2010-06-12

Zer egin nahi dedan hil baino lehen

Gaur globo haundi bat puztu dute Zumarragan.





Ikuskizun zoragarria izan da. Lehenago ere ikusita neuzkan globoak beste toki batzuetan, baina nere etxe ondoan, inoiz ez, eta erabat desberdina da. Askozaz ere bereziagoa, ederragoa da egunero ikusten dezun paisaiaren baitan.

Iñigo Fernandez Ostolazak idatzi zuen hartaz akordatu naiz. "Zer egin nahiko zenuke hil baino lehen?"

Pereza haundia ematen dit, egia esateko, nere heriotzarekin pentsatzen hasteak, baina horrelako lanik hartu gabe, bai esan dezaket ozen: hil baino lehen globoz ibili nahi nuke.

Horretantxe ari nintzela, momentu hori imajinatzen, hunkituta, poesiaz blai... Nere barne-mintzo maltzurrak, barne-ahots zirikatzaileak, ezin izan du ahoa itxita izan:

"Globoa erorita hiltzen ez zeran bitartean..."

Ezin ukatuko degu, alubita horrek bere umore puntua dauka.

_____

3 comentários:

  1. Eta bideorreportejea grabatu Trapero telebistarako, ok?

    ResponderEliminar
  2. Inpresioa daukat, Patxi, zuk globorik gabe ere ondo dakizula hegan egiten eta gauzak ikuspuntu berrietatik ikusten ;-)

    Beste zer edo zer izango da benetan, hil baino lehen egin nahiko duzuna...

    ResponderEliminar
  3. Ok Jozu!

    Gehiegi batzuetan, Iñigo. Esango nuke komeni baino denbora gehiegi pasatzen dedala estratosferan.

    Zer egin nahiko nukeen hil baino lehen... Ba... Beste mezu bat merezi luke, baina ez noa ezer agintzera, agindutako laurdenak bakarrik betetzen ditut eta ;-)

    ResponderEliminar