2010-03-23

Gurutzetako ospitalean

Esaera bada ba…”Gibela aterako diat”

Ba nere lagun Bereri...



Horixe, gibela atera zioten atzo.

Zorionez, beste bat ipini zioten.

Horrelako lan batek arrisku haundiak izan ohi dituela ta, gau horretan ez nuen begirik bildu, asko berandutzen ari zan mezu elektroniko baten zain.

Iritsi zan azkenean:

“Dena ondo. Arazo barik. Deituko dizut”

Bufffaaaaaaaa….

___________


Atzo arratsaldean, Gurutzetako ospitalera, bisita.

Bi kezka nere baitan. Batetik, gizonak izango zuen piura zaintza berezietako gelan. Gibela kendu berritan oso itxura penagarria izaten baitezu - mundu guztiak dio -.

Eta bestetik, ospitalea bera, Gurutzetako ospitaleak URSS zaharreko konzentrazio eremuko presondegia baitirudi. Sekula bertan egon gabe, baina bertan egoteko gogorik batere ez, egia esan.

Sartu ginenean, nere kezketako bat asko leundu zan: barrutik beste itxura bat baitu ospitaleak, askozaz ere argiagoa, eskerrak.

Eta zaintza berezien eremuko azken gelaraino iritsi ginenean…

Ai! Karraxi bat bapatean…

- AAAAaaaaahhh….

Erizainaren eta bisitan gindoazen bion aurpegi zurbila, bapatean (¿??¿¿??)

Eta oihuari segika etorri zen beste hura…

- AAAAaaaahhh ES EL!!!!!!!!

Ongietorri hori ematen baitit gizonak askotan, Julio Iglesias bainintzan; baina kontestu horretan, bai erizainarentzako, bai guretzako, zaurgarri xamarra, egia esan:

- Eskerrak etorri zeraten. Sekulako gogoa neukan norbaitekin hitzegiteko! Hemen ez dago ezer, ez irratirik, ez irakurtzeko ezer…

Erizainari:

- Ahora mismo me leería, hasta la crónica de cuando Franco entró en las canarias por primera vez.

Parrezka danok.

Gero, erizain irripartsuak ez dakit zer esan zion gela uztera zijoanean, Bereren gustokoa nunbait, hauxe bota zion:

- Que Allah te llene el establo de camellos…

Gure parreak berriz. ( gogoratu, UCIn hauek danak, gibela aldatu berritan)

Baina Berek guri bakarrik ez, guk ere parrea erauzi genion berari, nere seme-alaben galderak jakinerazi baikenizkion:

1. Ea aprobetxatu behar al zuten ebakuntza, gizonari hanka zuzentzeko.
2. Ea belarriak pixkat txikitu behar al zizkioten, oso oso haundiak baititu!

Araututako ordubeteko bixitaren ondoren, han utzi genuen, lasai gizona, pozik, eramandako aldizkariak leitzen.

Eta hementxe ba, Gurutzetako lehen kronika bat! Ondobidean gehiago ere izango dira ta.

______

Sem comentários:

Enviar um comentário