2010-03-29

Magali

Aurrekoan Harrison Forden pelikula bat ikusi nuen.

Ekaitz gaizto batek bere hegazkina itsasora botatzen du. Irla galdu batean bukatzen du Harrison Fordek. Berak, eta berarekin hegazkinean zijoan neska ilehori bat, ez naiz oraintxe gogoratzen neskaren izenarekin.

Itxoin, sarea botatzera noa, ea bixigua nun dagoen…

Hementxe:



Anne Heche da neska ilehoria. "Seis días y siete noches" pelikula.

Kontua da, atzo bereziki gogoratu nintzela pelikula honekin, interneteko lagun bat, - nik ba al dakit orain dala zenbat urte ezagututakoa- lehenengo aldiz aurrez-aurre izan nuelako.

Imajinatu bolaratxo bat pasa behar dezula irla galdu batean, derrigortuta, zure hegazkinari ustekabean motorra hautsi zaiolako. Zein nahiko zenuke izatea kopiloto?

Ba, ni behintzat, Magali tokatuko balitzait, txoratzen nengoke. Ez bakarrik zortzi hizkuntza dakizkielako (zortzi emakume desberdinekin nagoen irudipena izango nuke, irla galdu batean hain aproposa), ez bakarrik psikologia ikasitakoa dalako (galdutako irla desertu batean burua jun behar zaizu derrigorrez, ze gustora etzango nintzatekeen hamakan terapia orduan, kokoteroen azpian), ez bakarrik filosofoa ere badalako (filosofiaz hartu behar dira gauzak irla galduetan, eta konpainia hoberik horretarako, filosofian lizentziatu bat baino...)

Ez horregatik bakarrik, baizik eta, guzti horretaz aparte, Magali bezelako neska mundialak, munduan gutxi daudelako.




____

Sem comentários:

Enviar um comentário