2010-07-29

Harrapatzen bazaitu...

Zezenketak debekatu behar diren? Nola baimendu diren inoiz, hori litzateke egin beharreko galdera. Zergaitik gizakion inor sufriarazteko grina hori. Nola izan leiken plazer hartzea inoren sufrimentuarekin…

Aurrekoan Azpeitian izan nintzen, errekortariak ikusten. Hor bai, gizakia eta animalia, biak berdin, edo, izatekotan, gizakia animaliaren azpian, nekez irtengo da ta zezena zezenplazatik gizakia baino okerrago.

Ia urtero harrapatzen dute errekortariren bat. Azpeitian ere harrapatu zuen iaz txapeldun izan zana. Hura ohorearen bila eta, zezenak ez du ohorerik irabaziko horregatik.

Ni liluratuta geratzen naiz beti neretzako izugarri ederra dan espektakulu honekin, eta etxera itzulitakoan, doble gozatzen det nere argazki makinak ateratakoak ikusiz.

Zeuek ere halakoekin gozatzekotan, zezenaren gainean egin klik.




(argazkiak banan bana ikusi nahi izanez gero, lehenengoaren gainean klik egin, eta ondoren teklatuaren geziekin aurrera eta atzera ibili)

____

2 comentários:

  1. Lehengoan plazan zezenei begira baino gehiago gozatu dut zure argazkiei begira. Harrigarria da errekortariek duten trebezia, baina harrapatzen bazaitu... iaz ere batek zure herrian bukatu zuen aurten bezala, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Aiba! Ea zeu azaltzen zeran, argazkiren batean! ;-)

    Iaz Azpeitira, okerreko egunean jun ginan, deskuidatuta. Aurtengoak, David Ramirezek, 12 zentimetroko erregaloa eraman du.

    Ze polita, berak errekortatzen segitu nahi, eta beste errekortariek plazatik atera zutenean!

    Esaten du gizon honek, adarkadak gutxienekoa direla, okerrena lana ondo ez egitea dala. Hiru egunez egoten omen da lorik egin gabe halakoetan!

    Funtzionarioak bezela ;-)

    ____

    ResponderEliminar