2010-09-24

Faraoiaren sindromea

Bihar Bilbora naramate, oraindik ez dakit oso ondo nora eta zertara. Atzo, proposamena egin zidatenean, baiezkoa eman nuen, automatikoki, piloto automatikoarekin; siestatik irten berritan ez bainaiz nere burua nabigatzeko gauza.

Ea nun lur hartzen dedan.

Bilbo hitza aipatu orduko, ordea, orain, bai nabigatu det toki jakin batera: aspaldi Iñigo Fernandez Ostolazari entzun nion sindrome baten hondarretara.

Jaso egin bainuen bere garaian, euskadi irratiko Mezularian, oraintxe akordatu naiz hor neukala, eta orain topatu det erakusteko aukera:

Bihar Iberdrola dorrea ikusiko baitet. Erdi bukatzear, edo bukatuta (?).


______


Lehenengoz berarekin topo egin nuenean, ikara sentitu nuen. Amorragarria iruditu zitzaidan. Zatarra, eta oso lekuz kanpokoa.

Bigarren aldi batean, ez zitzaidan hain ikaragarria iruditu…

Eta ea ba, bihar ze irudipen geratzen zaidan “erraldoi” hori ikusten dedanean. Deskuidatu ezkero, gustatu igual...

Honekin zer gertatuko dan, ezin esan. Baina bai da egia, badirela obra batzuk, eraikin batzuk, zeharo, baina zeharo aldrebesak direnak. Tokian tokiko eta garaian garaiko Alkate jaunaren hilezkortasun puxka baten peskiza hutsa jatorri dutenak.

"Faraoiaren sindromea". Iñigok halaxe izendatu, eta Javier Puldainek hain ondo deskribatu zuen erara.


Mapa bat egin beharko litzateke, Euskal-herriko Faraioaren sindromearen ondorioz sortutako txandrioekin…

Iberdrola dorrea ote da hoietako bat? Ez dakit ba. Besterik ba ote da Bilbon bertan? Hori ere ezin esan…

Baina ez ukatu neri, Azkuna jaunari, ez zaiola fenomeno geratzen trajea.



____

2 comentários:

  1. Patxi, aspaldiko!! Hamen habil, orduan... Faraoiaren inguruan ezer politik esaten ez nikek asmatuko eta pakean uztea hobe...

    Agian ezagutuko dek baina Bilbora etorrita merezi duen beste gauza bat funikularrean sartu eta Artxandara igotzea dek. Ondo ondoan, hiretzako aproposa, patinetan ibiltzeko pista estalia zegok, iaz berri-berri jarri ziaten. Han goitik itsasoa ere ikusi egiten duk, eta esango nikek Bilbo ere ederrago eta dena ikusten dela
    Ondo ibili!!
    Jaio

    ResponderEliminar
  2. Jaio!

    Jomugan zeukinat patinetan ondo-ondo ikastea (pittin bat bakarrik falta zaidan ;-) Orduantxe jungo naun. Gaur jantzi dizkinat aspaldiko partez, ta jubilatu-slaloma egiten ibili naun bidegorrian. Ez zaidan inor hasarratu, pentsa ze gizabidetsu ibiltzen naizen.

    Uste dinat hala ere, hemendik aurrera sarriago jungo naizela Bilbo aldera, asike... Baietz gurutzatu bion bideak. (ta ez dadila tupust egitearen ondorioz izan! ;-)

    ResponderEliminar