2010-07-29

Keixetako egiyan, ispiritu bat dantzan

Aurrera darrai nere udako bizimodu txirrindulari-nekazal-turistak… Edo aurrera zerraien behintzat, atzo arte.

Polpol iturriraino jutea sartu zitzaidan buruan.

San Antoniotan,
Polpolera bidean
laino artean, bi amoradu
maldan gora...


Beti bezela, GPSrik gabe, Polpol iturria nun zegoen arrastorik gabe, duela 30 urteko informazio eskasa (oso eskasa) baino ez neukan.

Gorlan, bikote bat. Senar-emazteak. Informazio turistikoa emateko prest.

- Ez ez, hortik bidia bukau eitxen da, baserri baten. Polpol iturrira joateko, bide hortatik gora hartubiozu.

Ze paisaia ote dago bidia bukatzen dan baserri hortan? Nola geratuko nintzan ba ezagutu gabe….





Eta ondoren bai. Jakin-mina aseta, Polpol aldera goazen.

Harritzekoa neregan: galdu egin nintzen. Baina artistek eta zientzilariek diote, akatsei esker sortzen direla artelanik-asmakizunik bikainenak, eta holaxe iritsi nintzen bada…

… Hona:





Keixetako egiya

Trikuharria.

Ez dakit zuetako askori berdina pasako zaizuen, baina neri behintzat oiloipurdia jartzen zait dolmen baten parean jartzen naizen bakoitzean. Harri haiek guztiak hor diraute, milaka urteren ondoren, eta ni nagoen tokian, orduan ere baziren ni bezelako bi hankako euskaldunak…

Nolakoak ote ziren?

Etxera bueltatzea erabaki nuen, bidean gehiago galdu eta gehiegi nekatu baino lehen, baina burutazio hau gogoan nerabilela:

- Eta, nundik kristo ekarriko zuten harrizar hau? Nola moldatuko ziren? Hau ez baita metxero-harri bat. Gutxienez… Berrogei lagun beharko zituzten, baina hala ere, ze teknika erabiliko zuten? garai hartan gurpilik ez baitzuten ezagutzen….

Eta nere burutazioaren bigarren zatia etorri zan, lehenengoa baino arlote eta zirikatzaileagoa:

- Eta… Ze nolako kabroia izango zan dolmenaren azpian lurperatu zutena? Ze nolako kabroia izan behar zuen! Berpiztuko ote zan bildurrez tamainako harrizarra gainean jartzeko!

Parrezka nindoan, nere burutazioarekin…

Desgrazia gertatu zanean:

Tutankamonen maldizioa nola, harrizar horren azpian bizi dan ispiritu txerren horri ez zion graziarik egin nunbait nere ateraldiak, eta, manifestatu egin zan, parre egilearen aurka.

Pista zabal bat. Harririk gabea. Laua. Inolako zailtasunik gabea… Lur harrotu zati bat baino ez bapatean: irrist egin dit aurreko gurpilak, eta erori naiz aurrerantz. Mailatu det belauna, beste belauna, besoa, eskua, eta garraintzitsuena, saihets bat… Edo bi.

Bi minutuz lurrean, sorginkeriazko paraje mitologiko hartan, arnasa neregana ekarri nahiean.

Ez det ezer puskatu. Espidifena botika zoragarria da. Eta Aspitopic kremak ere bere lan ederra egiten du. Onik nago.

Eta bueltatuko naiz, Keixetako Egiyara, nola ez ba….

Dolmenaren gainean, ispiritu kabroi horren gainean, nere 92 kiloak ipintzera! Nere arbasoek ez baitzuten beren lana beharbezela bukatu. Pittin bat astunagoa behar zuen harri horrek, alajaina!

___________

2 comentários:

  1. Patxi!!!!
    Min hartu dozu?
    Kontuz ibili eh?
    Eta txango/antitxango ajentzia bat ipintzen badozu? Esplikazio, burutazio, asmazio eta guzti?Nola juan Polpolera eta bidean galdu... (hori titulua)
    Ni juango nintzateke!

    ResponderEliminar
  2. Matx, zenbat parre egin dedan, txango/antitxango ajentziarekin... :-)))

    Ondo nago bai. Ohean buelta hartzeko komeriak, baina tira, gaur bizikleta hartzeko puntuan egon naiz berriz...

    Urteroko erorketa, neska, abonatuta nago, baina gauza hobera dijoa, aurten ez baitet ezer puskatu!

    Eta Suizatik itzulitakoan, patinak!!!!

    (nere buruari debekatu dizkiot oporretatik itzuli arte, badaezpadaere ;-)

    Zuk ez utzi e? :-)

    ____

    ResponderEliminar