2010-04-30

Unibertsoa konspiratzen ote dabil benetan

Atzo gauean bukatu nuen Fermin Etxegoienen liburua, "Autokarabana" eta justu ondoren, kritiketara jo nuen. Ez nuen aurkitu irakurri nituen kritika ugarien artean, neri liburu honek utzitako hondarrik.

Ez dakit nere eskaneatze azkarrak kale egin duen, baina liburu hau ze EDERRA dan, ez det uste inun irakurri dedan.

Liluratu egin naute batipat, liburu honetan idazleak hain zoragarri deskribatu dituen harremanak. Ezin garbiago izan ditut nere aurrean liburuko pertsonaiak. Zoragarriak ere iruditu zaizkit zenbait pasarte, eta zenbait ARGAZKI, ezin xeheago buruan geratu zaizkidanak.

Flipatuta, halaxe utzi nau liburuak.

Flipatuta utzi nauen bezela, nola konspiratu duen unibertsoak protagonistarekin bat egin dezadan, hari gertatutako gauza batean. Liburuaren irakurketa pasioz beteak eragin zuzena izan balu bezela nere bizitzan, modu harrigarrian…

____

6 comentários:

  1. Ba nik amaitu-gabeko-liburuen-pilan daukat Autokarabana. Astunegia da niretzat, agian bizitzako une jakin batzuetan liburu batzuk astunak edo mingarriegiak edo errealegiak dira eta hala gertatu zait honekin. Hurrengoan beharko du.

    ResponderEliminar
  2. Aupa, Patxi!
    Niri be asko gustau jata! Di-da baten irakortzekua eta gainera euskera aldetik be nahiko kalekua.
    Bizitza bezin relistia, inguruko makiñatxo bat izan leikez protagonistak!
    Ondo segi!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Zu! Neu ere, lehenengo laurdenera iritsitakoan egon nintzen uztekotan, baina bapatean engantxatu ninduen, eta bukaeraraino ziztu bizian. Arrazoi dezu bai, liburu batzuk mingarriegi gerta daitezke, eta hemen bezela, emozioak, harremanak eta pertsonaia bakoitzaren sena hain ondo islatzen badira, zer esanik ez. Liburu honi buruz pila bat hitzegin daiteke, eta horrek asko esaten du bere alde.

    Leire, irakurle konpultsibo hori ;-) Erabiltzen duen euskera da beharbada atzera botatzen ninduena hasieran, baina pertsonaiari dagokiona baita, erderaz pentsatzen duen batena. Zerorrek ere hala somatu dezu?

    Nik behintzat, jende mordo-mordo bat ezagutu det bertan. Gaur egungo isla zehatza da nobela hau. Neri ikaragarri gustatu zait.

    Ea hurrengoa zein tokatzen dan. Kirola, liburuak... aspaldiko bizioak hartzen hasita nago. Ea Noiz arte irauten duen bolara emankor honek.

    ResponderEliminar
  4. Bai, konpultsiboa da irakurketarena, zer egingo diogu, bada? Bakoitzak bere bizioak dauzka, eta ez daukat umerik :-)
    Kalkulatzen dut 8 urtean 700 liburu irakurri ditudala. gehiegi, agian. Don Kixoteri gertatutakoa gertatuko ote zait?
    Hizkerarena ez zitzaidan hain erdaltzalea egin. Nire ustez, ahozkotik oso hurre dago, ez gaude ohituta horrelako hizkera duten liburuak irakurtzen. Salto handia dago euskaraz ahozkotik idatzira. Horrek ere ohiturarik ez duen jende askori atzerakada eragiten dio.
    Hizkera hurbila egin zitzaidan. Beharbada gure eskualdeko hainbat berba eta esamolde sartzen dituelako.
    Uf, Patxi, zelako espitxa! Post bat baino luzeago. besarkada bat!!

    ResponderEliminar
  5. 90 liburu urtean! ia Zortzi hilean... Buffa... A ze inbidia! Neuk bi, asko jota, eta batzuk kosta bukatzea, kostaaaa... Oso exijentea naiz nunbait!

    Muxu bat biziosa ;-)

    ResponderEliminar
  6. Tira, hil batzuetan, betse batzuetan baiño gehixago. Kontuan izan, Patxi, egunero ordu bete trenian emoten dodala (juan-etorrixan), ez dakadala hiru sorgintxo bueltaka inguruan, eta patiñetan ibiltzera ez dodala urtetzen :-)
    Laneko kontua be bada....
    Eta bizizua, handixa!
    Laztan haundi-handixa, wapo!

    ResponderEliminar