2010-04-03

Bartzelona (II)

Matx, nun zaude?





“Ikusten badet, ezagutu egingo det”. Ze ondo egongo zan topo egin bagenu. Horrela, erabat ustekabean. Orduan bai ederra Bartzelona...

Patinen gainean norbait ikusten nuenean... Han! Matx! Baina oooohh, ez zan bera. Ez zan zorterik izan. Ez zan kasualitatea gertatu.

Ze pena. Ea hurrengo batean.


Barrura kamara


“Begia” beti prest izaten det beti. Kamara eskuan dedala xehetasun bila ibiltzen naiz toki ezezagunetan.

Bartzelonan ordea, gorde egin nuen momentu askotan, ni bezelakoak ejerzitoa baikinen. Zer erretratatzen dezu hemen? Edozer erretratatzen dezula ere, derrigorrez “Invader” bat azalduko da iskinen batean, bere Nikon edo Canonaz.

Inun ez det ikusi Bartzelonan adinako turista saturaziorik. (Neu barne naizela, jakina)

Pentsatzen det toki eder guztiek pagatu beharreko prezioa dala, turistez gainezka egitearena...


Baina hala ere, bazeuden irlatxo zoragarriak.





Ranblen iskinetako batean zegoen kale bakarti hau.

Bartzelonan gehien gustatu zitzaidana horixe izan zan, bere alde zaharra. Kale estu eta bakarti haiek, zahar eta bakarti izanagatik ere, sekulako denda bitxi eta aberatsak zituztenak. Etxe berezi-bereziak; eta Katalunian edonon ematen dan gauza bat: itsusia edo zaharra, xehetasun txiki batez, zertzelada xume batez edertzeko joera zoragarria.

Baina, Bartzelonan nago?

Eta baita hau ere; behin baino gehiagotan sentitu nuen beste gauza bat: askotan ez dago jakiterik gaur egun benetan ze tokitan gauden: multinazionalak txokorik onenez jabetzen dira. Jatetxeak ikusi, dendak ikusi eta, beti pentsamentu bera: toki guztiak dira toki bera.

Eta kontrasteak ere bai, nola ez ba

Hiri aberats guztietan bezela. Superluxuzko hotelaren ondoan...





Erortzean dagoen eraikin errukarria. Txaketa batek sei mila euro balio duen denda baten ondoan, hantxe iskinean, kartoi zahar batean bere mezua zabaltzen saiatzen dan eskale zarpaila.

Portuan, terraza aterpeduna, turistak lasai afaltzeko bista zoragarriekin.

Gaueko hamarrak. Ez dakit zein izango dan arrazoia, baina mantadun beltz koadrila haundi bat dago, nor bere zakuarekin, zain. Ez dakit zeren zain. Begirada bildurtiak, mesfidatiak, apain-apain jantzitako bezeroen begirada deserosoekin tupust egiten, brisara berberaren baitan.




____


(Bartzelonan ikusitakoak kronika aberatsagoa merezi zuen, argazkiz askozaz ere hornituagoa, baina laburpen estu hau atera da...

Berriz jun beharko da ;-)


2 comentários:

  1. Patxi!!!
    Eneeeeeeee
    Hurrenguan larrosa horia ipini eta patinetetan elkartuko gara biok eh?Eta Manhattan bat hartuko dogu ondo merezita!
    Mekatxis...
    Turistena... ni ohituta nago, baina kanpotik zatozten denek esaten duzue. Egia izango da.

    ResponderEliminar
  2. Aiiiiiii
    Berriz ere....
    Graziara juan naiz, Virreina plazara, ia han ikusten zintxudan...

    http://www.youtube.com/watch?v=Ms2PrD90sbg

    baina ez zaitxut aurkitxu.

    Bandido: zuk balixo dozu zuk! Ni Patxitraperon blogian...gaur ez dot lorik eiñgo!!
    Ondo hasi astepostsantua!

    ResponderEliminar