2010-05-24

Zientziaren aurrerapenak zer duen ona

Aste honetako albiste izarra izan da: lehen zelula artifiziala sortu dute.

Espero zitekeen bezela, mundu osoan zehar zabaldu da, luze bezain zabal, kezka pisutsu bat. Atzera ere, aspaldiko galdera hura:

“Gai izango ote da gizakia berak sortutako teknologia mendean hartzeko? Ala bera baino gehiago izango da?”

Enigma potoloa. Ez diezagula kezka horrek estali ordea, aste honetakoa bezelako aurrerapausuek dakarkiguten esperantza.

Nere ingurura begiratuta oraintxe bertan: pozez zoratzen ikusten ditut azken urteotako zientzia-aurrerapenei esker nere aldamenean ditudan batzuk, bestela seguruasko egongo ez liratekeenak:

Aitari bihotza arreglatu zioten duela bost urte, eta hor dabil aurrera-atzera.

Hain urrutira jun gabe, gogoratzen nere lagun Bere, gibela aldatu zioten hura?





____

Sem comentários:

Enviar um comentário