2010-01-02

2010, Chimay urtea



Jun dan egunean, supermerkatuan, oso gauza bitxia gertatu zitzaidan.

Pentsatzen aritu nintzen – badakizue, sekula abandontzen ez nauen nere afizio kuttun hori - beste askotan pentsatutako gauza batean:

Afrikako erdialdeko gizaseme bat, eskasirik gorrienean bizi izandakoa, Europara kamioi baten azpian etorri berria, lehenengo aldiz sartzen da supermerkatu batera: pasiloaren erdian, hor geratzen da, geldi. Begiak hara eta hona, dantza urduri batean; harridurak ez ezik, lilura ikaragarri batek gidatuta. Hainbeste produktu ezberdin, hainbeste ale bakoitzetik; ilara luze hoiek, sapairaino altxatzen direnak…

Emozionatuta…

Galdera bat piztu zuen beste batenean sumatutako emozio horrek. Ordurarte sekula egin gabea:

- Eta, produktu guzti hauetatik, zenbat probatu dituk ba, Patxi?

Egia. Supermerkatuetan, izugarrizko aukera egoten da, baina gu apenas irtetzen gera gure betiko aukera estu horretatik. Sota-caballo-y-rey, beti.

Errepaso bat eman nuen, pasilo ezberdinetan, sail guztietan zehar. Harrituta geratu nintzen, zenbat gauza ezezagun zeuden. Zenbat! Izen eta jatorri zeharo ezezaguna zutenak, zer ziren ere ez nekienak, sekula probatu gabeak...

Nola ez ba, bizitzarekin alderatu nuen – badakizue, sekula abandonatzen ez nauen nere beste afizio kuttun hori, xehetasun txikietan bizitzaren metaforak bilatzearena – Eta pentsatu nuen, bizitza badala supermerkatu erraldoi bat, guk apenas esploratzen deguna...

Eguneko uztarengatik pozik, - metafora kaxkarragoak jasotakoa naiz - berandu nebilen eta, kajara jo nuen pauso presatiz...

Baina...

Besoa luzatu nuen - hop! - zerbezak pilatuta zeuden apal batera, kajara heldu baino lehen, azken momentuan.

- Hauxe. Izen xelebrea dauka. Ea ze zapore daukan…

Neri piztu zitzaidan irriparrea, letra txikia irakurri nuenean!




____


Ze asmo, 2010 urte berrirako? Ba, danetan politena, hauxe beharbada: oso urrutira jun gabe, edo inora jun gabe ere, bertatik-bertara dauden gauzen esploratzaile izatea.

Ea ez dan urte hasierako asmo hutsala gertatzen, eta zer kontatu ugari ekartzen dizuedan.

______

6 comentários:

  1. izanen duzu bai zer kontatua aurten ere...hala espero dugu!jeje!

    urte berri on Patxi!

    ResponderEliminar
  2. Ze asmo polita, Patxi!! Esplorazio horien emaitzaren zain nago dagoeneko.
    Urte berri on!!

    ResponderEliminar
  3. Baita, Asier! Eta izan dadila zure edozein urteren laurdena, produktibitatearen ikuspegitik! ;-)

    Urte berri on, Julen eta Zu, izango al da esploratzailea urte hau...

    Brut txanpaina edan nuen urte zahar gauean, eta Brut sentitzen naiz harrez gero. Zorionez, hasita nago buelta ematen... Ea lehenbailehen nere onera bueltatzen naizen.

    ResponderEliminar
  4. jajajja... edonon topa daitekeela ezustekoa, eta horrek duen xarma...

    Chimay hemen, Belgikan, inguru hauetan oso arrunta bada ere... (gazta pixka batekin hartzekoa)

    ResponderEliminar
  5. Ane, badakizu, probatu det Chimay zerbeza:

    Irrika haundia nuen, "traperoen" zerbezak ze zapore zuen jakiteko.

    Ez da batere garratza... Oso ondo sartzen da... Hori bai...

    Mejilioi usaia dauka!

    Nik usai hori hartzen diot behintzat. Ez dakit nere azpikontzientearen egunotako kutixi bat dan, edo oinarri fisikoagoa duen zera bat, ez nago ziur.

    Hemendik denbora batera, berriz probatuko det, eta esango dizut.

    ;-)

    ResponderEliminar