2010-03-25

Bilbon bueltaka

Bereren gibel berriak gustoko du nunbait egokitu dioten ostatua, eta abisatu egin zidaten ez juteko erreanimaziora, plantara baizik.

- Dagoeneko??
- Bai bai, primeran dijoa dana.

Labirintoan galduta

Gurutzetako ospitalearen sarrera nagusian planto egin nuen. Badakit nun inspiratu ziren arkitekto Egipziarrak piramideak diseinatzeko. Zer da hori?? Mila letrero, mila pasilo, eta gainezka egiten zuten bi begi mozolo: nereak.

Andre bat asaltatu nuen:

- Oye, me puedes decir dónde están los enfermos?

Andreak, ipini zuen aurpegiagatik, zera pentsatu zuen: frenopatikoan jai eman diete gaur zoroei. “Pues en el hospital, donde estamos, no?” erantzutea etorri zitzaion burura, baina bere mingainak beste hau bota zuen:

- Pues subiendo las escaleras, o sino por el ascensor, no?

Akabaramos. Bai erreza.

Hiru ginen igogailuan

Lau pisu oinez? Eta igogailuak egiten dituztenak nundik biziko dira ba?

Neska batekin topo igogailuaren atean:

- Nora Al zoaz? Segundo.

Sinkronia totala gurea. Ez hainbeste perfumeak aukeratzeko garaian. Hamar metro karratuko igogailu hartan, hiru ginen: neska, ni, eta honek soinean zeraman perfume kargamentua (besoa altxatu det oraintxe, 18 ordu beranduago, eta oraindik ere hemen dago).

Metaformosis

Iritsi nintzen gelara. Aupa! Nere izaerari obedituz sartu nintzen, ERABAKITSU!

Gibela aldatu ondoren Bere gizarajoak hartu duen itxura, AMA! Hogeitabost urte zahartu da, aurpegia dana zimurtu zaio, eta sexuz ere aldatu da!

Edo bigarren aukera bat, gertagarriagoa: oraindik jetsi gabe zegoen plantara.

Efektibamente. Erreanimaziora abiatu nintzen (banekien harako bidea) eta esan zidaten iturgintza lan batzuk egin behar zizkiotela oraindik, eta buelta bat emateko.

Ala ba, Guggenheimera, kafetxo bat hartzera!

Metroa mundu bat da

Bilboko metroa inoiz erabili gabe. (Julio Ibarra ondo ari ote da etxeko lanak egiten? Goazemak egiaztatzera. )

Nun erosten da biletea? Ze norabide hartu behar det Guggenheimera juteko? Transbordorik egin behar det? Zenbat denbora tardatzen du…?

Nere galdera-artilleriarekin abordatu nuen segurata gizarajoa, eta nekatua zirudien gizonak, oso oso nekatua. Nunbait, abordatzen nuen hogeigarrena nintzen, arratsalde hartan.

- Pues en la próxima negociación hay que currarse un plus por información al turista, que a mí no me pagan por eso, coño!

Ezti goxoa, nere belarrientzako: metroa, jendez beteta, isilik. Bi lagun hizketan bakarrik, lo-ohiturei buruz, euskeraz. Beste gizon bat sartu da, hura ere bere semeei euskeraz. Eta neri ere sakelakora deitu didate (hitzegin daiteke lurrazpian sakelekoz! Halakorik!) Eta neu ere euskeraz!

Gorako bidean, nere irudipenak indarra hartu du: metroa txingurritegi bat da, eta neu txingurri soil bat, milaka txingurri presatiren artean.

Zorionez, txingurri batzuk oso planta ona dute. Bai ederra, nerekin eskilara mekanikoa konpartitzen duen txingurri alea!

Moyua enparantzan, menditar bat

Nundik hartzen da Guggenheim aldera? Mendi pusketa bat ikusi nuen, ezaguna, eta segituan asmatu nuen norabidea.

Minutu bat beranduago, errepidearen erdian nengoen. Kotxe mordo presati baten aurrean, eta beste aldean autobus gidari pipertu bat, ulertu ez nion arren, hauxe esan zidana:

- Zergaitik ez zoaz mendira? Han ez dago semafororik! Ospa erditik!

Arrazoi autobus gidariak. Zer esango dizuet: holakoetan nere izaera menditarra azaleratzen da, honez gero ezabaezina.

Hiri arkitektura

Bidean, errelikia hau aurkitu det:




Atzean Iberdola dorrea, ta aizue, bai umore onez nagoela! Bilbon izan nintzen azkenean amorragarria iruditu zitzaidan, eta gaur gustatu egin zait!

Bidean ere, beste hau aurkitu det: Auskalo zeinen bizkarzainak, nola ez ba, Mercedesa espaloi gainera igota…

Eta oso paisaia berdea ere bai: guardia zibilak, patrol bi, alde batean, hauek ere espaloi gainera igota, eta Vicente Larrearena izan daitekeen eskultura bat, bestean:

(Ene bada, Google street viewk ematen dituen aukerak!)

Hauxe:



Ez esan neri, alegorikoa ez danik.


Guggenheimeraino iritsi naiz

Eta argazki hau atera diot:




Zenbat gustatzen zaidan Guggenheima.

Gozozalea ni

Bueltan, gozodenda batean sartu naiz. Baina ze gustora nabilen Bilbon barrena!

- Emmmmmmm…. Dame ese.

- Este?

- Sí, ese.

Emakumeak pasteltxoa paperean bildu du, baina erdibidean… Hauxe bota du:

- Si bueno, te lo digo por si acaso e? Vale cuatro euros el pastel.

- Ah, pues vale…

(Erreflejo kaxkarrekoa ni…)

- Perdón, cuatro euros?? Mejor me das el de al lado (frutaz beteta zegoen. Fruta garesti dago, baina zer ote darama txokolatezko horrek barruan? Zirkonita bat??)

- Sí, ese vale 1,75…

Ummmmmmm! Bai goxua frutazko pastela. Lau eurokoa doble goxoago ote (¿!¿)

Mundua zapi-estu bat da

Han! Nere herriko bat!

- Aupa, zer habil? Ba hementxe, bai ala? Ez da izango, bai motel, ba eskuminak eman! Baita, ondo ibili!

Abiatu naiz aurrera eta… Han! Ze kaletan nagoen konturatu naiz:

Iparragirre kalea!!

Buelta txingurritegira

Eta atzera, begira aizue, metroa gauza iluna da ba… Berriz ere gozatu zaizkit: juterakoan belarriak, etortzerakoan begiak:

Bi bikote maiteminduren artean egokitu naiz. Ezkerretara, mutil saiatu batek muxukatu egiten dio lepoa bere neska nekatuari, txoratzen dagoen neska nekatuari, eta eskubitara, mutil trajedun bat izugarri zoriontsu dirudien neska ilehori bat kortejatzen saiatzen ari da.

Julio Ibarra bakarrik falta da.

____

3 comentários:

  1. Aupa eta batez ere animoak Bererentzat
    eutsi goiari

    ResponderEliminar
  2. Bere ari da osatzen, poliki-poliki, Josu. Umorean mailatu txikiena ere ez. Hau elementua!

    Aproposito, bikaina zure bloga! Ez nuen ezagutzen, baina txapela kentzeko modukoa.

    ResponderEliminar
  3. mila esker patxi, zu bezelako bloglari batengatik hori entzutea ez da makala.

    Eta berriz ere eskuminak eta animoak Bereri, gutxi gora behera bai bait dakigu egoera hori bizitzea zer den.

    ResponderEliminar