2010-07-10

Eguneko argazkia

Despistaturen batek oraindik deskubritu gabe izango du beharbada, baina gehien-gehienok bai ezagutzen dezue lepoluzearen gainean dagoen botoitxoa: "eguneko argazkia"

Bertan, bereziki gustatzen zaizkidan argazkiak ipintzen ditut. Lan erreza dirudien arren, ez dakizue ze esijentea naizen gogoko ditudan argazkiak aukeratzeko garaian, gehienetan zenbat luzatzen naizen.

Gure aukerek ere definitu egiten gaituzte. Nere aukeraketak definitu egiten nau, eta argazki hauei begira ere, halamoduzko irudipen bat osa dezakezue neri buruz. Zer dan neretzako eder, zer pizgarri, zerk hunkitzen nauen.

Gaur altxor haundi honekin topo egin det. Will Pearson argazkilariaren "The rain project". Ezin gauza xumeagoa, eta aldi berean, neretzako behintzat, ezin ederragoa.





Eta askoz haundiago eta harrigarriago, hau ere eder-ederra, 360 ikuspegiak.





Honexek bete nau gaur. Basamortu batera salto egin, Full Screen sakatu, eta hantxe ni, bakar-bakarrik, pake-pakean...


____

2 comentários:

  1. aitortzen dut, despistatua naiz, baina hemendik aurrera lepaluzearen gaineko botoian klik egingo dut noizean behin; batez ere, pake-pakean egoteko premia dudanean.

    ResponderEliminar
  2. Despistatuona da mundua, Zu! Beti adi-adi egoten direnak gutxietsi gabe... ;-)

    ResponderEliminar