2010-08-22

Handikan honuntza

Rhin ibaiak zeharkatzen du Basel.

Udan, abuztuko egun batean, festa jakin bat egiten dute: jendeak, ibaiak daraman abiadaz lagunduta, tarte luze bat egiten du igerian, flotagailuen laguntzaz. Bukaeran, ibaitik irten ondoren, jan-edana izaten dute, musika, festa berezia izaten da.

Argazkiko hauek, holaxe murgildu ziren Rhin ibaian, dauden bezela jantzita. Korrenteak eraman zituen zubi batetik bestera, eta oinez, hankautsik egin zuten goranzko bidea.



Entzunda neukan Suitzan izugarri txukunak zirela. Halaxe da. Ez da ohitura han ezer lurrera botatzea. Garbiak ez ezik, oso ordenatuak, eta oso detalistak dira.

Etxera itzultzen zera, leihotik begiratzen dezu; zuk ere ibai bat daukazu begien parean. Duela gutxi zabaldu eta txukundu zuten erribera bat...

Plastiko eta zakar desberdinez osatutako eguneroko paisaiak, errekak hurrengo uholdea gertatu bitartean erakusten digun orotariko zabor-ikuspegiak bezela, oraindik txukunago bihurtzen ditu Suitzarrak, gu zikinago eta zabarrago bihurtzen gaituen bitartean.

____

Sem comentários:

Enviar um comentário