2010-05-18

Eguzkia atera du

Pelikula moñoñoen zalea naiz. Sutan ere jartzen naute, aldian behin, baina batek ez baitu bestea kentzen, ni hunkitzea lortzen dute gehienetan.

Aurrekoan ezustean egin nuen topo horrelako ale moñoño batekin, pelikula erromantiko batekin. Haria guztiz biguna izan arren, beste perla batzuk, sekulako perlak antzeman nizkiona, eta benetan gozarazi zidana.

Pride and prejuice




Protagonista nagusia, bere izena guztiz ezezaguna zitzaidan emakume ederra, Keira knightley




Txoratu egin ninduena.

Edonola ere, ez dakit guztiz berea dan nere atentzioan diana egin izanaren meritua, izan ere, Estitxu Fernandezen antza hartu bainion momentu askotan; eta antza ere bazuen hari begira sentitu nuenak, jun dan astean Gaur Eguneko kirol atalari begira, Estitxuri begira sentitu nuenarekin…

Gorriz jantzita batean, bere begien kolore bera zuen kamiseta bolantedun batez hurrengo egunean…

….

Bai, bai… Baina… Hainbeste euri-egunen ondoren, eguzkia atera du eta, zertaz nahi zenuten idaztea? ;-)


_____


2 comentários:

  1. Eguzkia+patinak+kamara berria
    http://www.youtube.com/watch?v=WIdXWNJWc_c

    ResponderEliminar
  2. Matx!!!

    Kristoren grazia egin dit, eta ilusioa ere, galanta!

    jajajajaja!

    Pentsa orduantxe azaldu banintz!!

    ResponderEliminar