2010-06-10

Patxada ederrean




Gure arbasoek bazuten guk ez daukagun zerbait:

P a t x a d a.

Ez zeukaten erlojurik.

Haien tertuliak imajinatzen ditut. Han ez zan eskumuturra altxatu eta, erlojuari begiratuta, “baniak, berandu nebilek!” esaten zuenik.

Nahikoa mugatuta ere egongo ziren entretenimentuen aldetik, eta, irudipena daukat, halabeharrez, orain baino gehiago egingo zutela amets, eta irudimena ere astinduko zutela gogotik…

Eta orain baino nahasiago ibiliko zirela; orain ez bezela, zaharrak eta gazteak alkarrekin.

Atzo gozatu ederra hartu nuen: hamarkada batzuk atzera egin genuela iruditu baitzitzaidan momentu batez.

Bost lagun alkartu ginen. Batek 70 urte inguru bai. Bestea, nere adineko burusoiltxoa. Haren aldamenean, Jeremias, ikatza baino beltzagoko Ginear gaztea, gurera etorri berria. Eta kuku bat eginez, azkena, herriko gazte bat, momentuak eskatzen zuen bezela, bertsolaria.

Bostok ingelesez. (Shakespearek burua altxatu balu… )

Belarretan jardun berritan bezela aritu ginen. Gerizondo baten itzalean egon gabe, gerizondo baten itzalean, kontu-kontari. Mutiko beltzari gauzarik xelebreenak erakusten, hala nola, Athletiken himno zaharra… “Athleti-athleti Clú, de linda tradición…” edo poetry izanik ere, poetry ez dan gure bertsolaritza.

Holako fundamentuarekin, ingelesez ere saiatu ginela!

“we are here five people,
and we aren’t fool at all,
we are talking all the time,
and not playing football…
….

Eseri neska, eseri motel, gurekin lasai. Jarraitu bertsoa.


___________

2 comentários:

  1. Bertsoa ez dut jarraituko, horretarako ni baino trebeagoak aurkituko dituzu, baina iruditzen zait garai bateko bizimodua idealizatuta daukagula. Egia da agian guk baino patxada hobea izango zutela, baina ez dugu ahaztu behar jendea gripearekin hil egiten zela, gorniarekin ere bai, erditzean zer esanik ez... garai bateko patxadak inbidia ematen digu, baina uste dut inbidia emateko gauza bakarrenetakoa dela.

    ResponderEliminar
  2. Zalantzarik gabe, Zu. Garai bateko bizimodua idealizatuta dagukagu, arrazoi dezu, baina patxada faltarena, bada, nere ustetan behintzat, gure mendeko tragedietako bat (patxadarik gabeko bizitzak merezi al du ba "bizitza" deitzea?)

    Eta banua orain, 00:20, biharko iratzargailua ipintzera 07:20, 09:30 etarako Donostian egon behar det eta ;-)

    ResponderEliminar