2010-10-06

2010-10-06

Motibazioa, zientzia aldrebesa


Nola sinistarazi ume bati bera ez dala motela, soilik entrenatu gabea?

Nola motibatu ume bat, berarentzako ikastea gurutze bat izan ez dadin?

Zientzia aldrebesa.

Nik nere ahaleginak egiten ditut. Seme-alabei burmuina jaten saiatzen naiz, imajina dezakezuen apologiarik sendoena eginez, ikastearen abantaila amaigabeen alde.

Umeak porlana baino borondate trinkoagoa duenean ordea - ez ikaste aldera, baizik eta kontrakora – indarra ezinbestekoa da…



derecha



Bere ondoan eseri, eta bururik altxa gabe egin beharrekoak egin ditzan bere ondoan orduak eman. Sikiera geldi egoteko ohitura har dezan.

Lana egindakoan jasoko da uzta, eta uztaren pozak obratuko du, ezerk obratzekotan, miraria.


ADIBIDE HURBILA


Semeari, kenketak egiten laguntzen aritu nintzen aurrekoan - hortan ari nintzala deskubritu nuen truko txiki baten laguntzaz (ume denboran deskubritu izan banu!)-.

Atzo sekulako abiadaz egin zuen agindu nizkion lauetatik, hirugarrena. Eta, pikatuta, beste bat eskatu zidan, eta beste bat, eta beste bat, eta beste bat….

Esandakoa: MIRARIA!!

____


Geldi egoten badaki mutilak, baina gustoko gauzetan. Atzo gauean, gaueko hamaikak eta oraindik loak hartu gabe zegoen.

- Marrazki bat egiten? Ordu hauetan? Segi lotara!

Hiru bat aldiz bai. Baina, hain ikusi nuen sukartuta ume koskorra, Leonardo Da Vinci zirudiela, gailu hegalariren bat artatzen, zertan ari zan jakin nahi izan nuen.

Harrapazak. Haunditan bere etxea izango dana diseinatzen!

Musika gela (garrantzitsuena), Zine aretoa, Gym, Spa, egongela, bisitarientzako gela (literaduna, noski), bere gela, telebista gela-egongela, eta sukaldea (arroparentzako ere bilatu zuen txoko bat, praktikoa mutikoa).

Hari musikala eta interkomunikatzaileak gela guztietan.

(oharra: planoaren letrak nik erantsitakoak dira)








_____


Seinaleak


Aldiro-aldiro, abisatzen ari zaizkizu.

Bati ez dakit zer atera zaion. Bestea operatu egin dute. Honi hau eta beste aurkitu diote. Hura ohetik altxa ezinda dago herenegundik…

Gaixotasun guztiek ez dute jatorri bera; baina abiadurak, estresak, makina bat ernetzen ditu.

Etengabe abisuak jasotzen ari gera. Erne egon beharra dago, seinaleei kasu egin…

...


derecha




Erabakita. Egunean bi lo ordu gehiago egin, eta sexu tantrikoa uztera noa. Plazerra hainbeste luzatzeak akabaturik nauka.



_____



Arkitektura eta pakegintza


Oñatira bidean, irratia piztu det. Ordulaurdentxo bat falta zan Mezularia bukatzeko, baina Javier Puldain arkitektoari…





emaiozu ordulaurdentxo bat, eta bozeto ederra eraikiko dizu. Hiru zutabe behintzat zutitu ditu, bizkar xut-arazleak:


derecha




- “Ba al zenekiten oraingo etxeen eraikuntzan, oraindik ere XIX. Mendeko eskema berberak jarraitzen direla?” – Javierrek -

- “Hara, eta, nolako etxeak egin beharko lirateke bada, zure ustez? – Galdera, Jaime Otamendik –

Eta Javierrek erantzun:

- Ba, askozaz ere malguagoak. Har dezagun adibide gisa Bartzelona: familia tradizionalak erdia baino ez dira. (Erdia!?!?! - Harridura ikurrak nereak dira - ). Han denetariko aukerak aurkituko dituzu, familia tipikoaz gain: bakarrik bizi direnak, seme-alabarik gabekoak, separatutakoak, han eta hemen bizi direnak, aitona-amonaren bat edo estudiante bat etxean dutenak… Etxeek askozaz ere malguagoak izan beharko lukete.

Eta interesgarriena, hirugarren hauxe:

- "Gero eta sukalde haundiagoak egiten dira. Ez da harritzekoa. Gure etxeetan, erabaki gehien-gehienak sukaldean hartzen dira."

...


Hau da marka. Eta gu gure arazo potoloak zuzendu ezinik. Nun eta, munduko sukaldari batazbestekorik haundiena dagoen herrian!

Gomendio gisa:

“Bake-mahaia” osatu baino, hobe du, dagokionak, “bake-sukaldea” osatzea.




_____

2 comentários:

  1. patxi
    javier puldain nauzu
    eskerrik asko hain entzule fina izateagatik
    edozein bestelako iradokizuna/galdera edo nahi izanez gero, bota lasai
    (ez naiz sarean/ordanagailuan momentu oro konektaturik ibiltzen den horietako bat, aski mantso naiz)
    izan untsa

    ResponderEliminar
  2. Jabier, oso gustora entzuten det Mezularia, zeu, Iñigo eta Jonen tartea. Ikasi, harritu, eta beste inon entzuten ez ditudan gauzak entzun ere bai. "Outlet tertulia" kendu, eta beste izen bat ipini beharko liokete tarteari Jaime eta Maiderrek. "Quality thoughts", edo antzekoren bat ;-)

    Momentuoro konektaturik ez ibiltzeak, horrek asko esaten du zure alde.

    Eskertzen dizut eskeintza, zalantzarik gabe erabiliko det!

    ResponderEliminar