Bart gauean, danbateko haundi batek esnatu nau bapatean.
Bero zegoenez etxea, leiho guztiak zabalik utzita nituen, etxea zeozer behintzat frexka zedin. Haizea ustekabean etorri da, eta etxeko ateak danba! Danba! Banan bana itxi ditu.
Politena izan da, kaleko etxe guztietako leiho guztiak ere zabalik zeudela, nerean bezela, eta haizea denetatik pasa dala, danba! Danba! Ate guztiak bata bestearen atzetik itxiz.
Gero mundu guztia esna imajinatu det. Danak ohean etzanda, begiak zabalik, nor bere pentsakizunekin.
______



2 erantzun: