2010-10-05

2010-10-05

Zorrotzailea


Bart goizeko hiruretan lotaratu ondoren – Zertan aritu nintzan ni bart goizeko hirurak arte? Arrazoi aitorrezinen bat behar du izan –, gaur, nere alabak (14), goizeko hamar t'erdietan, eskolako errekreoaren garaian, bere behatz erakuslea tinbrean hondoratu du, bi zentimetro gutxienez.


derecha



Nere kantzontziloek ziztu bizian gurutzatu dute pasiloa. Bihotza taup-taup-taup-taup. zalantzarik gabe larrialdiren bat behar zuen izan.

- Aitaaaaaaaaaa, irikiiiiiiiiiiiiiiii

Zuzen nenbilen. Larrialdi bat zan. Nozilla bokadilo bat behar zuen.

Etxera lagun batekin etorri da, eta hark ere ikusi nau ohean – bihotzaren taupaden batazbestekoa jetsi beharra neukan, berriz sartu naiz barrenean -. Esan bezela, goizeko hamar t’erdietan. Ez naiz belaunaldi horrentzako eredurik onena.

Jun direnean, atzera lokartzen hasi naiz… Mmmmmm…

Aldamenekoa mailuka hasi da.

Koadroren bat zintzilikatu nahiko zuen, baina ez zuen baldar halakoak mailuarekin asmatzen.

Gero zorrotzailea pasa da. Garai batean motorraz herriz herri ibiltzen zan horren ...






semea. Aitari zorrotzailearen doinua (euria erakartzen omen zuen hura) kendu dio, baina ez motorra. Bozgorailu potente bat duen furgoneta darabil.





Euskeraren eguna


Alaba oso detalista da. Bada denboraldi luze bat lagunekin erderaz mintzatzen dala, baina etxean behintzat, bere lagunekin, euskeraz hitzegiten du, nereganako begirunez.

derecha


Atzo oso ilusionatuta zegoen. Euskeraren eguna ospatu behar omen dute, ez dakit noiz esan duen, aste honetan, edo hurrengoan. (eguneraketa: abenduan. (Sarriago garbitu behar ditudala belarriak))




Txikoria


Berriz tinbrea. Ama bisitan.

- Ama, kafetxo bat hartuko dezu ba?
- Ez, hartu ez, baina probatu bai egingo dizut, aber nolakoa egiten dezun. Txikori pixkat botako diozu, ezta?

(¡!!) Txikoria!

derecha


Paleolitiko hurbileko hitza. Nere etxean txikoriaren pakete gorriak zenbat buelta ematen zituen. Eta bapatean gogoratu naiz, paleolitiko hurbileko oroimen batetaz:

Copik edo, Bartalik edo, ez dakit nik zeinek, txikoria eramaten omen zuen botellinean. Edabe majikoa! Hori zioen aitak… Eta baita nik erabili ere, nere txirrindulari garaian, laisterketa pare batean.

Edabea, bazan, baina majikoa, oso majikoa, ez behintzat.

Wikipedia!

Cichorium intybus var. sativum hostoak ekoiztu eta kafearen ordezko gisa erabiltzen den txikoria disolbagarria sortzeko erabiltzen da, eta Cichorium intybus var. foliosum sustraiak landu eta endibia deitzen den barazkia ekoizteko erabiltzen da.






Euligintza eta artea


Zegaman sekulako euli-izurria daukatela entzun nuen aurrekoan. Zetaz hasten diren herrien kontua izango da. Zumarragan ere gustora dabiltza.

Salan dozenaerdi bat daude, beren hegaldi misteriotsuekin mezu enkriptatuak zabaltzen. Siesta eta euliak bikote uztargarria ez direnez, hauek uxatzeko tenorea da:

derecha



Hasi naiz, zist-zast, trapu batekin, baina nere aldamean bada bat, entomologian aditua – (katalogatuak ditu etxeko xomorro guztiak, “loshijoputas”etik hasi - sekulako ziztada mingarriak egiten dituzten hilgogorrak diren txiki beltz batzuk -, eta pipi isil eta barrunbezaleenganaino, danak.), esan dit ezetz…

Euliak uxatzeko modurik onena, trapua xuabe xuabe astintzea dala, ardiak ikuilura eramatea bezelako kontu arretatsu eta geldoa.

Hor ikusten nauzue, trapua xuabe-xuabe astinduz… Salako leihoa zabalik…

Bost minutu luzez bai…

Pareko bizilagunen bat begira bazegoen, - ez naiz konturatu hala ote zegoen, baina izan zeiken – esango zuen:

“Han, Patxik ez zuen besterik behar. Dantza modernoari eman zaio.”

(dantzak ez ditu uxatu ordea. Betiko metodoari heldu natzaio. ZIST, ZAST)



______

Sem comentários:

Enviar um comentário