2010-03-07

Komuneko jarioa, ala ni



Zortzi ordu (zortzi, bai, zortzi), dozena pare bat juramentu, hiru bixita iturginari honen eta haren bila, beste pare bat ferreteroari, tiradizo txiki bat bizkarrean, eta etsipenak hartuta baino loratzen ez diren parre algarak, pare bat: horra zer kostatu zaidan komuneko tazari zeukan jario txikia kentzea aste honetan bertan (astelehenetik ostegunera).

Grazia dauka kontuak:

Komuneko tazak oso instrumento xinplea dirudi. Ez da BMW baten motorra. Lau tuerka eta lau torloju ditu. Ur hartze eta kanporatze mekanismo erreza. Lau goma. Ba, jakizu, lagun, oraindik bertan erori ez bazera, komuneko taza, tranpa mortala izan daitekeela zuretzat.

Hain zuzen, hain mekanismo xinplea izatean dago tranparen kako nagusia: bi ordu betetzen dituzunean konpondu ezinean, etsitzeko behar izugarria sentituko dezu bapatean; eztarrian korapilo bat dezula, iturginari, jarioak kentzen profesionala dan bati deitzeko behar ikaragarria... Baina, hain mekanismo xinplea baita! Etsitzen badezu, zure burua tontotzat joko dezu, zure ingurukoen artean tontoena! (seguru zure lagun guztiek erraz lortu dutela).

Gizakiaren biziraupen ahalmenaren neurria, komuneko taza bati jarioa kentzeko saio batean neur daiteke.

Atera gaia lagunen artean, eta harritu egingo zera guztiz: gizonezko (batipat gizonezko) bakoitzaren atzean, esperientzia traumatiko bat dago bere etxeko komuneko tazaren jario batekin.

Oraindik tokatu ez zaizulako sinisgogor zauden horrentzako, esperientzia iniziatiko hori bizitzea tokatzen zaizunerako. Bi orduko muga horretara iristen zeranean, itzul zaitez mezu honetara (bilatzaileaz baliatu), eta erabili zubi hau:

http://www.pasarlascanutas.com/cisterna/cisterna.htm

Zeozer-zeozer, bai lagunduko dizu (baina ez pentsa soluzioa danik)

(merezi tokian gera bedi nere ondra: neuk webgune honen berririk gabe - beste inoren laguntzarik gabe, NERONEK BAKARRIK lortu nuen jarioa kentzea. Eta beste bat naiz harrez gero.)

_____

3 comentários:

  1. Traper: Oso jende gutxik daki oraindik, baina mundu mailako konspirazioa dago kontu honekin. Gomazko junta horiek, esaterako, hain errezak omen direnak jartzeko... Ba, dendetan saltzen dituztenak akatsdunak dira, ez dute balio. Iturginen Mundu Erakundeak ikaratuta ditu mundu osoko ferreteriak, horrela iturginek bakarrik dituzte ondo ixten duten juntak. Bitartean zuk junta zaharra kendu eta berria jarri eta gero ohartzen zara ura galtzen jarraitzen duela...
    Ba, horixe, konspirazio bat... Eh? Zer da zarata hori? Oh, ez!! Aurkitu naute, ezin dut idazten jarra............

    ResponderEliminar
  2. Aizu, nahi duzunean etorri gure komuneko jarioa kentzera!! hori bai,lehenengo aurrekontua bidali!

    ResponderEliminar
  3. Zu, benetan, izugarri aberasten zaituen erronka pertsonala da, komuneko jarioa kentzearena...

    Jozu, konspirazioaren zure teoria ez da zuzena, izan ere, nik BAI lortu nuen jarioa kentzea!

    Nahiz eta, garagardotutako ahots larriz esango bazenit gauza bera, akaso sinisgarriagoa izango litzateke zure teoria ;-)

    ResponderEliminar