2010-08-01

Switzerland

Suitza hitza entzundakoan burura etortzen zaizkidan lehenengo hiru gauzak...











bi aste barru, seguro gehiago izango ditudala, kontatuko dizuet zein diren. Lehenago ere bai beharbada, Suitzak wifi puntu bat baitauka 2000 laguneko! Ez da batazbesteko kaxkarra...


EGUNERAKETA, SUITZAKO EGONALDIA ETA ASTEBETE IRAUN DUEN KOTXEAREN AIRE EGOKITUAK ERAGINDAKO KATARRO SUNTZITZAILEAREN ONDOREN


Wifi seinalez bete-beteta dago Suitza, baina nerea bezela, klaberik gabe erabiltzeko modukorik ez. Eta eskean hasteko nere-nerea dan pereza haundi hori...

Hau pakea, blog honek somatu duena, tarte honetan.


Suitzan izan naiz, bai...


Baina ez det mendirik ikusi. Suitza laua ezagutu det. Basel, Zurich, eta askoz gehiago ez. Begiak gainezka egiteko lain hala ere.

Eta bertan egon ondoren, oraintxe, begiak itxita, Suitza hitza entzundakoan burura etortzen zaizkidan lehenengo hiru gauzak...





Pakea. Oso herri paketsua da Suitza. Hamar egunetan, ez nuen entzun hamar bozina baino gehiago. Kotxeak mantso-mantso ibiltzen dira hirian, eta jendeak oso baju hitzegiten du...





Txin-txin hotsa. Tira, hotsa-hotsa... Hotsik ez, baina izugarria da kotxe deportibo-deskapotableen kopurua. Bertako hiritarren maila ekonomikoaren adibide. Edo deportiboak Suitzan oso merke saltzen dituzten seinale...





Eta bizikleltak. Bizikleten erreinua da Suitza. Haur, gazte eta ez hain gazte, mundu guztia dabil bizikletaz. Tranbiak ere ugari, eta laurak alkartzen direnean toki berean, momentu berean, tranbiak, kotxeak, bizikletak eta oinezkoak... Azken hauek nagusi.


______


Hau dana, motx-motx laburtuta, noski. Suitzan gauza gehiago ere ikusi ditut, zeozer-zeozer kontatuko dizuet.

Eta, atzerrira jutea eta ezer ikasi gabe etortzea oso kontu itsusia dalako ni bezelako tipo kosmopolita batentzat, zeozer-zeozer ikasita ere etorri naiz Suitzatik.




Pareta ikutu gabe... Eta paretan hortzak utzi gabe (momentuz).

____

5 comentários:

  1. Suitzara zoaz(te)! Ze ondo!! Egunen batean nik ere joan nahi dut txokolatearen eta Heidiren lurraldera.
    Ondo pasa eta argazki asko atera, gero guk ikusi ahal izateko!!

    ResponderEliminar
  2. Azkenean bazoaz, e? Ekarri txokolate nahikoa urtean zehar bizitza gozotzeko!

    ResponderEliminar
  3. Ze txokolate dendak, Zu! Argazkiak ateratzeko modukoak. Ba omen dira txokolatearekin sekulako bizioa duten pertsonak, ba a zer nolako paradisua, haientzat!

    Argazki batzuk atera ditut bai, baina tira, etxafueroak botatzeko modurik asko ere ez ;-)

    Jozulin, behin esan zenuen irratian, zuri oporrak ez hainbeste, baina helmugara bitarteko bidea, horrek ematen zizula plazerra...

    Hori da, zuk ez dituzulako sekula 1300 kilometro egun bakar batean egin! Ze martirioa! (ez naiz betere-batere gidatu zalea)

    Eskerrak galdu egin ginen pixkat, bai juterakoan, bai etortzerakoan, ze monotonia izugarria bestela...

    _____

    ResponderEliminar
  4. Ezagutzen dituzu hauek? ;-D

    http://www.unicyclebastards.com/

    ResponderEliminar
  5. Jozu, nun aurkitu dezu holako harribitxia?? Mordoa gustatu zait!

    Laister naiz ni ere poloan jokatzen (eta ipurdia erakusten ;-)

    ResponderEliminar