2010-05-11

Telezaborraren alde

Aurrekoan indarkeriari buruz aritu ziren telebistan, ez dakit ze saiotan. Nik tartetxo bat baino ez nuen harrapatu, baina bat etorri nintzen erabat hizketan ari zan antropologoarekin. Gertakizun larri baten aurrean, bapatean jende-talde haundi batek burua zergaitik galtzen duen aztertzen ari ziren, eta zera esan zuen: gizakia berez dala izaki biolentoa, eta hain zuzen, biolentzia dala danetan gehien erreprimitzen duen instintoa.

Arraioa, egia da. Gizakiak badu nahikoa meritu gorputzak momentuoro eskatzen dionari eusten. Jakina beharrezkoa duela eustea, oihanean biziko baikinateke bestela. Baina bai daukat irudipena, gizakiak bai BEHAR duela noizik eta behin, bere lapiko expresaren presioa txikitzea, lehertuko ez bada.

Telezaborrak gure instinto txar hoiek azaleratzen ditu. Hipnotizatuta geratzen gera hainbat espektakulu biolentori begira. Gaizki esaka ari den jendea. Lehenago ez dakit zeinen askatasuna urratu duen norbaiten askatasun urraketa (dala intimitatea, edo ohorea, edo izen ona, edo…) . Odola mugitzen zaigu. Hasarratu egiten gera, edo segun zein dan momentu horretan jipoitua, poztu. Parre ere egiten degu galanki, hainbaten jokaera esperpentikoak ikusita… Zertarako ukatu, telezaborrari begira oso ondo pasatzen degu.

Bai, diotenez, telezaborra gehien ikusten dan lurraldean bizi gera; ez degu aitortzen telezaborra ikusten degunik, baina kontsumitzaile porrokatuak gera. Zeinek daki, zibilizatuenak geran seinale. Beste inork baino behar haundiagoa degu lapiko expressari presioa kentzen, zergaitik izango da.

Kontua da, gure behar hoiek asetzera, espainiarrak datozela. Gaztelera garbian. Orduak eta orduak ematen ditugu gazteleraren konpasean dantzan. Euskaldunok ez degu (apenas) telezaborrarik ekoizten eta.

Gauzak muturrera eraman gabe: ez naiz ni hona etorriko telezaborra ekoitzi behar degula defenditzera, baina bai aldarrikatzera, euskaldunok, kalitatezko produktuez gain, artea eta sentsibilitatea goratzen dituzten produktuez gain, gure mixeriak eta inperfekzioak erakutsiko dituzten saioak behar ditugula.

Terapia gisa, nola ez ba, eta, batek ez baitu bestea kentzen, zergaitik ez, pixkabat entretenitze aldera.


_________


Hau ere komeni da irakurtzea.


Eta Adurren irudi mundial hau, egongela guztietan jartzea ere komeni da. Bere neurrian dana.



____

4 comentários:

  1. REMIX bat egin dizut, baimenik gabe ;-)

    Aurrekoan sexuari buruz aritu ziren telebistan, ez dakit ze saiotan. Nik tartetxo bat baino ez nuen harrapatu, baina bat etorri nintzen erabat hizketan ari zan antropologoarekin. Gertakizun larri baten aurrean, bapatean jende-talde haundi batek burua zergaitik galtzen duen aztertzen ari ziren, eta zera esan zuen: gizakia berez dala izaki sexuala, eta hain zuzen, sexua dala danetan gehien erreprimitzen duen instintoa.

    Arraioa, egia da. Gizakiak badu nahikoa meritu gorputzak momentuoro eskatzen dionari eusten. Jakina beharrezkoa duela eustea, oihanean biziko baikinateke bestela. Baina bai daukat irudipena, gizakiak bai BEHAR duela noizik eta behin, bere lapiko expresaren presioa txikitzea, lehertuko ez bada.

    Pornoak gure instinto txar hoiek azaleratzen ditu. Hipnotizatuta geratzen gera hainbat espektakulu sexuali begira. Gaizki esaka ari den jendea. Lehenago ez dakit zeinen askatasuna urratu duen norbaiten askatasun urraketa (dala intimitatea, edo ohorea, edo izen ona, edo…) . Odola mugitzen zaigu. Asaldatu egiten gera, edo segun zein dan momentu horretan joa, poztu. Parre ere egiten degu galanki, hainbaten jokaera esperpentikoak ikusita… Zertarako ukatu, pornoari begira oso ondo pasatzen degu.

    Bai, diotenez, pornoa gehien ikusten dan lurraldean bizi gera; ez degu aitortzen pornoa ikusten degunik, baina kontsumitzaile porrokatuak gera. Zeinek daki, zibilizatuenak geran seinale. Beste inork baino behar haundiagoa degu lapiko expressari presioa kentzen, zergaitik izango da.

    Kontua da, gure behar hoiek asetzera, espainiarrak datozela. Gaztelera garbian. Orduak eta orduak ematen ditugu gazteleraren konpasean dantzan. Euskaldunok ez degu (apenas) pornorik ekoizten eta.

    Gauzak muturrera eraman gabe: ez naiz ni hona etorriko pornoa ekoitzi behar degula defenditzera, baina bai aldarrikatzera, euskaldunok, kalitatezko produktuez gain, artea eta sentsibilitatea goratzen dituzten produktuez gain, gure mixeriak eta inperfekzioak erakutsiko dituzten saioak behar ditugula.

    Terapia gisa, nola ez ba, eta, batek ez baitu bestea kentzen, zergaitik ez, pixkabat entretenitze aldera.

    ResponderEliminar
  2. mila esker Patxi!
    Gisa horretako zinta gehiago Berriako hemeroteka dituzu, hemen aperitibo bat...
    http://www.berria.info/zintak/adur/2010-05-02/

    ResponderEliminar
  3. Jozulin, deabru, nere ustez ez dago konparaziorik. Izan ere, pornoa intimitatean disfrutatzen da, eta telezaborra kontenplatzea, askoz familiarragoa, lagunartekoagoa da. Hasarra gaitezke, edo kritika dezakegu, edo poztu gaitezke danok, familiarteko bazkari batean, telezaborrari begira, baina ez det imajinatzen, nere etxean behintzat, gabon afarian porno erretransmisio bat...

    Hala ere, instinto hori bai erreprimitzen degula sarri bai, hori ere egia da ;-)

    ResponderEliminar
  4. Adur, hau ohorea!

    Berriako zinten atala, nere begiek goizero lehenengo bilatzen dutena, benetako harribitxiak aurkitzen dira, eta bai genero zaila zuena!

    Bai, ostrukarena egitea ere zilegi da ;-)

    ResponderEliminar