2010-01-19

Urtetan ikusitako iragarkirik amorragarriena

Ez dakit zer pentsatuko zuen Pau Blanch aktoreak, VISIONLABen azken iragarkiaren gidoia erakutsi ziotenean. Neri buruan ez zait beste aukerarik kabitzen honako hau baizik: Pau Blanch aktoreari, gidoi hau, disparate hutsa iruditu zitzaion.

Baina gauza jakina da, hainbat aktorek gogoz eta arimaz kontrako makina bat lan irensten dutela bizirauteko, edo izartegirako bide malkartsuan maila batzuk igotzeko.




Pertsonaia itsusi bat antzezten du. Bera ikusitakoan, emakumeei botagurea, BOTAGUREA! sortarazten dien gizaseme itsusi bat.

- Patxi! Ez hain txarrera hartu! Umorea da! – esango dit akaso baten batek - . Bai, halaxe da. Helburua horixe du: ikuslearengan irriparrea sortaraztea, baina neri ez baitzait inola ere parre eragile egiten, inorenganako nazka adierazpenak, zergaitik eta, itsusia izateagatik!

Botagurea pizten duena emakume bat izatea: hori bai pentsaezina. Inori ez zitzaion burutik pasa ere egingo Pau Blanchen papera egiten emakume bat jartzea.

Neri, egia esan, berdin dit emakume ala gizon izatea. Transmititzen dan mezuak inporta dit: alajaina, itsusiak zer eta, botagurea ematen du.

Horrelako mezu subliminal uholdearen erdian, gure gaztetxoak (gaztetxoak bakarrik?) korrenteak eramaten ditu, eta halaxe sortzen dira haiengan mila konplejo, mila ezintasun, mila bildur. Mila gaixotasun.

Ez daukagu lan makala, estetikaren tiraniari aurre egiten.

Eta hauek, ederra izanik pentsatu eta idatzi ditudanak. Imajinatu idatziko nituzkeen bortizkeriak itsusia banintz.




____

3 comentários:

  1. Ez dut iragarki ikusi, baina lotsagarria iruditzen zait itsusi izatea eta nazka ematea erabiltzea/parekatzea.
    Nork erabakitzen du itsusia zer den/nor den? Batentzat itsusia dena beste batentzat ederra ezin al da izan? Horrela gabiltza gero.
    zuk segi guapo-guapo!

    ResponderEliminar
  2. Hemen itsusia den bakarra beraien iragarkia da, VISION-TXARrekoek gustu txarra dute bada.
    Tamalgarria da horrelakoak ikustea. Baina egia esateko, antzeko kontu ugari daude pantaila txikian. Barkatu, ugari baino, gehiegi esango nuke...

    ResponderEliminar
  3. Makina bat iragarki daude bai, Nora, nere ustetan behintzat, oso-oso kaltegarriak direnak. Crema "antiedad"etik hasita (Crema antiedad!!), zerrenda luze-luze bat.

    Zu, gaur, hiru eguneko bizarraz, zuri-zuri, noski, jertse beltza... Eta hala ere guapo ikusi det nere burua ispiluan. Kezkatzen hasita nago. Optikara jun beharko da, hauetakoren batean ;-)

    ResponderEliminar