2010-03-04

Dendaz denda

Atzo dendaz denda ibiltzea tokatu zitzaidan.

Beti bezela, asper-asper eginda zeuden gizonezko errukarriak ikusi nituen pareka. “Gizon pertxeroak”. Andreari laguntzea tokatzen zaienak, “bai ala bai”.

Gizon baten baitan sartu behar lukete emakume askok, ze nolako sufrikarioa dan ondo jabetzeko.

“Ez da hainbesterako”, esaten ari zera, emakumea. Bai ala?

Ba, jakin dezazun:

Hitlerri buruzko biografiarekin egin nuen topo aurrekoan. Gizon zitala, gizon zitalik izan bada munduan. Ba gauzak zer diren, ez omen zan beti halakoa izan: gaztetan, Geli Raubal izeneko emakume batekin egon omen zan orkatiletaraino maiteminduta.




Geli Raubalek, dendaz-denda eramaten omen zuen Adolf gaztea; zeharo lotsatuta irtetzen omen zan dendatik gizarajoa, neska gaztiak denda barruko arropa danak hankaz gora jartzen baitzituen, bat bera ere erosi gabe!

Zeinek esango zuen. Hilter, lotsatuta!

Guk hau ezagutu degu:




Baina hau ere izan omen zan:

derecha








Mundua bere egiteko nahi gaixo hori, amorru hori, gar txikitzaile hori, nun piztu zitzaion, horra. Kontuan har dezazun, gizona zurekin dendaz-denda jutera behartzen dezunean.

Nahiz eta, beste hipotesi hau ere, izan daitekeen:

Gerora psikopatia bihurtu zan Adolf Hitlerrek trauma, ez zan dendaz-dendako ibilera haietan erne. Benetako jatorria, Geli bihozkabeak bere kuttunarentzako aukeratzen zituen modelitoetan datza.




____

Sem comentários:

Enviar um comentário