2010-01-20

Dohai berezia daukat…

Hanka sartzeko

Izakera kontu bat da. Gizaseme zuhurrak bi aldiz pentsatzen ditu gauzak esan baino lehen. Bere erabakiak seguruagoak dira. Lasaiagoa bere bizimodua.

Neu funanbulista xamarra naiz. Zalantza izaten dedanean, gauza bat esan edo ez esan, gauza bat egin ala ez egin… Nahiago izaten det luzamendutan ibili gabe lehenbailehen salto egitea...

Hop!

Orain gutxirarte ez nengoen jabetuta nere ezaugarri honetaz. Gaizki eramaten nuen hainbestetan hanka sartzearena. Nere burua zigortuzale ere banintzen.

Nere akats hau atzeman, eta onartu dedanetik, esango nuke zuhurraren lasaitasunetik gertu nabilela, eta nere bizia badala, zuhurrarena baino atseginagoa.

(damutuko ote naiz bihar goizean, orain idatzitakoaz?

Banua ohera, perspektiba bainu bat hartzera)


____

2 comentários:

  1. Zuhurrak lasai bizi al dira? Ez ote dira egin ezaren damutan bizi?
    Askotan hanka sartzea ez da ederra izango, baina egin ezaren damutan bizitzea ere ez!!

    ResponderEliminar
  2. Zuhurrak, uste det, bere arriskuak hartuko dituela, neurrizkoak beti, ordea! Ez konpultsiboki, nik bezela.

    Egin ezaren damutan baino, damutan ibiltzea orokorrean, hori bai txarra!

    ResponderEliminar