2009-12-31

Etoorriiiii...

Etoooooorriiiiiii.....

Egin zure eskaria

2009-12-30

Harrapatuko ote du garabiak ilargia...?

Juan Inazio Hartsuaga, eskerrikasko

Juan Inazio Hartsuaga, antropologo eta asmatzailea, eskerrikasko.





Motibu askorengatik.


1.- Txikienetik hasita: bizikletak gordetzeko sistema asmatu eta aurrera egin dezan saiatzeagatik. Inoiz bizikleta bat lapurtu digutenok, zurekin gaude. Bizikleta lapurtuko dioten bildurrez bizi direnak ere bai.

2.- Metafora bikain eta hezigarri hau zabaltzeagatik. Minutu bateko audioa da. Entzuten duena, egon dadila ziur, ez zaiola inoiz ahaztuko, gogora etorriko zaiola sarri, eta erabili egingo duela, behin baino gehiagotan.
















3.- Bizitza luzea dala esateagatik. Hau esateagatik hain zuzen: “bizitzak bi bizitza bizitzeko lain ematen du”. (Bizitza motza dala esaten dutenekin aspertuta aspalditik)

4.- Baikorra izateagatik ez ezik, esaldi borobil hau erditzeagatik:

"- Baikorra naiz bizitzan. Etsipenaren arbolak ez du fruiturik ematen; arbola antzua da."

5.- Euskeraren inguruan, inoiz entzun ditudan analisirik borobilenak egiteagatik. Esaterako:

(- “ Aukeran zuk bi hizkuntza dituzunean, zaletasunaran eraberako aukera egiten dezu, eta testuinguruaren arabera. Testuingurua beti kontrakoa izango dugu: beti izango gara txikiago, beti izango dugu irrati gutxiago, telebista gutxiago, prentsa gutxiago, aukera gutxiago euskeraz aritzeko… Orduan, hori berdindu dezakeen gauza bakarra: zaletasuna


- “ Lortu behar duguna da, euskerara zaletzea, eta denek sentitzea euskera berea bezela. Enpresa munduan egiten dan bezela, ekimen arrakastatsuen azterketa egin dezakegu: egon badaude esperientzia arrakastatsuak. Hoiek aztertu behar dira, mitoek itsutu gabe”


- Edozein hizkuntza inposatzen zaio aldameneko hizkuntzari, beti. Inposaketa indarra dute hizkuntza batzuek. Hizketan ari zaren momentutik hizkuntza hori inposatzen ari zara. Beste gauza bat da politikoki zuzena dela esatea euskara ez dela inposatu behar.


- Hasteko, iruditzen zait ez daukagula hiztegi egokia gertatzen ari denaz hitz egiteko. Gaur egun "euskaldunak" eta "erdaldunak" bezalako kategoriak erabiltzen segitzea diskurtso soziolinguistikoa egitean iruditzen zait disparate izugarria.)


6.- Gaur egungo gizakia, dagokion tokian kokatzeagatik:

“Esate baterako, askoz indartsuagoak dira talde dinamikan sartzen direnak. Leial jokatzen dute taldearekiko, benda jartzen dute begietan eta ez dute juzkatzen taldea ondo ari den ala ez. Balio horiek txinapantzeekin konpartitzen ditugu. Orain dela 100.000 urte bezala gaude.


----


Juan Inazio Hartsuagak, bi liburu plazaratu berri ditu, biak artikulu-bildumak: 'Euskararen egoerari irizten' eta 'Gainontzeko kezkak'

Elkarrizketa hau egin zioten Mezularian atzo:



Eta hari egindako bi elkarrizketa ere, hemen dituzue: bat, eta bi.

A! ta Eli Laztangurenek ere alkarrizketatu zuen, Kixmi mitoaren inguruan. Hari kendu diot argazkia, eskerrikasko, Eli.)

____

2009-12-29

Lerroburu nagusia alde batera utzita, - gezur galanta dan kontu txoro eta sentsazionalista hori - beste gainerantzeko albisteetan, bete-betean jo du Jozulin artistak. Merezi du irakurtzea.

Wii fit gezurti Plus

Aurreko asteleheneko Euskadi Irratiko Faktorian, Jone Larrañagak dexente harritu ninduen albiste bat ipini zuen uhinen gainean:

Itxura danez, etxean kirol-ariketak egiteko sistema aitzindari eta iraultzailea, nik atera zanetik gogoan neukan hura berbera, Wii fit dalakoa…





Ez omen da oso eraginkorra. Arrakastatsua izaten omen da hasieran, bai, baina denborarekin, gehiengo haundi batek ohe azpian egotera kondenatzen omen du, hautsa artean deskantsatzera.

Neuk Olentzerori eskatzeko asmoa baineukan Wii hau, eta enkargatuta ere, bai baineukan, artegatuta geratu nintzan. Ene bada.

Olentzerok ere ez zidan kalerik egin, eta ekarri ere, ekarri zidan, jatorra gizona, azken bertsioa, "Wii fit plus" zorionekoa.

Atera nuen kajatik. Entxufatu nuen. Jarri nintzen gainean… Eta zenbait galdera egin zizkidan, ahots errobotiko batek. Ea zenbat neurtzen nuen. Hainbeste. Ea zenbat pisatzen nuen, hainbeste. Eta hara nun, hasi orduko, gastatu nituen bapatean 700 kaloria!! Batere kirolik egin gabe!

Neri piztu zitzaidan amorrrrrrrrruarekin!

32 kilo soberan dauzkadala esan ez zidan ba!!!!

Baina baina... Ze anorexikok diseinatu du katxarro hori???

Parean ez daukadalako, bestelaaaaa….

Bere gainean etzango ginateke; ni, eta sobratzen zaizkidan 32 kiloak.

(banua saiotxo bat egitera...)


_____


2009-12-28

Brinkola bertatik-bertara daukagu...





Eta bidean, badira Thailandiaren antza haundia duten parajeak. Neu ez naiz izan Thailandian, baina izan dan batek halaxe esan dit.

Patxitrapero biluzik: 2010erako egutegia

Ni Hueziko ikasleak baino gutxiago, nola izango nintzen ba!

Fokoak piztu, kamarak prestatu, hau erantzi, beste hau kendu... Nik uste det sorta polita lortu dedala. Izango dira nerea baino gorputz ederragoak, nola ez ba, baina zer ez ote duen egingo argiketa egoki batek, eta nerea bezelako irudimen prestu batek. Nik uste det guztiak erakusteko modukoak direla. Maiatzekoa eta Urrikoa batipat.

Zeren zain zaudeten, ez dakit ba. Irudiaren gainean egin KLIK!




2009-12-27

Olentzerok bertsotan badaki

Larri ibili da Olentzero aurten. Nere aspaldiko ezaguna, tximinian behera burua erakutsita, mesedetxo bat eskatu zidan, gabon gauean. Legazpiko nere ilobei, ea emango al nizkien bi gauza: zakutxo bana, eta kartatxo bat, bi bertso hauek idatzita zituena:


“Haizeak txapela ta pipa muturtxoa
Eraman dizkit, hauxe fundamentoa
Astoa mozkortu zait, edanaz ardoa
Mari Domingi dabil eztulka gaixoa
Hau da txandrioa!
Desastre mordoa!
Nun kristo utzi det
Zaku potoloa?
Lana bukatu gabe mendira noa
Lan bukatu gabe mendira noa…


Erregalurik gabe, Mikel eta Antton
Ez diet utzi ezta kaja bat bonbon
Baina ezin naizenez hola lasai egon
Lagun baten atea jo det din-don din-don
Aspaldiko Patxi!
Zer moduz? Egunon!
Mesede txiki bat
Egingo kanpeon?
Nere partez eman zakubete txanpon
Nere partez eman zakubete txanpon.”


(Jostailu dendan zer erosi asmatu ezinda, bertsotarako abilezia izuuuugarri zorrozten zaiola “Olentzerori”, aizue!)






2009-12-26

Metafora:

"Nere zorionak, nanokoptero batek zortzi urteko ume baten eskuetan bezainbat iraun zuen"





(batzuetan bikoitza ere izan daiteke: nik eguerdirarteko bizia eman nion atzo nere etxean estrenatu zenari, eta gauzak zer diren! Iluntzerarte iraun zuen!)

____

Olentzero funtsean...

Olentzeroren jatorri eta definizio kontuetan sartu gabe, badu ezaugarri bat, Olentzero danok maitea izatea lortzen duena:

Olentzerok – eskuzabala gizona - opariak banatzen ditu.

Txikiok ez dakite – eta eziezue esan gero – Olentzero gurasoak direla, baina egia osoa esan behar bagenie, esan egin beharko genieke, funtsean, Olentzero, emakumea dala.

Umeei ze jostailu erosi, AMEK pentsatu eta erabakitzen baitute.
Umeei jostailuak erostera, AMAK juten baitira.
Umeen paketeak, erregalu paperean, AMEK biltzen baitituzte…
Umeek paketeak desegin ondoren paperak, kartoiak, plastikoak eta abarrekoak jasotzen dituztenak AMAK izaten baitira…

(bai baiiii, orokorrean baiiiiii: zu gizona zera, eta egin dituzu hoiek danak, baina estatistikoki ari naiz).

Beraz, gauzak aldatuko ez balira, zilegi litzateke, Olentzero, hauetako gabonen batean, EMAKUME bihurtzea.

(Aldaketa gogorragoak gertatu dira: lehen Olentzero moxkorra, erretzailea eta zarpaila zan: alde ederra oraingo Dandy koipetsu horrekin…)

….

Hauxe etorri zitzaidan ba burura atzo; baina pixkat nahastu ere egin zitzaidan adimena, asko saiatuta ere, ezin bainuen imajinatu Olentzero emakume baliozkorik. Edozein aukera baztertzen nuen.

Harik eta…

Photoshopa “piztu”, eta hauxe azaldu zan arte:

derecha







Enpresari euskalduna, ideak txoratu eta merkatuan jartzeko asmoa etorri zaizuna. Kopyraighta, zure eta Estitxuren artean erdibana, baina EEEEETT…

Lehenengo alea, neretzako!

____

2009-12-21

Ostiralean, gabonetako kontzertua San Martin de Tours elizan, Urretxun. Mundiala kontzertua, eta pieza honek ez dakit ba zer duen, ile guztiak lazten dizkidala... Ederra!

Gabonetako postala

Aurten ere egin det ba, ahalegintxo bat.

Irudimena suelto utzi det, eta hauxe ekarri dit bueltan. Gabonetako postal batekin, egia esan, zerikusi gutxi duena (Protagonistaren izena alde batera uzten badegu behintzat).

Ordenagailua lanean eta alperkerian aritzeko bakarrik pizten dezuenok, gabon onak pasa, eta bueltara arte.

Besteok, hemen ikusiko degu alkar. Hala ere, zuek ere gabon onak pasa, senideekin hasarratu gabe, txorakeritan dirua gastatu gabe, eta hamar kilo gizendu gabe.

_________


GABONETAKO POSTALA (gabonen atarian egindako postala, alegia)

(irudia haunditzeko, gainean egin klik)








AZKEN ORDUKO ALBISTEA

Fikzioak errealitatea gainditu egiten duela aipatzen da sarritan, bada, esaera honek inoiz baino indar haundiagoa hartu du gaurkoan.

BAHIKETA BERMEON

Urrian bahitua izateagatik famatu zen Alakrana untzia, bahitua izan da berriro, gaur goizeko zazpietan, Bermeoko portuan. Edonola ere, bahiketaren jomuga ez da Alakrana bera izan (sona irabazteko helburu hutsarekin aukeratua izan dena, bistan denez) baizik eta Bilboko diskoteka batean gala batean parte hartzetik zetorren Belen Esteban, Espainiar telebistako izar mediatikoa. Atzeman orduko, Alakranara eraman dute.

BAHITZAILEEN KOMUNIKATUA

Untzia itsasoratu orduko, mezu hau helerazi dute bahitzaileek komunikabide guztietara.

“Komunikatu honen bidez, Belen Estebanen bahiketa hartzen dugu gure gain. Bizkaiko Blogarien Biltzar Selektoa gara. Azken Blogs & Beers bilkuran, autoeraketa prozesu bat abiatu genuen, zazpigarren zerbezaren ondoren, eta hementxe gaude. Blogek mundua aldatuko zutela iragarri genuen duela bost urte, eta horren ildotik, etxetik hastea erabaki dugu. Euskal Herriko arazoak behingoz eta betirako konpontzeko erabaki irmoa hartu dugu, gainerantzeko herrialdeetako euskaldunen inoperantziaz apur bat nekatuta (Nafarrekin eta Giputxiekin nekatuta baitpat).

Belen Esteban atxiki dugu, eta ez dugu askatuko gure eskariak bete daitezen arte.

Bahituari ez diogu kalterik egingo (berak guri egin diezazkigukeenak asumitzen ditugu). Besterik gabe: badakigu Belen Esteban gabe zuon Espainiarron biziak ez duela zentzurik, eta ea ba, bera gabe zenbat egun bizitzeko gai zareten!”

ESPAINIA, JOTA

Albistea jakin bezain pronto, Espainiako hainbat tokitan, herritarrak kalera irten dira espontaneoki. Inoizko manifestaziorik jendetsuenak burutzen ari dira Espainiako geografian zehar. Hona hemen Madrilekoaren irudi esanguratsu bat:



Beste hainbat gatazkatan ez bezela, oposizioak bat egin du gobernuarekin, lehenengo momentutik. Bahitzaileek min gehien egin zezaketen tokian asmatu dutela aitortu du Zapaterok, eta honek ez ezik, baita klase politiko guztiak ere.

Herritarrek garbi dute:

- Pues si quieren la independencia, que se la den! Una cosa es la unidad de España, y otra cosa es otra cosa! Bandidos! Piratas! Liberad a Belén!

KEZKA MUNDUAN ZEHAR

Beste faktore bat asko laguntzen ari da bahiketak bukaera azkar eta on bat izan dezan: bahitzaileak hainbat herritako gobernubururekin harremanetan ipini dira, eta Belen Esteban edozein tokitan uzteko gai direla mehatxatu dute. Diplomazia guztiak jo eta su dabiltza holako hipotesi bat baztertzeko, atzerriko gobernuek izuturik begiratzen baitiote aukera honi:

“A gripea xamurragoa da. Belen Estebanek gure lurra zapaltzen badu, horrek ez du atzerabueltarik”

Hainbat herrialdetako diplomazia, Sarkozy eta Obama buru direla, Espainiako gobernua presionatzen ari dira bahitzaileen eskakizunak lehenbailehen onar ditzaten. Beharrezko laguntza guztia eskeini diete.

Espainiako diplomaziak, Moratinos buru dela, ez du ulertzen munduaren jarrera Belen Estebanekiko, baina tira, laguntza jasotzeko prest dago. Alakrana bi aldiz urte berean, gehiegitxo diplomatiko batentzako.

BAHITZAILEAK ERE ARRISKUAN

Bitartean, misterio hutsa izaten segitzen du, Belen Estebanen oihu suntsitzaileak neutralizatzeko zein metodo erabiltzen ari diren bahitzaileak, denok ondo baitakigu Belen Estebanek hartzen duen izaera demoniakoa hasarratzen danean. Lekuko batzuk diotenez, Ruper Ordorikaren musika entzun zitekeen ozen-ozen itsasontziak Bermioko portua utzi zuenean. Ruperri berari galdetu zaio zer dakien kontu honen inguruan, eta hauxe erantzun du:

- Momentu txarrean harrapatzen nauzue. Durangoko salmenta datuak eman berri dizkidate, eta nahikoa abailduta nago, barkatuko didazue…

Bahiketa honen berri zehatza, hurrengo albistegian, edo programazioan zehar egingo ditugun etenaldietan. Ondo izan eta gero arte.

2009-12-17

E-gorblogek bost urte bete ditu.







Nola hitzegin eguraldiari buruz aspergarri gertatu gabe. Gaur bi adibide topatu ditut, irratian biak: eguerdiko albistegiko esatariak (ez naiz gogoratzen oraintxe ba, ze izen daukan) esan du:

- Termometroak nagi-nagi dabiltza gaur. Bi gradutik ez dute igo nahi.

Eta Maider Segurola arratsaldean, Mezularian:

- ... Beraz, gehienontzat, eguraldia hotz, eta batzuentzat, frexko.

Bai xaladak, biak.

______

Im from Baliarrain

Amari ingelesa erakusten aritu nintzen bolara batean. Emakumeak ez zuen interes berezirik ingelesarekin, baina grazia egiten zion. Parrez lehertzen egoten zan, bere ahotik “Ai am from Baliarrain” ateratzen zanean.

- Aim fain
- Pi txu (me too, bai, me too)

Nahikoa parre egin genuen danok etxean bolara hartan.

Orduan parre, eta orain negar. Tira, negar ez, baina negargurea bai. Orain alabak dira, berea ez beste hizkuntza batekin txoratuta daudenak.

Ingelesarekin bai, noski.



(Bi orduz Donostian, dendaz denda, ditxosozko kamisetaren bila…)

Baina gaztelerarekin erabat. Egunero, orduro, hizketan hasi aldiro.

Hori mierda bat da.
Ohitura pegatu zidan
Zure belauna klabatu zait tripan.
Pringao bat da.

Kuernoak jarri zizkion.

Hau bota zuenean, nere belarriak dardarez hasi ziren, eta agindua bidali zioten mingainari, lehenbailehen tripan nuen su hura itzaltzeko:

- Kuernoak? Nola kuernoak? Adarrak izango dira ba?!

- Aita! Adarrak gaizki sonatzen du. Kuernoak hobeto geratzen da.

Cool sukar honek zeharo artegatuta nauka. Zergaitik du nere alabentzako Cuernok Adarrak baino indar gehiago? Kaka, gixajo, itsatsi… Mierda, Pringao eta Pegar baino gezagoak dira? Zergaitik?

Esanahi bera badute, zertan bereizten dira?

(mami pittin bat duen zerbait bururatzen bazait, jarraituko du. Inork argi pixkat eskeiniko balit, estimatuta dago.)

2009-12-16

Kantu honek, hildakoak ere pizten ditu. Ni behintzat ederki pizten nau, izugarri gustatzen zait.

Jarri altabozak altu altu eta... Dantzara danok!




Arbola gainiaaaaaaan, xoria da kantatzeeeeen....














Super Maite

Askotan pertsonak irudi jakin batekin lotuz entretenitzen naiz.

Gaur, berarekin hizketan nengoela, iritsi egin zait, inspirazio izpi bat, hop!

Toki guztietara iristen da. Badirudi hamaika beso dituela. Hamaika gauza batera egiteko gai da, eta danak ezin hobeto burutzen ditu gainera.

Maite Goñi da. Super Maite, nik maiz deitzen diodan bezela.





(zuzenketak egiten dihardu gaixoak egunotan, jo ta ke: seguru irudi honek animoa ematen diola, eta bere ikasleen notak puntu erdiz igotzen laguntzen duela ;-)


_____

2009-12-15

Gaurko irudi poetikoa, - aldi berean errukia eta parregurea sortarazten duen hoietako bat - Faktorian erakutsi du Arkaitz Basterrak, gaur goizean:

Zer tokatuko, ibilbide luzeko autobus-bidaia batean eta, Chiquito de la Calzadaren pelikula bat! Eta kaskorik ez! Denontzako zopa, gustatu ala ez. Nahikoa klaustrofobikoak izaten dira autobusak berez, Chiquitoren intziri amaigabe eta saihesezinekin, ze esperientzia izan behar duen horrek! Jooooooorrr!!!!

2009-12-14

... Txapela!






____

Joxe Agirrek ipini dio ginda poetikoa gaurko bertsolari txapelketari: eskuak poltsikoan dituela (hori dek eta, Joxe!), hor bota ditu, ez bat, ez bi, ez hiru, baizik eta LAU bertso! Galtzorian dagoen euskaldunon patxadaren adibide zerutiarra!

____

2009-12-12

Traperoen ganbara, dana trastez beteta egoten da. Nerea behintzat halaxe dago, trastez eta kajaz bete-bete-beteta.

Ze ote dago kaja bakoitz hoien barruan?

Hau jakin-min goxua...



2009-12-10

El secreto de sus ojos (II)




Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, ez zaizu komeni mezu hau irakurtzea.

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, baina tentazioari ezingo diozula eutsi baldinbadakizu… Zeren zain zaude ba?

Benetako maitasun bat, eta erdipurdizko bat

derecha


Y si fue así, ¿Porqué no me llevaste con vos?


Orain ez dala denbora asko, lagun bat aritu zitzaidan kontatzen, nola oso gogoko duen neska bat. Nahi duela harekin, eta berak ere somatzen duela haren aldetik ere badala zeozer:

- Eta ez al dek ezer egin behar hiregana ekartzeko?
- Egin diat
- A bai?
- Bai, nere telefonoa eman nioan, nahi bazian, deitzeko.

Parrezka hasi nintzan. Ez dakit neska honek nere laguna gogoko izango duen, baina hark noiz deituko duen zain badago nere laguna, jai dauka. Holaxe esan nion.

Esaten zidan lagunak, gauzak asko aldatu direla, eta orain neskak ez direla zain egoten... Ez dakit ba. Nik esaten nion emakumeek beren rola betetzen segitzen dutela, hor egoten direla, zutik, bizkarra paretaren kontra, gizona noiz etorri zain. Alkarrekiko sentimentua begibistakoa bada ere, zain.

Film honetan behintzat, halaxe gertatzen da.

¿Por qué no me llevaste con vos?

Arraiua. ¿Por qué no lo dejaste todo y te marchaste con él??

Bizi guztian alkarrekin maiteminduta, bizi guztian bananduta… Azkenean, atzera begiratu Benjaminek, bizitza hutsalaren pisua haundiegia nunbait bere barruan, eta aurrera egitea erabakitzen duen arte. (Zergaitik ez da orain arte ausartu? Pánfilo! Esaten dio Irenek, xamurki. Aiii… Bera ez al da ba, bizi guztian horixe izan, panfila erabatekoa!)

Irene ezkonduta dago, bi seme-alaba ditu, ez da erreza izango, baina berdin da. “Benetako” maitasuna garaile.

Alkartu egingo dira, ze ondo. Baina, zerbait itzaliko zaie, inolako zalantzarik gabe: bizi guztian alkarrekin egoteko izan duten nahi haundi hori, ilusio zoragarri hori. Bai, orain beste ilusio hori gozatuko dute, baina, aurrekoa baino indartsuagoa izango al da?



Eta beste galdera bat, orain burura datorkidana:

Bizi guztian aparte egon badira… Hain haundia al zan ba maitasun hori?

Benetako maitasun batek ez baitu mugarik ezagutzen. Zertan ibili dira?

Erdipurdizko maitasuna.


Benetako maitasuna


Hau bai, benetakoa. Benjaminek ta Pablo bere lagunak gozatu dutena. Pablok, Benjamin salbatzeko asmotan, bere bizia eskeintzen duen arte…

Bai, adiskidetasuna gauza bat da, eta bikote-harremana, beste bat. Baina adiskideak eskeintzen dizuna, zure senar-emazteak-edo danadalakoak eskein diezazukeena baino ederragoa izan daiteke, askoz gehiago bete zaitzake, zorion gehiago ekar diezazuke…

Zuk maiterik ba al daukazu?

Eta lagun maiterik…? Zenbat?

Bat? Zorionekoa!

____

El secreto de sus ojos (I)

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, ez zaizu komeni mezu hau irakurtzea.

Pelikula ikusi ez badezu, eta asmoa badezu, baina tentazioari ezingo diozula eutsi baldinbadakizu… Zeren zain zaude ba?

derecha


Pelikula gogorra... Beste hark bezela, bukaera erromantiko zoragarria duena (takilan arrakasta, nola lortuko zuen ba, bestela?).

Hemen ere, ibili naiz kritiketan arakatzen, eta jendeak eginiko komentarioetan bila, baina ez det aurkitu inun erreferentziarik gai bati buruz. Ez det aurkitu inun, film honek erantzunik gabe uzten duen dilema moral bati buruzko kezka txikiena:

Benjamin Esposito abokatuak, jakin egiten du halako batez, asesinatuaren alarguna hiltzaileari urte luze hauetan aplikatzen ari zaion tortura ikaragarria…


"- Dígale que me hable…"

Baina, ni bezela galdera egiten duenarentzako, ez dago erantzunik. Aipamen txikiena ere ez pelikularen azken partean, zeharka ere ez, zer egingo duen abokatuak, alarguna salatuko ote duen ala ez; gizaseme hura kaiola hartan animalia baten gisan – animalia bat baino okerrago - edukitzeagatik…

Beharbada, aurrekoan esaten nuen bezela, neke asko eskatzen du horri buruz pentsatzeak, ondo pasatzera juten gera zinemara.

Edo beharbada, gauza zabaldua eta onartua da gure gizartean, - orokorrean - gaizkile batzuk zigorrik haundiena merezi dutela. Heriotza ez – filmean alargunak dioen bezela – heriotza zigor biguna da. Hobe da bizirik iraunaraztea, ahalik eta gehien sufriaraztea.

Eta ez noa hurbileko adibideak ipintzera, filmekoak bezain gogorrak, nahi baino gehiago ditugu eta.

____

2009-12-09

Denok Egunkariarekin

Parre pixka egitea gaizki etorriko ez dalakoan... Horra, umore normalizatu razio bat. On egin!

Beti bezela, irudiaren gainean egin KLIK.





2009-12-03

Slumdog millonaire film "hunkigarria"

Norbaitek utziko, bikarbonato pixkat?

Pobreziaren eta mixeriaren erretrato bikaina eskeiniz hasten da slumdog millonaire pelikula. Munduan holako gauza negargarriak badirela gogorarazten dizun lehenengo zati zirraragarri bat…

Eta hau da hau, noruntz amiltzen dan, zorioneko pelikula.

Hollywoodeko pelikula arrosen garapen tipikora.

Film honen kritikak bilatzen aritu naiz, eta harritu egin nau kritikari askori, eta jende askori geratu zaion hondarra:

Ez mixeria. Ez pobrezia latza. Ez umeen esplotazioa. Ez desberdintasun ikaragarria. Ez ankerkeria. Ez tortura (hori batez ere, ez tortura, pelikularen haria komisaldegi batean egindako galdeketan gauzatzen baita).

Jendea hunkitu duena, eta zinematik poz-pozik atera arazi duena, beste hau da: oh, edozein bihur daiteke multimiloidun, edozein bihur daiteke “garaile”, baita zeu ere. Zeure bihotzeko neskarekin (neska ezin ederragoarekin, jakina), destinuak (oh, destinuak), zorion betera eraman zaitzake…

Bai, beharbada zinemara munduko mixeriak ahaztera juten gera, pox pixkat aurkitzera, ondo pasatzera…

Baina mixeria, tortura eta indarkeria latza nagusi dan pelikula batean, poz hondar horrekin bakarrik ateratzen bazera zinematik, hor bazan ziri ezkuturen bat.

____


Zati bat geratu zait bereziki gogoan iltzatuta:

Umeak esplotatzen dituen mafiosoa, kale-eskean diru gehiago irabaz dezaten hauei begiak erauzten dien gizagaizto ankerra, COCA-COLAZ baliatzen da bere biktimak beregana erakartzeko, Bombayko arrabaletan.





- PFFXXXsss…..


... la chispa de la vida.


____