2010-05-14

Ez da igoko erreala

Nere lagun Joxeanekin apustuak egiteko ohitura daukat, baita ia danak galtzeko ere. Asko arriskatzeko joera daukat eta. Baina baietz irabazi egin diodan azkena, hau da, ez dala igoko erreala lehenengo mailara:

Euskadi Irratiko Faktorian gaur goizean entzuna: Errealaren entrenatzaileak, Martin Lasartek, kantu bat ipini behar diela jokalariei partiden aurretik, Guardiolak Bartzelonakoei ipini ohi dien gisara...



Zein izango eta... Lau teilatu! Amaia Montero eta Mikel Erentxuren bertsioa!!!

____

2 comentários:

  1. Igoko da, horixe baietz. Eta orain dala hiru urte (eta lau, eta bost...) desagertuta egoan jente mordo hori, Errealeko jokalariak txar-txarrak dirala esaten ebenak (lehenago ez ziran hain txarrak, ezta orain hain onak be), orain jente guztia Errealekoa da.

    "Keler"en iragarki hura bikaina zan, piano musika horregaz lagundutako hori. Errealzaleak baino irabaz-zaleak dira gehienak. Tristea benetan espektakulua... Aupa Real!!!

    ResponderEliminar
  2. Halaxe da bai, Patxilurra!

    Irabazlearen aldamenera arrimatzeko joera daukagu. Ez da harritzekoa. Zeinek ez du irabazlearen pozaz kutsatu nahi? Ez daukagu eta, premia makala...

    Fideltasuna baino, praktikotasuna nagusi ;-)

    Hala ere, gauza muturreraino eraman gabe! Ez al gera Madrilzale edo Bartzelonazaleak bihurtuko!
    Holakorik ez degu ezagutuko... Ala bai??

    ResponderEliminar