2010-04-16

Orokorkeriak



Aurreko mezuaren bukaerako sententzia hori – idatzita ikusta hain pisutsua gertatzen dana - paregabea da emakumeen artean zaudenean, haiek zirikatzeko; nik maiz esaten diet hauei, emakumeei, gu dominatzera etorri direla mundura, eta beti sortzen dira txinpartak. Txinpartak eta parre algarak. Ondo pasatzeko modu segurua izaten da.

Orokorkeria bat baino ez da, baina orokorkeria guztiek duten egiaren zati bat; eta azkenaldi honetan, asko gustatu zaizkidan bi entzun ditut. Emakume baten ahotik entzun ere, biak.

- Norbaitekin ezkontzea, oso gauza delikatua da. Bizi guztia pertsona bakar batekin konpartitzea, nahikoa aukera zoroa da, baina behin hartuz gero, komeni da behintzat zure bikoteak bi ezaugarri izan ditzala: bata, izan dadila hiztuna, izan dezala beti zer kontatua; eta bestea, izan dadila umoretsua, zuri irriparrea erauzten abila.

- Bi kasutan lainotzen zaigu erabat arrazoia: eutsiezinezko hasarreak hartzen gaituenean, bat, eta maiteminak jota gaudenean, bestea.

______


(mezua ilustratzeko argazki baten bila nenbilela, Rafa Espada argazkilari bikainaren bloga ezagutu det. Harena da argazkia)

Sem comentários:

Enviar um comentário