2010-06-19

Toros y fútbol

Toros y fútbol.

Bi hitz hoien konbinazioak erreakzio alergikoa eragiten dit. Nik ez dakit zergaitik. Halako bihotzerre bat… Batere osasungarria ez dana.

Baina, aizue, harrituta nagoela. Egunotan guztiz erreakzio desberdina eragiten didatela bi hitz hauek. Bihotza erre baino, poza ekartzen didana. Oraintxe bertan, “toros y fútbol” hitzak esan… Ea berriz… “Toros y fútbol”, “toros y fútbol”…Eta, ikusten? Poza aise-aise datorkit, burmuinaren muineraino, zainetan gora!

Bi albiste hauengatik izango ote da??


Cristian haundia




Bideoa ikusi nuenean, ia lehertu nintzen parrez. Parrez bakarrik ez, Cristian Hernandez haundiarenganako harrotasunez!

“Hay que ser consciente con uno mismo” dio zezenlari ohiak.

Bai hoixe!

Gizona parregarri geratu da hankak airean altxatuz burladeroan gora, baina jakituria haundiz ebatzi du: “hobe zutik eta zezenaren bildurrez, eta ez hilarri baten oinean, bildurrik gabe, baina etzanda.”


Iker eta Sara


Iker Casillas atea zaintzen, Sara Carbonero kazetari eta andregaia atzean duela… Zeinek dio maitasuna eta lana uztarrezinak direla?





Distraitu egiten duela? Bai zera! Burugabekeria! Dio aho batez Espainiak, The Times egunkariaren teoriak boteaz hankaz gora...

Eta bai, jakina, nola ez ba, kasualitatea hutsa izango da... Baina kontua da, Espainiak, Suitzaren kontra, galdu egin duela…

(Ha ha ha ha…)

Ikerrin, Ikerrin, ate onduan nago ni….
Ay Carbón, Ay Carbón, zuri begira naiz egon…


_________

2 comentários:

  1. Ba bai. Cristianek erakutsi digu munduaren alde honetan buruan sartzen ez zaigun zerbait: hobe dela belauneko bizi zutik hil baino. Nola zen abesti hori... Guan txu zri! karanba! Solosebibe unabez!

    http://www.youtube.com/watch?v=LxrUkFQHYpg

    ResponderEliminar
  2. Jose Tomasek entzuten bagaitu... ;-)

    Bi ordu daramatzat abestia nere buruaren bi paretetatik atera ezinik. Akabatuko zaitut!

    :-))

    ResponderEliminar