2010-08-22

Oporretako oparia



Robert Doisneau argazkilariaren artelan hau, munduko argazki salduena izan omen zan garai batean.

Ez da beharbada beste munduko ezer, baina badu zerbait, ezta?

Argazkia atera eta handik urte askora, bikote baten pikardiak (argazkiko gazte haiek beraiek zirela esan zuten, dirua irabazteko asmoz), egia azaleratu zuen: argazkia ez zan ustekabean ateratakoa izan, aurrez preparatutakoa baizik, beste bikote batekin.

Nik aukeran nahiago nuen txokolatea banatzea zuen artean, Suitzako oporretatik bueltan, baina logistika lan haundia eskatzen zuen nere asmo horrek, eta horren ordez, hementxe daukazue, Doisneauren argazki haren antza pixkat duen beste hau. Hau bai, ustekabean ateratakoa.





Ez da beste munduko ezer, baina badu zerbait, ezta?

____

Sem comentários:

Enviar um comentário