2010-05-19

Maiteminaren inguruan

Film honetan nere burua nahikoa ondo ikusi det islatuta. Neu ere halakoxea izan nintzen gaztetan: erabat gaixo, maiteminak zeharo aldrebestuta, eta zeharo inutila ezertan saiatzeko garaian.

Beste faktore batean ere bai: ahizpa guztietan – emakume guztietan – gizonari - neri - xarmangarrienarengana jun behar begiak...

Batere harritzekoa ez dana, izan ere, badira emakume batzuk – gizon batzuk badiren bezela -, izugarrizko edertasunaren jabe direnak. Behin ikusita bakarrik zeharo sorgintzen zaituztenak. Hanka puntetatik ile puntetaraino aztoratzen zaituztenak. Zutaz zeharo jabetzen direnak…

Baina azken finean, maitemintze sakon eta gaixogarri hori, ilusio bat baino ez da.

Hura, “bat, eta bakarra”, da zure ustea; baina zuk bete dezun edukiontzia baino ez da. Izan zitekeen bera, edo izan zitekeen beste bat, beste momentu batean…

Ezta?

Beste kontu bat da, azala alde batera utzita, edo azalarekin batera, barruak sorgintzen zaituenean. Hor bai izan leike “bat, eta bakarra”. Beste inork haren hutsunea ezin betetzeko moduan.

Holakorik tokatu ezkero, eta alkarrekikoa danean, orduan bai ederra.

____


Atzera burua galtzeari buruz, maitemintzeari buruz; droga zoragarri hori berriz ere nere baitan bete-betean sentitzeari buruz… Uste det neri arroza pasa zaidala, baina batek daki. Eduard Punsetek esaten baitu, zahartzearekin bat datorren- degenerazio neuronalaren albo-kalte bat izan daitekeela…

Eta nik, momentuz behintzat, esango nuke, nere neuronak oso osasuntsu ditudala.

;-)

____

Sem comentários:

Enviar um comentário