2010-09-07

Madarixa bidean, Olaso

Madarixa (Madariaga, Azkoitia) nuen helburu, baina Katuin auzoan (bai toponimia zoragarria, Azkoitiarrena) Olaso irakurri, ta haraxe abiatu nintzen.

Aldapa haundirik ez dago. Bihurgune asko, bakoitza hurrengora gonbidatzen, eta
Hiru kilometroren ondoren… Postrea:

Alajaina, taberna bat behintzat espero nuen, baina iturri triste bat ere ez nuen aurkitu!

Gorputzaren beharrik behinenak asetzeko materialik ez, baina bai paraje eder bat, Izarraitzko Kakute mendi azpian…




Eta Euskal-Herriko mendi-auzo tipikoenean aurki dezakezun jeneroa, hala nola:

-Baserri bat. Nola ez ba.
- Baserrian katean lotuta dagoen txakurra, ni azaldu arte triste bizi zana, baina neri zaunka eginez nola uxatu ninduen, ba irabazi zuen zentzu pixkat bere bizimodu zakurrak.
- Beste baserri bat. Bertan, eskape librea duen motorra probatzen ari dan gaztea. Jira alde batera, jira bestera, saludatzeko beta behintzat hartu du. Zaratatsua, baina jatorra.
- Honen gaineko baserrian, itzalean, plastikozko aulkian jarrita, familiako moja, zalantzarik gabe misioetatik aurten bisitan etorri berria.
- Aldamenekoan berriz, umeak, pare bat, edo bat behintzat bai, hau ere zaratatsua, piszina tolesgarri zezenplazaformadunean plisti-plasta dabilena.
- Izeba Kontxi, edo Dolores, edo Mari Karmen, aingerutxoa plisti- plasta dabilen bitartean bideokamararekin lurrikara bat simulatzen ari dana, bere eskumuturraren mugimendu bortitzaz.
- Ama Nekane, ni etorri arte hamakan eguzkia hartzen gustora ari zana. Txirrindularitza ez du sekula gustoko izan Nekanek. Are gutxiago baserritar eguzkizaleak molestatzeko mania duten ni bezelako txirrindulari despistatuak.
- Eta artasoro bat, nola ez ba. Mandeuli koadrila bat, (nerekin seko maitemindu dan ale sentibera barne), enara ale batzuk ere bai, mandeuli bila, eta…

Todoterrenoan goruntz datozen bi autoktono. Burua altxatuz agur egin diet, baina James Bonden filme batetik irtenak dirudite. Norbait bota dute itsasora orkatilean porlan bloke bati lotuta, eta, jakina, James Bonden pelikuletako gaiztoek, turista tximeletazale bati, noiztik egiten diote agur? Begiradarekin gurutziltzatu naute, beren ofizioak hala eskatzen die eta.

....

Ikusitakoarekin pozik, Olason behera jo det, lasai-lasai, Azkoiti alderuntz, iturri baten bila…

Eta aurkitu det iturria, nola ez ba, baina datorren mezurarte itxoin beharko dezue, zuen asmoa beronen kanilatik edatea bada.


_____

3 comentários:

  1. Toponimia polita, bai, Azkoitian. "Katuin" dioen kartela ikusten dudan bakoitzean, beti pentsatzen dut Starwars unibertsoko planeta bat izan zitekeela, Alderaan eta Tatooinekin batera :-)

    ResponderEliminar
  2. Dena dela, herritarrentzat "Xuxula" izan da beti auzo hori.

    ResponderEliminar
  3. Alderaa, Tatooin, eta Katuin! jajajaja!

    Izan zitekeen bai, Asier. Ni ez nintzan hain urruti jun hala ere. Beste toponimo batzuk bilatzen entretenitu nintzen...

    Xuxula bera ere, ez esan ederra ez danik!

    Beti pasahitz berriak aukeratzeko burua nekatzen, kitto, aukeratu det ;-)

    Eskerrikasko Juan Luis!

    ResponderEliminar