Egitarauan xelebrekeriak (II).
Fijatu zein izan zan saria:

6003 euro!
EITBko esatariarengana jun nintzen galdezka bukaeran – nola geratuko nintzen ba jakin-min hori ase gabe -, eta azalpena eman zidan:
6000 euroko sariarekin hasi ziren duela hiru urte, eta urtero, euro bat, bat, igotzen dute.
Krisiak bizi gaitu, zalantzarik gabe.
____
2009-08-12
Kronista baten zalantzak
Nere inguruko gertakizunak jasotzea gustatzen baitzait, banaiz derrigorrez kronista moduko bat.
Batzuetan xehetasun txiki batek ematen dit atentzioa. Ez da haundiren bat gertatu behar. Nahikoa da pasarte txiki bat alkarrizketa batean, edo inoren soinean ikusitako xehetasun txiki bat, edo auskalo ze “txikikeria”.
Kontatzeko premia haundia izaten da, barruan gordetzea kostatzen zaidan zerbait.
Nere ezagun askok, badute nere afizio honen berri. Badakite badaukadala zaletasun hau, eta nunbaiten jaso dezakedala bestela oharkabean pasako zan dana dalako hori.
- Ez gero hau kontatu blogean e?
Askotan entzun det hori.
Esan, esaten dute askok. Batzuk benetan. Ez lieke batere graziarik egingo inon azaltzeak. Batzuk lehor ere ibiliko dira nerekin, zer konta ere.
Beste batzuk, esan egiten dute, baina sumatzen diezu badutela ilusioa… Nahiz honen ziurtasun osorik nik sekulan ez izan.
Arriskatu egiten zera igual. Kontatu egiten dezu, eta sekula ez dizute aitortuko, baina haundia izaten da haien “zer” hori idatzita edo jasota ikustean sentitzen duten poza.
Beste batzuetan, esperantza izaten dute, baietz, jasoko dezula. Eta jasotzen ez dezunean, tristetu ere egingo dira...
Eta badira beste batzuk, sano-sano esaten dizutenak:
- A, nahi badezu kontatu e? neri batere inportik ez!
Ekilibrioak egiten ibili behar izaten da askotan, zer kontatu-zer ez kontatu asmatu ezinean…
Ze konplikatuak geran.
Eta hortxe dago ba, grazia ;-)

Ainhara for ever
Bada jolas bat, oso kilikagarria dana, seguru zuetako gehienok probatu dezuena. Bat mahai baten gainera igotzen da, eta besteak zain daude behean. Mahai gainekoak bota egin behar du bere burua, Iruñean Navarreriako iturritik behera bezela, eta behekoek jaso egiten dute.
Nolabait salto egiten duenak behekoengan konfidantza irabazteko jolas-modu bat da.
Ba holako zerbait gertatu da gaurko Faktorian.
____
Ezustean eman daitezkeen sorpresa atseginak. Hori zan gaia. Bilduma oparo bat prestatuta neukan gaurko saiorako. Zer opari egin ama bati, anaia bati… Azkenean, denboraz urri, konzentratu behar izan det nere bilduma, "starluxtu" nolabait: “neskak mutilari”, eta “mutilak neskari” atalak bakarrik azaldu ditut, Speedy Gonzalezen abiadan..
Mutilak neskari ze sorpresa eman, adibide bana: 2000 euroko sorpresa, 200 eurokoa, 60 eurokoa, 30 eurokoa, eta ia debaldekoa. Euro batekoa.
Danak audio honetan azalduta:
Osorik entzuteko perezaz zabiltzatenontzako, hemen dator kilikagarriena: bide zabala estutuz estutuz jun naiz, euro bateko sorpresa horretaraino. Bukaeraraino.
Zein zan sorpresa hori?
Oso sinplea (badakizue, sinpletasuna da askotan arrakastaren gakoa): zain zaude, emaztea, neskalaguna, danadalakoa etxera noiz etorriko… Eta atea zabaltzen duenean, hor ikusten zaitu: bilutsik! Eta lazo haundi bat txilibituaren bueltan.
(Ez esan sorpresa merkea eta mundiala ez danik!)
Horraino iritsi naiz. Enbutuaren aho esturaino. Eta esan det momentu horretan, nere bihurritasun guztia txanpain botila bat zabaltzean bezela:
“Eta Ainhara… Orain dator hasieran agindu dizudan sorpresa. “Patxitrapero.com”en sartuta, ikusi egin nazakezue. ZUZENEAN!”
….
Platera, mundu guztiak gauza bera susma zezan sukaldatu det. Alegia, han izango nintzala ni, bilutsik, eta lazo haundi bat txilibituaren bueltan!
!!!!!!!!!!!
Hor zetorren momentu benetan polita:
Zer egingo zuen Ainharak? Izutu? Publizitatea jarri? Musikara joannnnn…? Ala nitaz fidatuko zan?
Fidatu egin da!! Ze maja!
Emozionatu eta guzti egiten naiz. Ze ondo lortu duen ni ezagutzea, hain denbora gutxian…
Ainharak, eta eitbko guztiek, OOOOoooo… Ez naute ikusi (gero azalduko det zergaitik). Baina haiek ez ezik, hau ikusi du, labur bada ere, momentu hortan patxitraperopuntucom-en sartu danak.

Neu, zuzenean, hitzeginez batera, karteltxoak aldatuz, gizon-publizitario baten gisan!
________
Aii… Eta, dana ondo atera balitz?
Ainharak bai ikusi izan balu? Zer pentsatuko zuen bere baitan?
Pixkabat zapuztuko zan.
“Bien hombre… Kartelak ondo daude baina… Nik gizon hau piura horrekin ikusteko neukan ilusioarekin!”
Baina lasaitu ere egingo zan…
“Eskerrak! Gizon honek modu horretan izango duen piurarekin!”
Eta parre ere egingo zuen noski. Bati gutxitan botatzen baitizkiote holako loreak:
“Ainhara for ever”,
“Ainhara lehendakari”,
“Ainhara, zure fan haundiak gara”
Errima eta guzti gainera.
Eta seguruasko, behin emaitza xaloa ikusitakoan, galdetu ere egingo zidan:
- Baina Patxi, guk zu piura horrekin ikusteko geneukan ilusioarekin… Gaurko gaia ez al zan ba ezusteko sorpresa ATSEGINAK?
Eta nik erantzungo nion:
- Bai, Ainhara. Hain zuzen, ni piura horrekin EZ altzaltzea izan da sorpresa ATSEGINA. Baldin azaldu banintz, TRAUMATIKOA izango zan!
______
Zerk hutsegin du? Zergaitik ez nau hark, interesatuak, opari jasotzaileak, zuzenean ikusi??
Gero konturatu naiz.
Pentsatzen det, Faktorian, eta EITBn orokorrean, ezingo luketela zuzeneko irudirik ikusi, Stickam programa azken finean txat-programa bat dalako.
Eta holakoak de-be-ka-tu-ta baitaude zenbait enpresatan!
Baietz hori izan!
____
Datorren astean Nagore Telleriarekin egongo naiz. Zer gertatuko da? Nundik jungo da hurrengo asteetako ibilbidea? Zer moduz moldatuko naiz Nagorerekin? Auskalo. Hau emozioa. Hori bai, datorren asteko gaia zein izango dan aurreratzeko moduan naiz…
GAUZA DEBEKATUAK
Nagoreri seguro gustatzen zaiona. Seguro-seguro gainera. Zergaitik ordea?
Nagorek berak ere ez daki. Nik bai ;-)

2009-08-10
Zezen plazakoak
Nere bizitza guztian zezen-plaza batera sartu gabe, aurten bi aldiz tokatu zait. Bata, San Ferminetan, jun dan hilean, eta bestea gaur, Tafallan, Errekortari 2009ko finalean.
Buruan geratutakoak, makina bat.
Beste batzuren artean, gaurko bat, benetan sinestezina. Sekula halakorik! Ia zezena baino txikiagoa zan gizaseme bat, buztanetik zezenari helduz, hau jiraka erabili, guztiz dominatu, estatua baten pare geldi-geldi utzi, eta honen gainera igota.
ZEZENAREN gainera igota!
Kontatu balidate, ez nuen sinistuko berehala.
Hara! Aurkitu det interneten gauza bera egin zuen beste egun bateko bideoa:
Gizaseme motx honek irabazi du errekortari txapelketa. Bukaeran, txapela eta trofeoa ezezik, dana txaloak berarentzat. Jende mordoa bere inguruan bizkarrekoak eman eta zorionak ematera…

Eta hara nun, gogora etorri zaidan, batere-batere meriturik gabe, inolako merezimendurik gabe, gaurko txapeldunak baino askoz atentzio haundiagoa irabazi zuen pertsonaia benetan xelebre bat, San Ferminetakoa…
IRUÑAKO ZEZEN PLAZA
Bete beteta. Han ez zan inor kabitzen. Eskerrak erdiak lo zeuden, edo mozkortuta, indarrak xahututa. Bestela, zer izango zan hura?
Ni bezela holakoetara ohituta ez dagoen batentzako, bildurgarria edo bada 19.000 lagun, plaza borobil batean bilduta. Alde batetik zirimola bat ematen baitu, danak plazaren erdiguneak liluratuta, eta beste aldetik zirko erromatarra. Kolore gorriak lagunduta, edozein momentutan lehoiak eta legionarioak sartzear daudela dirudi. Hondarra eta odola!
Ba… hasi zan entzierroa… Pummm! Eta zabaldu zituzten kanpoko ateak, entzierroko korrikalaraiak sar zitezen…
Nik uste nuen plazan sartzen ziren lehenengoak, sano-sano sartuko zirela, pozik, kalejira alai bat osatuz… Bai zera!
Lotsatuta, bildurtuta… Ze grazia! Jakina, ez da harritzekoa: 19.000 lagun hoietatik, erdiak behintzat, kristorenak esaten (eta botatzen!) baitizkiete lehenenengo korrikalari hoiei. Inbidia hutsa. Zer bestela?: “Nik zortzi euro pagatu, eta hik debalde??” Hijoputaaaaaaaaa, esaten dieten txikiena…
Ba, hantxe sartu zan bera, denen buru. Paaaarrez, irripartsu, jendeari txaloka. Urruti banuen ere, ageri-agerikoa egin zitzaidan gizonak zuen bizi-poza.

Bere azalean jarri nintzen. Zer izan behar duen plazara lehenengoa sartzeak, eta 19.000 lagun zuri begira izateak!
Fama! Arrakasta! Zu munduaren erdigune sentitzea! Buuuaaaaaa!
Halakorik sentitu nahi duenak, xuxena dauka bidea.
ZEIN NAHIAGO?
Errekortariak hiru mila lagunen txaloak ditu, haien mirespena. Seguruasko, errekortari izaten segitzeko hain beharrezkoa zaiona. Beharbada, aurrerantzean ondo sentitzeko derrigorrezko bihurtu zaiona.
San Ferminetako xelebre horrek berriz, milaka lagunen irainak belarrietan ere, ez du galtzen alaitasunik. Jendearen iritziak bost.
....
Neri emaidazue...

2009-08-09
Han
Ez al zaizue inoiz gertatu? Neri askotan. Nahita ere ezin letrarekin konzentratu. Musikak edo ahots zoragarri batek eramaten zaitu toki urrunen batera. Ezin arreta hitzetara lotu.
Laugarren edo bosgarrenean lortzen dezu pausatzea, eta hitzekin ere gozatzea.
Zuek ere gozatu.
Norak, Olerki hau dantzan ipini duen ahotsaren jabeak dioen bezela, gaur, ipuin hau entzuteko egun polita da.

2009-08-08
Botatzera noazu bertso bat edo bi

____
Garai batean egiten ziren enkarguzko bertsoak. Bertsolari batzuk hala ateratzen omen zuten irabazpidea. Eta orain ere, bada hortik sosen bat ateratzen duenik!
Nik zorionez, etorri pixkabat badet, eta inoiz oparitu izan ditut neronek sortutako bertsoak.
On-onak ez dira izango baina... Norberaren ahaleginez sortutakoek badute edertasun plus bat, bere exkaxean ere; eta hauek idatzitakoan sentitutako emozio puska bat, bai iristen zaio jasotzaileari.
Ezta Arantxa?

(Arantxaren ondoan, Juanjo, 5. bertsoaren protagonista)
Libreta honetan daude nere arrebari oporitu nizkionak, duela... Tira, hainbeste ere ez. Word-Perfect prozesatzailearen garaian ;-)
Nere bertso bakoitzari lagunduz dijoa nere lagun artista Bereren ilustrazio bat.
Doinua: Txirritaren "ijituak".
Libreta gainean egin klik.
____
2009-08-07
Blogari ez blogaria
Bada aitona bat Zumarragan, justu-justuan ibiltzen dana. Hanka bakoitzean berrogeitamarren bat urte izango ditu.
Irripartsu beti. Ikusten dedan aldiro agurtu egiten det eskua goruntz altxatuz fuerte, eta berak makuluaz erantzuten dit. Belauna baino gorago ez du altxatzen; ezin; baina altxatuko balu bezela.
Denboraz aberats nabilenean, hizketan egoten gera. Oso luze ere ez, nekatu egiten baita, baina ematen digu tartetxoak alkarri poz emateko, eta zer gehiago nahi dezu ba.
Aurrekoan dexente hunkitu ninduen zerbait bota zidan:
- Ahaztu egiten zaizkit gauzak. Aspaldiko kontuekin ondo gogoratzen naiz, baina etzidazu galdetu gaur goizekorik. Horregatik, nere libretatxoa eramaten det paseotxoa ematera ateratzen naizenean, eta apuntatu egiten ditut nere ibilerak. Notatxo batzuk. Zeinekin egon naizen, zer kontatu didan… Hartara, emazteari nun ibili naizen kontatzeko moduan naiz.
Gizonak blog bat elikatzen du, eta badu harpidedun bat.
Ez dakit, eta ez diot galdetuko. Ez diot galdetu nahi. Baina bere emaztea imajinatzen det senarraren libretako orriak gordetzen, urrea balira bezela.

2009-08-06
Morfopsikologia zientzia bat da
Azkenean sinistu egin behar dedala, aizue, morfopsikologia zientzia bat dala!
Begira azken adibide honi: frexko-frexkoa, gaur goizekoa:
Biak gazteak, biak kirolariak, biak punta-puntan, bakoitza bere arloan...
Eta biak, alajaina, alkarren hain igualak!

Patxi Usobiaga eta Aritz Aranburu.
Patxik kilo batzuk gutxiago ditu noski, Aritzek aurpegi beteagoa; baina begiratu sudur horri, begiratu aho horri, kopeta horri... Begiratu aurpegiko atal guztiak banan-bana...
Tira, antza pixkat badutela, ezta?
Albiste izango ez litzatekeena, hor geratuko litzatekeena, baldin eta antzekotasunak horretara mugatuko balira, baina gaur goizean parrez egon bainaiz irratian egin dioten elkarrizketa entzuten...
- Aiba, Aritz Aranburu berriz ere Faktorian??
Arrimatu naizenean...
- Aibadios, Patxi Usobiaga da ta!
Merezi du biak batera hitzegiten entzutea. Aurkitu bi audioetan biak hizketan ari diren tartetxo bat. Egin proba.
ARITZ
PATXI
____
Fededun bihurtzeko bidean, beste adibide batzuk, gaurkoa bezain harrigarriak:
- Bitxikeria bat

- Morfopsikologiaz eta sanidadeaz

- El solitario

Partida mundiala
Euzkitzek eta Joxean Tolosak partida mundiala jokatu dute gaur Gasteizen, Andre Mari zuriaren ferian...
Partida erdirarte deseroso...

Hortik aurrera, sekulako tantoak egin dituzte biek ala biek. Partida historikoa, gaur jokatu dutena.
22 eta 21 bukaeran, Euzkitzek eraman du azken tantoa. Joxean Tolosa, biziki suminduta (galtzea ez baita oraindik ere gustoko platera pelotari ohiarentzat, zer esanik ez bertsolari ohi baten kontra), aldagelarantz abiatu da esaldi motx batekin pilotalekua utziz:
- Eongo gatxik.

2009-08-04
Basamortuan aritz eder bat
Gaur goizean, agindu bezela, sorpresa atseginen xarmaz hitzegin det Euskadi irratiko faktorian, Ainhara Zuazabeitia eta ane Albisurekin batera, eta gaiaren izaerari dagokion moduan, sorpresak izan, izan dira.
Teknikariak ez du nere zenbakia aurkitu. Beraz, ohizko moduan Rdsi bidez beharrean, telefonoz lotu behar izan ditugu bi muturrak; isilune misteriotsu-urdurigarri bat ere izan da saioa hasi aurretik; eta gaurko prestatuta neukan sorpresa haundi eta txispagarria, erdizka atera da…
Baina hala eta guztiz ere…
Konspirazio baten hots isilak
Shakespeareren Hamlet obran Marcellusek dioen bezela: “There is something rotten in the state of Denmark”. Ba ez bakarrik Denmarken. Baita Mairamonen ere! Ainharari ezusteko haundi bat emango zion konspiratzaile endredatzaile bat behar nuen, bere erresumaren barruan...
Eta baita lortu ere!
Kepa Urbieta! (Portatu haiz!)
Telefonoz, konspirazioaren nundik-norakoak azaldu nizkion atzo:
“Hik esaidak zer daraman jantzita, ta nik etxean fotomontajea egindakoan, bidali egingo diat: inprima ezak, eta bera ez dagoen tartetxo batean aulki azpian erantsiok zelloz. Saioaren bukaeran sorpresa bat aginduko zioat. Besoa luzatzeko eskatuko zioat, eta harri eta zur geratuko dek, nik berak zer daraman jantzita nola asmatu dedan ulertu ezinda!”
- Nere kontu! - Kepak
- Aupa! - Nik.
Baina…
Oh, destinuak dakarzkigun ezustekoak. Irratsaioaren erdialdera gaur, Ainharari kili-kili egin dio zerbaitek hanketan, eta bere gidoiaren ale galduren bat zalakoan, jaso egin du.
Oooooo… OOOOOOOooooo... Ez du jaso nik nahi nuen momentuan, bukaeran; baizik eta...
Destinuak agindu duenean.
Baina ederra izan da! Bai horixe!
_______
Irudi batzuen indar poetiko haundiaz aritu naiz . Metafora bat ere erakutsi det ezusteko sorpresa atseginek sortzen duten zirrara eta poza adierazteko. Eta hauxe bururatu zait:
“Basamortuan zehar zoaz, nekatuta, egarriz… Eta bapatean, zer azalduko eta… Itzal ikaragarria ematen duen Aritz eder bat!”
Ba irudi honi ere aurkitu diot baliokidea: honen indar beretsua duen soinu zoragarri bat, hor, 17. segundu inguruan:
Ainharak nik bidalitako argazkia ikusi duenean sortutakoa.
_____
Saioaren audioa, hemen daukazue osorik. Jakituria haundiko kontuak, beti bezela :-)
Datorren astean, teoria gutxiago, eta adibide mordoska bat!

2009-08-02
Ipuin erotikoak
Badabilkit asmo bat, nik ez dakit noiztik.
Ipuin erotikoak idatzi nahi ditut (erotikoak, zentzurik zabalenean).
Zuen aitzakiarik gabe, beste hogei urte pasako ziren seguruasko hauek idazten hasi gabe, baina seguru nago zuek emango didazuela behar dedan bultzadatxoa.
Sortuko diren ipuiek ez dute mereziko seguruasko “Literatura” izendapena, baina beren exkaxean, izango dute seguruasko, aprobetxatzeko moduko zerbait, gutxi bada ere. Eta izango ez balute ere... Tira, bidean ondo pasako dedan irudipena daukat.
Lanean hasteko, begira ze gauza gutxi behar dedan. Erantzun bat. Puntua jarriko didan norbait, hiru datu soil emanez:
Garai bat, toki bat, eta egoera xume bat.

2009-08-01
Autoestimua
....
Mundiala, ezta?
Ba, etzazuela pentsa estimua haunditzeko tramankulu hau sortzerakoan, nere buruarekin bakarrik gogoratu naizenik. Hori baino eskuzabalagoa naiz gero!
Udaran, beroaren eraginez, gogoa hain aldakor izaten duten idazleekin gogoratu naiz. Erretiroan daudenak, auskalo ze toki bakarti apartatutan; idazleek orokorrean holako tokiak aukeratzen baitituzte beren inspirazioarekin aurrez aurre egoteko...
Gustora egoten dira, eta beren sormenak jasotzen du fruitutik, baina... Beste alde batetik... Ai... Zarata pixkat ondo egongo litzateke ba, irakurleen animoak: "ze ondo idazten dezun, ze liburu zoragarria idatzi dezun azkena, izugarri gustatu zait..."
Ez. Gehiegizko isiltasunak ez die mesederik egiten idazleei, animo faltan derrigorrez mailatu egiten baitzaie estimua.
Horregatik, euskal idazlea, sar zaitez hemen.
Xaguarekin klikatu zure irudia, eta eraman ezazu herrestan ni nagoen tokira. Estal nazazu lasai, eta geratu neskari begira. Proba ezazu. Benetan miragarria da.
(zure irudirik aurkitzen ez badezu, ez kezkatu, jarri nerekin harremanetan eta egingo dizut tramankulu bat zure neurrira. )
Zain dezagun gure literatura!
____
Subscrever:
Mensagens (Atom)