2010-07-11

Argazki bat behintzat atera diot

Munduan izan diren artistak, beren artea edozein dala ere, edozein huskeria erabiltzen ariko ziren gogoan… Bapatean zerbaitek liluratu zituen arte.

Gero lanean jarriko ziren, eta burutuko zituzten ikusitako hark sentiarazitako obra eder hoiek.

Nik gogokoen dedana, auskalo zergaitik, Dalik egindako hauxe:





Leihoan jarrita dagoen neska honi begira imajinazen det Dali, bere baitatik kanpora, gero koadroan marraztu beharreko xehetasun guztiak jasotzen.

Neuk, nere burua artistatzat ez daukan honek, lilura momentu bat izan det gaur arratsaldean, Zarautzen.

Aurrean neukan arren, ez naiz bere presentziaz ohartu bapatean ikusi dedan arte. Bere ile luze zoragarria bankuan pausatuta; esku batez, leun-leun, motots zati bat hartu, eta honekin jolasten…

Argazki bat behintzat atera diot.

Hauxe…

3 comentários:

  1. Zenbat gustatzen zaidan koadro hori niri ere. Etxean jarrita daukat, pentsa! Eta egia esan, ez da ezer berezia, baina zoragarria da!

    ResponderEliminar
  2. Jakinmina piztu zait, zein ote dan neska hori, bila ibili naiz: Ana María da, bere arreba. Nekerik gabe, orduak ematen omen zituen Dalik pintatzen, eta arreba gustora. Beti leihoren baten ondoan pintatzen omen zuen, eta hura ere ez omen zan nekatzen, leihotik begira xehetasun guztiak jasotzen.

    Pentsatzen jarri naiz, zergaitik gustatzen zaidan koadro hau, eta baliteke honegatik izatea: erreza zaidalako bere tokian jartzea. Ni ere oso leiho zalea naiz. Betidanik gustatu izan zait, asko-asko gainera, leihotik begira egotea.

    Mezuan aipatzen dedan antzeko estasi poetikoetan ze aurpegi jartzen dedan, hori nik dakidan batek ezagutu du, ezta muxkilla? ;-)

    ResponderEliminar