2010-08-27

Ixil ixilik dago

Suitzarrak ondo jatorrak dira.

Begietara begiratzen zenien, irripartsu, eta irriparrea bueltatzen zizuten. Nahiz eta ez zitzaizkizun berehala hizketan hasten. Jatorrak bai, baina motz xamarrak ere bai. Batek ez du bestea kentzen.

Euskaldunotaz badakizue zer esaten duten, itxiak gerala, baina nobleak. (Bai, gu ere motz xamarrak). Tarteka sentitu nuen Aginagan edo, Mantxinbentan nengoela, Suitzarrei begira.

Gure modukoak zentzu batean bai, baina ez beste batean inundik inora: oso isilak dira.

Isilegiak?

Sentsazio horrekin ibili nintzen denbora guztian, eta nere sentsazioa zuzena zala pentsarazi zidan albiste honekin topo egin nuen jun dan astean, etxera bueltatutakoan:

"Alemaniarrek legea aldatuko dute, umeek sortutako zarata kutsadura akustiko gisa uler ez dadin" (!)

Alemaniarrei, eta Suitzarrei ere beste hainbeste, esango nuke, zarataren kontrako ahaleginean, eskua jun zaie.

....


Begira zer aurkitu nuen etxe bateko fatxadan.








Juliennek bost hilabete ditu orain. Umea dan bitartean behintzat, zarata pixkat ateratzen utziko al diote…


_____

Sem comentários:

Enviar um comentário