2010-04-15

Emakumeek sexua baino gogokoago duten hura




Atzo, House telesailaren pasarte batek, berealdiko grazia egin zidan:

Lisa Cuddy, ospitaleko zuzendariak, berarentzat oso garrantzitsua izango dan egun baten lehen bi orduak ematen ditu etxean, larri, bere mila egitekoetara ezin iritsita: gaixorik dagoen alaba atenditu, bere burua prestatu, zeregin hau eta beste hura lotu…

Etxetik irtetzera dijoanean, han, bere maitalea azaltzen da.

Egunik eta momenturik txarrena da maitasun jolasetan hasteko, baina gizonak, arte haundiz (nola egiten du? Berriz ikusi beharko da), Lisa ohera eramatea lortzen du.

Iratzargailuaren irudi bat segidan: 08:38

Pausa labur bat…

Iratzargailuaren bigarren irudi bat: 08:40

Hurrengo irudia: biak ohean, sapaiari begira. Hain maitasun saio laburraren ondoren, hasarre emakumea.

Gizonak, irriparre bihurri bat aurpegian duela, zera dio:

- Zer egingo zaio ba, Lisa, zu hamar orduz hainbeste desio izanaren albo-kalteak dira hauek.

Lisa Cuddyk pittin bat gehiago estutzen du bere hasarrearen soka orduan, eta halako zerbait erantzuten dio:

- Bai, bai… Jakina. Baina orain neu naiz lanera zeharo zapuztuta dijoana.


____


Ai ene… Gizonak ze kulpa du baina. Eta horretaz gainera, gauzak ez direla ematen dutena, Lisa Cuddy ez baitijoa dirudien bezain zapuztuta lanera...

Gauza bat baitago, nere uste seguruan, emakumeari sexuak berak baino plazer haundiagoa ematen diona:

Gizona mendean hartzea, honen gainetik geratzea.



(jarraipena, hemen)

_____

2 comentários:

  1. Eskerrak oraindik geratzen diren Sabiren maitalea bezalako "hembraberdaderoak", casamutra egiteko desietan daudenak...

    ResponderEliminar
  2. Jozu, "hembraberdadero" hori, zer ote da, ta a ze bildurra ematen duena! Eman behar didazu definizio zehatz bat ;-)

    ResponderEliminar