2010-10-07

2010-10-07

Mugikorraren metafora





Dula gutxi, mugikor berria erosi nuen.

Ez da teknologikoki punta-puntakoa. Baina gutxieneko batzuk baditu: beste mugikor batzuekin hitzegiteko balio du! (bai bai, benetan!), musika ere jotzen du, eta bere kamaratxoa ere badauka.

Hor aurkitu nuen arantza. Probatu nuen, eta zeharo estafatuta sentitu nintzen. Argazkiak lausotuta ateratzen ziren. Oso exkaxak.

Zehatz jarrita: irailaren 14ean erosi nuen, beraz 24 egun pasa ditut batere argazkirik atera gabe, eta mugikorra merkatura atera duen etxeari izenondorik xamurrenak eskeintzen: gezurtiak, lapurrak, estafatzaileak…

Gaur, bapatean, hop!

Zeozer ikusi det nere belaunean. Lentila baten antzeko zerbait. ??? Zer da??

derecha



Akabaramos! Mugikorraren begiaren babes-plastikoa!

……

Bizitzan maiz gertatu zait: errua besteei leporatzea, gertakizun txiki batek, - eroritako geruza faltsu batek – akatsa neregan antzeman arte.

Ikuspegi garbiagoa irabazi det ondoren.

Nere mugikorrarekin bezela, aizue. Plastikorik gabe, ze argazki ederrak ateratzen dituen!





(tira, egia esan modeloak asko laguntzen du, baina hala ere)




________


Ikasgai sofistikatua





Alaba gazteena oso lehiakorra det. Ez da bere errua, bere belaunaldia halakoxea atera da.

Bolara luze honetan oso pozik dabil, monozikloz ondo xamar ibiltzen ikasi baitu. Neuk ikasi nuen pixkat, baina agendak ez dit berari adina trebatzen utzi…. Eta… Ni baino gehiago da, noski, eta horrek satisfazioz (irabazlearen satisfazioz) betetzen du.

KABROIA NI

Susto bat eman nahi diot, hauetako batean:

- Aita, ba al zatoz monozikloz ibiltzera?

Baietz esango diot, noski. Berak imajinatu ere egiten ez duen ilusioz abiatu ere:


derecha



Jun dan astean bi egunez, eta aste honetan ere bitan, gauean, bera lo zegoen bitartean, monozikloz ibiltzera atera naiz kalera.

Fenomeno bat eginda nago. Gaur bi kilometro egin ditut, ia-ia hanka lurrean ipini gabe!

Lehenengo berari ibiltzen utziko diot, harrotasunez globo bat bezainbat bete dadin, eta nere txanda iristen danean…

- Aio Pelaioooooooo!!!!!!

Hortxe geratuko da, zurtuta, ahozabalik, eta Raimon Poulidor baino zapuztuago, Anquetilen atzetik. Ea oreka mantentzeaz batera bere aurpegi aluzinatua jasotzeko gai naizen ;-)

(Ustez ondo ezagutzen nauen batek dio, ni bera bezain lehiakorra naizela, baina bistan da ezetz. Nere helburua, guztiz didaktikoa dela ;-)







_____

Sem comentários:

Enviar um comentário