2010-10-08

2010-10-08

Kontaktu fisikoaren garrantzia

“Beste batek arrazoia eman zion, koadrilako neskei ez diela sekula musurik eman aitortuz. «Ba nik etxekoei ere ez diet ematen, eta zuk lehen ere ez», hara bestea. Egia da lehen ez nuela protokolozko bi musu horiek emateko hainbesteko ohiturarik, euskaldunon izaeraren ezaugarria omen da…”

Ane Muñozek, Berriako gaurko maratilako zati batean.

Ba… Euskaldunon izaeraren benetako ezaugarria bada, bada garaia, euskaldunok akats hori gainditzen has gaitezen.

Zeuk, euskaldun peto horrek, esango dezu ez dagoela zertan. Makina bat modu daudela maitasuna adierazteko, kontaktu fisikoaren beharrik gabe…

Baina nik, inungo ikerketa zientifikotan oinarritu gabe ere, esango dizut, gizakiak, berdin dio munduko ze tokitakoak, behar-beharrezkoa duela kontaktu fisikoa. Behar beharrezkoa duela, maitasunaz gain, ikutzea eta ikutua izatea (besarkadak, muxuak, laztanak...).

Gabe ere bizi daiteke, bai. Baina ez da batere osasuntsua.


_______


(Anek zalantzan jartzen du bere zutabean hain hotzak ote geran, baina ez dakit ba...)


_______________


Eskoletan nik txertatuko nukeen aldaketa pare bat ordutegian (sarean etengabe salto-saltoka, presaka zabiltzatenak, eraman astelehen eta asteazkenera begiak):


>

____


Hau ere idatzi nuen aspaldi, ui! ta beste hau ere bai.



________


Ingelesa alkar ulertzeko kode huts bat baino gehiago da





Ingelesa ikasi behar nuela kontatu nion nere lagun bati.

- Ingelesa? Zertarako, Patxi?

Galderak pragmatikotik asko zuen. Zertarako ingelesa ikasi? Lan bila hasi behar al det? Atzerrira sarri juteko asmoa al daukat?

- Bueno… Gustatzen zait – esan nion, labur.

Arrazoibide zabalagoa ere eman niezaiokeen:

- Beti dana erdizka utzi izan det, eta ingelesa hoietako zor txintxilikatu bat da.
- Ezer ikasteak, gaztetu egiten nau, eta nere neuronak pixkortzen ditu (hala uste behintzat).
- Ingelesa maiz-maiz azaltzen zaigu interneten, irratian, telebistan… Eta amorrazioa ematen du ez ulertzeak.

Beste arrazoi bat ordea, ez nuen ezagutzen lagunari erantzun hori eman nion denboran:

Txiripaz edo, telebistan ematen zuten telesail batekin topo egin nuen aurrekoan.





derecha



My name is Earl.

Ezin da sinistu ere egin, gaztelerara bikoiztutako bertsiotik jatorrizkora, nolako AMILDEGIA dagoen…

Inoiz ikusi izan nuen telesail hau, eta gustatu, gustatzen zitzaidan, baina jatorrizkoa ikusten hasi naizenetik, zenbat parre egin dedan! Zenbat! Malkoa dariola egunero. Ze ona dan! Nere neurrira egindakoa, neretzako modukoa benetan. Interpretazioa ere ze bikaina, bikoiztutakoan ez da antzematen. Eta itzulpenak ze txarrak diren? (nahiz batzuetan, ezinezkoa dan itzulpen literala egitea, edo oso-oso zaila dan, hori ere esan dezadan)

Norbaitek nahi balu probatu nik esandakotik:

Hemendik jeisten ditut kapituluak.
Hemendik azpitituluak (ingelesez)
Hemen gaztelerazko bertsioak.

_______


4 comentários:

  1. Aldea ikaragarria da, Julia Robertsen abotsa entzutea edo Carmen Gonzalez bikoiztailearena, Morgan Freemanena edo Juan Perezena. Geu aspaldian pasatu gara jatorrizko bertsinoetara eta azpitituluetara, eta erabat merezi dau.

    Kontua da guztiz txertatuta deukogula bikoizketaren kultura, eta esfortzua eskatzen dauala. Baina behin probatuta, aldea ikaragarria da.

    PD. ETB-3koa badakizu, ezta Patxi? Besarkada handi bat Botxotik.

    ResponderEliminar
  2. PatxiLurra! Ikaragarria da bai aldea.

    Atzo ikusi nuen bai ETB-3ko pelikula. Mordo bat gustatu zitzaidan, nahiz eta hankamotza ere bazan. Akaso horregatik gustatu zitzaidan hainbeste!

    Neu zeharo biziatuta nabil telesail honekin. Urtebetean ikasi behar nuen ondo ingelesa, baina martxa honetan, baietz urte erdia bakarrik behar izan!

    Beste besarkada bat Botxorantz, antxume-familiarentzat ;-)

    ResponderEliminar
  3. Aupa, Patxi, aspaldiko!
    Musuen asunto horrekin ez nago oso ados Ane Muñozekin. Gure etxian jaiki, urten, etorri eta oherakuan beti emon izan detseguz laztanak alkarreri. Makiñatxo bat txikle jandakuak gara lehelengo zigarruak erre genduazelako. Musua emonda ezin leike ezkutau ahoko hatsa!
    Bestetik, oin loibatxua dakadalaka, pilla bat aprobetxatzen dot: emon pa, maittia, besarkada haundi-haundixakin! Eta berak emon. Batzuetan arpegi gzutia adurrez bete arte! Ta ze ondo!!!! Gauza goxuagorik!!!
    Oin aprobetxau bihar, gero 14-15 urtekin etorriko dira koplak eta!
    Laztan haundi eta gozua, Patxi!!

    ResponderEliminar
  4. Ba, Pentsatzen pentsatzen, Leire, Anek idatzitakoaren gainean... Zenbat aldatu ote gera euskaldunok?? Uste det ez gerala nahikoa konturatzen, oso azkar jun dala aldaketa. Urrun eta hotz xamarrak izaten segitzen degu nere ustez - salbuespenak salbuespen, zurea tartean - baina lehengo aldean? Ikaragarri "goxatu" gera...

    Laztan haundixa zuretzat ere, Leire :-)

    Zubiaz errekuperatzen naizenean, ea aipamentxo bat egiten dedan, aparteko grazia egin zidan gauza batena. Zutaz akordatu nintzen, baina ez zinen zu! Eskerrak! :-)

    ____

    ResponderEliminar