2010-07-08

La roja

Ez, ez naiz horretaz ari, Urretxun aurrekoan zintzilik ikusi nuen beste pankarta “gorri” honetaz baizik.



Gazte komunistak? Halakorik geratzen al da ba? Pentsatu nuen ikusi nuenean…

Eta etxera bildu orduko, Wikipediari galdetu nionean - gazte komunistei zor diedan errespetu guztiarekin – honek eman zidan erantzunarekin nahikoa parre egin nuen.

“2006an IV kongresua egin zen EPKrekiko lotura aztertzeko. Horren ondorioz zati bat bereizi zen, baina beste bat EPKrekin jarraitzea erabaki zuen. Hori dela eta EPKrekin jarraitu zutenak ez zuten IV. kongresu hori onartu. Banandutako taldeak Gazte Komunisten Batasuna (GKB/Unión de Juventudes Comunistas-Euskal Herria) sortu zuen. Banaketa horren ondorioz eztabaida gogorrak sortu ziren, talde bakoitzak ez duelako bestea onartzen.”

Monty Python haundiak gogoan.



____

2 comentários:

  1. lehendabizi.... zure iritzia wikipediak dioen zerbaitetan oinarritzen baduzu hobe duzu bestelako informazio iturri bat bilatzea. Zu blogerra izanda hori da ikasi beharko zenukeen lehen gauza.

    ResponderEliminar
  2. Blogerra izan, edo ez izan, wikipedian eta wikipediatik kanpora, beti euki behar da begia erne, eta horrexegatik neri egin dit aparteko grazia wikipediazale honek aukeratutako hitzak, Gazte komunistak taldea deskribatzeko garaian. Bereziki "banaketa horren ondorioz eztabaida gogorrak sortu ziren" horrek. Oso deskribapen plastikoa, Monty Phitonekin gogoratzera eraman ninduena.

    GK eta GKBko kideei mezu honek grazia izpirik ez egitea, normala. Erantzun-protesta bat adostu beharko lukete :-))

    Bide batez, komunismoa gure herriko kaleetan preset egotea, pankarta xume batean bada ere, neri, poz haundia ematen dit.

    ResponderEliminar