2010-03-09

Oskarrak, espektakulu lizun hori

Atzetik hasita, periodikuekin bezela: nik oso gogoko ditut oskarrak.

Ez hain zuzen zeremonia, ez det inoiz ikusi, baina entzun izan det maiz holako saioak oso luzeak izaten direla. Ni ez nau sofak halako baten parean bahitu oraindik.

Baina bai gogoko det bereziki, holakoetan izarrek ze guapo jantzita juten diren ikustea. Izarrak ederrak dira, orokorrean, eta segun ze soinekoren barruan, edo ze trajeren laguntzaz, oso oso eder azaltzen dira.

(bai, alderantziz ere gertatu izan ohi da. Ahaleginak ez baitu arrakasta bermatzen, baina horrek ere badu bere zer erakargarria. Nik esango nuke batzuk propio juten direla arlote, arreta erakartze aldera, eta holakoak antzematea ere, ariketa polita izaten da)

Bai, bai. Oskarren sari banaketa espektakulu ederra da…

BAINA

Bada zerbait, Oskar sarietan, oso oso lizuna egiten zaidana: Ostentazioa.

Oskarrak urrezkoak dira.



Oskar sarietan tertziopeloa da nagusi, luxua iskin guztietara zabaltzen da.

Dirua, dolarrak, urrea... Luze bezain zabal agertzen dira

Aberatsen festa lizuna iruditzen zait oskar sari-banaketa.

Baina onartzen det, nerea oso iritzi partikularra izatea, izan ere, oraindik ez baitet aurkitu munduan, nere iritziarekin bat egiten duenik:

Nere ustetan, munduan batek goserik diraueno, aberastasunak, delitu gisa egon behar luke kode penalean tipifikatuta.

________________

2 comentários:

  1. "Nere ustetan, munduan batek goserik diraueno, aberastasunak, delitu gisa egon behar luke kode penalean tipifikatuta."
    Erabat ados nago, eta aberatsa izatetik oso urruti egon arren, denok gara delitugile, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Ez dakit ba, Zu. Nere burua ez daukat bereziki delitugiletzat. Datuak falta zaizkit, baina esango nuke munduan asko direla sobran asko-asko-asko daukatenak, sobra hoiekin munduko ahaztuek gutxienekoa izateko lain bai. Guk sobran, hainbeste-hainbeste ere ez, ezta?

    Egin litezke azterketa sakonak horren inguruan, baina nik behintzat ez ditut ezagutzen.

    ResponderEliminar